Artxiboa: 2018 5

Mendiko eguna izan dute herriko ikasleek eskola kirolean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-05-05 : 17:49 | Kirolak

Gaur, maiatzak 5, izan dute herriko ikastetxeetako gaztetxoek eskola kirolaren egutegi barruan mendiko eguna.

Lagun...

Sare Eguna antolatu dute maiatzaren 19rako, 'Motxilak erantzi, egin jauzi' lelo hartuta

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 15:18 | Politika

Azpeitiko Sarek Sare Eguna antolatu du maiatzaren 19rako, 'Motxilak erantzi, egin jauzi' lelo hartuta. Egun guztirako egitaraua osatu dute askotariko ekitaldiekin, "euskal presoen seme-alabek beren gurasoen ondoan hezteko duten eskubidea" aldarrikatzeko. Besteak beste, kros herrikoia, umeen kros txikia, paella txapelketa, herri bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izango dira.

 

Boluntariotza azoka egin dute gaur goizean

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 13:38 | Gizartea

 

Sareginez plataformak sustatuta, boluntariotza hamabostaldia egiten ari dira maiatzaren 10era bitartean. Horren barruan, gaur eguerdira bitartean Boluntariotza Azoka izan da plazan. Gipuzkoako hainbat boluntariotza-erakundek eta Azpeitiko beste batzuk postuak jarri...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Txirrindularitzako Urrakiko Igoera jokatuko da bihar

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 12:55 | Kirolak

Bihar, igandea, XLVIII. Urrakiko Igoera txirrindularitza proba jokatuko da Azpeitian. 09:00etan irtengo dira Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak Azpeitiko plazatik.

 

Saskibaloi uholdea maiatza amaitzeko, Iraurgiren V. Topaketarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-05 : 10:28 | Kirolak

Benetako saskibaloi eta haur uholdea izango ditugu datozen maiatzaren 26an eta 27an Azpeitian. Izan ere, 500 neska-mutil inguru espero ditugu gure kantxetan eta kaleetan, Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan parte hartzeko.

 

Pentsiodunak borrokan jarraitzeko prest, "gaurko eta etorkizuneko pentsioen alde"

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 20:33 | Gizartea

 

Ostiral arratsaldez atera dira kalera aste honetan Azpeitiko pentsiodunak eta jendetsua izan da, beste behin, Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak deitutako mobilizazioa. Astelehenetako plazako elkarretaratzearen ordez, gaur plazatik abiatu eta...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Sortu eta jo, norberak

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 17:00 | Kultura

Mondocane eta Delient taldeetako gitarrista Haritz Amezuak (Azpeitia, 1979), musika jo ez ezik, haridun instrumentuak ekoizten ditu. Irudietan jaso du prozesua Uztarriak apirileko 204. zenbakidun aldizkarirako, Oihan Amezuaren argazkiekin eta Ainitze Agirrezabala kazetariaren testuekin.

 

Martxan dira Urrestillarako bidegorriaren lehen faseko obrak

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 15:26 | Hirigintza

Joan den astean hasi ziren kiroldegi aurretik Atxubiagako biribilgunera arteko zatia egiten; lanak hiru hilabetez luzatuko direla aurreikusi du Udalak. Bigarren fasea, biribilgunetik Urrestilla arteko zatiari dagokiona, ondoren etorriko da.

 

»» Erantzunak: 1 (Zooilogikue)

Dantza irrien truke

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 15:22 | Gizartea

'Mugitu algarak' elkartasun jaialdia antolatu dute Nerea Arakistain eta Leire Iriarte azpeitiarrek, beste bi lagunekin batera. Larunbatean, Urretxun izango da ikuskizuna, eta bildutako dirua Algaraklown elkarteari emango diote.
 

Euskal presoen seme-alaben errealitatea hizpide izan dute ehun gazte inguruk gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 14:11 | Politika

 

Euskal presoen dispertsioak adin txikikoengan duen eraginaz herritarrak "informatzea eta sensibilizatzea" helburu, Sare Eguna antolatu dute maiatzaren 19rako, Erantzi motxilak, egin jauzi! lelopean. Sare Egunaren atarian, ordea, hainbat ekintza ari...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iraurgiren espedizioa, Jakatik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-04 : 12:57 | Kirolak

 

Denboraldiko topagune politenetik itzuli dira dagoeneko Iraurgi Saskibaloiko jokalariak. Sabiñanigon, Panticosan, Villanuan eta, nola ez, Jakan izan ditugu 2002 eta 2008 urte bitartean jaiotako 150 haur eta gazte, eta entrenatzaile...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Eta hik nola hitz egiten dun/k?

Gipuzkoako Hitza | 2018-05-04 : 11:34 | Euskara

Hitanoa Azpeitian ikerketa hasi dute Bereziartuak eta Muguruzak, tokaren eta nokaren erabileraren arteko aldea aztertzeko. Hiruzpalau urtez ariko dira lanean.

 

Julian Ruiz, 2018ko Udaberriko Argazki Rallyko irabazle

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-05-04 : 10:54 | Kultura

Kirola, Julian Ruiz-en argazkia

Apirilaren 8an jokatu zen Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu du epaimahaiak:

1. bilduma onena: Julian Ruiz
2. bilduma onena: Pilar...

Ireki du lokala Gure Esku Dagok, ekainaren 10eko giza katerako izena eman nahi dutenentzat

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 10:40

Ari da gerturatzen Gure Esku Dago (GED) plataformak ekainaren 10erako antolatu duen giza katea, eta Azpeitiko GEDn ere buru-belarri ari dira data hori prestatzeko lanean. Horrela, dagoeneko ireki dute Foru...

Enekoitz Esnaola 'Berria'-ko kazetari azpeitiarra, ETAren amaieraren lekuko Genevan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2018-05-03 : 16:42 | Politika

ETAk gaur iragarri du bere ibilbidearen bukaera. Genevan (Suitza) eman dute horren berri, eta Enekoitz Esnaola Berria egunkariko kazetari azpeitiarra izan da iragarpen historiko horren lekuko zuzenetako bat. Berriarentzat...

Jonathan Terronek Brazilian Jiu Jitsuko Europako txapela jokoan izango du asteburuan

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 16:35 | Kirolak

Brazilian Jiu Jitsu Federazioak antolatutako Nazioarteko Masterra jokatuko du asteburuan, Katalunian. Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrekin batera, Azpeitia ordezkatuko du txapelketan.

 

Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte igandean Urrestillan

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 13:12 | Kirolak

Mikel Larrañaga azpeitiarrak Eneko Otañorekin, Jesus Mari Mujikarekin eta Arkaitz Jauregirekin neurtuko ditu indarrak aizkolarien lehian. Harri jasotzen, berriz, binakakoa izango da lehia: Xabier Aranburu Guzta urrestildarrak eta Aimar Galarragak osatuko dute bikoteetako bat, Iban Ugartemendiak eta Beñat Telleriak bestea. 12:30ean hasiko da jaialdia, Txikuri frontoian.

 

Markos Rodriguez: "Jendeak uste duena baino gehiago saltzen dira gutunazalak eta zigiluak"

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 12:35 | Ekonomia

Erdikaleko estankoaren arduraduna da Markos Rodriguez. Uztarriaren apirileko aldizkarian, 204. zenbakian, Mailo Oiarzabal kazetariak ofizio horren inguruan hari egindako elkarrizketa laburra da honako hau.

 

Izan zirenaren aztarna uzteko

Urola Kostako Hitza | 2018-05-03 : 12:09 | Kultura

Desegin aurretik, orain arte sortutakoa nonbaiten jasota uzteko, diskoa kaleratu du Barrunbadau taldeak. Talde horretako kidea da Amaia Aranaga biolinista urrestildarra. Urola Kostako Hitzak erreportajea egin du.

 

Serrulla, Izaro eta Esto No Es Rock Radical Vasco bihar eta etzi, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 11:57 | Kultura

Izaro eta Serrullaren kontzertuak bihar izango dira, 22:00etan hasita, eta sarrerak agortuta daude. Esto No Es Rock Radical Vasco emanaldian Kortatu, Escorbuto eta La Polla Records talde mitikoen abestiak entzuteko aukera izango da. Zapatuan izango da kontzertu hori, 23:00etatik aurrera, eta 12 euroren trukean eros daitezke sarrerak.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12 13 14