Artxiboa: 2018 5

Urola Erdiko trikitilarien komunitatea osatzeko bigarren galdetegia, martxan

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 13:57 | Kultura

Eskualdean trikitiak izan duen bilakaera eta zabalkundea aztertu nahi ditu Trikigiro kultur elkarteak. Horretarako bigarren galdetegi bat zabaldu dute, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei zuzenduta. 

 

Beste bi eraikin erosi ditu Udalak Alde Zaharrean, zortzi etxebizitza eraikitzeko

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 11:56 | Hirigintza

Done Jakue kaleko apaiz etxea zena eta Errebalean Arronanekoa zegoen etxe-ataria dira erosi dituenak; bakoitzean lau etxebizitza eraiki nahi ditu. Iaz beste bost eraikin erosi zituen Udalak, etxebizitza publikoen eskaintza indartzeko eta Alde Zaharra biziberritzeko egitasmoaren barruan.

 

Jon Sarasuak hitzaldia eskainiko du bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 12:06 | Politika

XIX. eta XX. mendeetako ideologiei buruzkoa izango da Munoandi elkarteak antolatutako hitzaldia. Bihar, asteazkena, izango da 20:00etan, Sanagustin kulturgunean. 

 

Egin dute 2018ko Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-05-08 : 12:56 | Kultura

Julian Ruiz argazkilariak irabazi du aurtengo edizioa. Pilar Aguayo sailkatu da bigarren eta Valen Garcia hirugarren. Saritua izan ez den lehen azpeitiarraren postuan Juan Mari Ibarzabal sailkatu da. Gazteen mailan, aldiz, Eneko Garciak eta Niko Bailek eskuratu dituzte lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren.

 

'Ekain eta ekainkeriak' ikuskizunaren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 10:52 | Kultura

Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen zapatuan Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu du ikuskizun berria, eta harrera beroa...

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 10:23 | Kultura

Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izenburupean antolatu dituzte hiru emanaldiak, eta bihar, asteazkena, izango da aurrena. 18:30ean hasita, Artista txiki berriak ikuskizuna izango da. Ostegunean eta ostiralean ere emanaldi bana izango da Sanagustin kulturgunean.

 

Egun pasa bikaina, Axpetik Urkiolara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-05-08 : 09:57 | Kirolak

Axpe-Artola lepoa-Urkiola ibilaldia egin zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak joan den igandean

68 mendizalek parte...

Agortu dira Bertanen udaberriko opari txartelak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2018-05-08 : 08:38 | Ekonomia

40 euro ordainduta, herriko saltokietan erabiltzean 50 euroko balioa duten erosketa bonoak eskuratu dituzte herritarrek azken egunotan. 300 bono saldu ditu Bertanek, eta datozen egunetarako aurreikusita zituzten salmenta puntuak bertan behera utzi dituzte.

 

Herri Urratsera joateko autobusa jarri du Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 08:28 | Hezkuntza

Igande honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da Senperen (Lapurdi) aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Urtero legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du Senperera joan nahi dutenentzat. 09...

Gaur hasiko da Sarek antolatutako futbito txapelketa

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 16:43 | Politika

Guztira bederatzi taldek eman dute izena txapelketan. Gaur hasi eta ekainera 21era bitartean, astegunetan, bi partida jokatuko dituzte, bata 19:00etan eta, bestea, 20:00etan. Finalak ekainaren 23an, larunbata, izango dira.

 

Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Zine Ziklo Biolentue

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 15:39 | Kultura

Hiru ostegunetan film bana ikusi ahal izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita. Lehena ostegun honetan emango dute. Hain zuzen ere, Canino filma izango da ikusgai.

 

Sanagustin leporaino bete zen Serrullaren eta Izaroren kontzertuekin

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 14:11 | Kultura

Joan zen ostiralean leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea, Serrula eta Izaro musika taldeek eskainitako kontzertuak zirela eta. Sanagustin kulturgunean Facebookeko orrian argitaratu duenez, bertaratu zen jendea gustura atera zen emanaldietatik...

Jonathan Terronek jiu-jitsuko Europako txapeldun titulua berretsi du

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 13:08 | Kirolak

Azpeitiko bizilagunak bigarrengo aldiz eskuratu du Brazilian jiu-jitsu txapelketako Europako Txapelketako lehen saria. Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrekin batera, Azpeitia ordezkatu du Terronek asteburuan Katalunian jokatu den txapelketan.

 

'Gipuzkoa Argitu' argindar kontsumoa gutxitzeko tailerrak eskainiko dituzte KZ Gunean

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 12:14 | Gizartea

Saioak hilaren 15ean eta 21ean izango dira, eta maiatzak 13rako eta 18rako eman behar da izena, hurrenez hurren.

 

12.317 zenbakia izan da Ilunpeko zozketako zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | 2018-05-07 : 11:28 | Kirolak

Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako 4 kantxako sarrera, Loiola Hotelean 4 bazkari eta 1.200 euro banatuko ditu Ilunpek sari bakar batean.

San Inazio jaiak antolatzeko bilera deitu du udalak etzirako

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 11:14 | Festak

Asteazkenean izango da bilera udaletxeko areto nagusian, 20:00etan hasita. Festak antolatzeko eta ekarpenak jasotzeko deitu du udalak batzarra, eta herritar guztientzat irekia da.

 

Mikel LarraƱaga, Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren finalaurrekoetara

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 17:12 | Kirolak

 

Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren sailkapen faseko azken jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Urrestillako Txikuri pilotalekuan. Finalaurrekoetarako azken bi txartelak zeuden jokoan, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrarentzat eta Eneko Otaño beizamarrarentzat izan...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Ivan Morenok irabazi du Urrakiko igoera txirrindularitza proba

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 13:48

Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi du. Haren atzetik, bigarren Tiago Gomes (Aldro Team) eta Carlos Cobos (Caja Rural) izan dira Urraki gaineko helmugan. Torneo Euskaldunako bosgarren...

Soreasu beteta aurkeztu du Ekaintxok ikuskizun berria

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 10:42 | Kultura

 

Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen atzo Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Herrian eta herrikideen aurrean estreinatu zuen Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Azpeitiarren erreakzioak ETAren desegitearen aurrean

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 19:24 | Politika

ETAk desegitearen berria eman duela eta, gertaera horren gaineko balorazioaz eta aurrera begirakoaz galdetu diete Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak herriko hainbat ordezkari eta militante politikori.

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11 12 13 14