Artxiboa: 2018 5

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa jokatuko da igandean Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2018-05-10 : 10:16 | Kirolak

Igandean, maiatzak 13, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan lehiatuko dira 2006. eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan...

 

Bero-beroa, labetik atera berri

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2018-05-10 : 09:39 | Komunikabideak

Aizu! 'Uztarroxa'-ren lehen zenbakia labetik atera berri da! Gaurtik aurrera txutxumutxuen herri aldizkariak kaleak...

'Welcome to the jungle!' antzezlana ikusgai larunbatean Udal Liburutegian

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 09:20 | Aisia

Kids&Us akademiak antolatuta, bi saio eskainiko dituzte: 11:15ean eta 12:00etan. Saioak doan izango dira.

 

'Campeones' filma emango dute asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 09:09 | Kultura

Campeones filma emango dute zapatutik astelenehera bitartean, Soreasu antzokian. Javier Fesserek zuzendutako filma (Espainia, 2018) hiru egunetan ikusi ahal izango da: zapatuan, 22:00etan; igandean, 16:30ean eta 19:30ean...

Zine Ziklo Biolentue, espetxeen inguruko jardunaldiak eta jantoki begetarianoa, maiatzean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-10 : 08:44 | Aisia

Maiatzaren 1ean, Langileon Nazioarteko Egunean, ekin zion Gaztetxeak maiatzerako prestatutako egitarauari. 'Langile boterea eraiki!' lelopean...

Juan Antxietako artista txiki berriek Sanagustin kulturgunean aurkitu dute musika

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 19:38 | Kultura

 

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Sanagustin kulturgunea hartuko dute hiru egunez. Izan ere, Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izeneko emanaldi sorta antolatu dute ostiralera bitarterako. Gaur, asteazkena...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Inkestan galdera berria: 'Oporrak noiz nahiago?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2018-05-09 : 18:15 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Oporrak noiz nahiago? Eman zure botoa hemen.

 

Azpeitiaren eta Hazparneren senidetze jaia izango da hilaren 26an

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 17:07 | Herria

Irailearen Hazparnen egin zuten festa, eta orain Azpeitian egingo dute. Besteak beste, senidetze hitzarmena berritu eta Zelai Luzen zuhaitza landatuko dute bi herrietako ordezkariek. Bazkaria ere izango da Azoka Plazan, eta sarrerak salgai daude. Aurten 31 urte dira Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela.

 

Kirol Patronatuak haurrentzat igeriketa ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 15:53 | Kirolak

Ikastaroa 4 urtetik 13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Uztailaren 2tik 20ra bitartean eskainiko dituzte klaseak, igerilekuan. Saio guztiak goizez izango dira. Izen-ematea hilaren 21 irekiko dute.

 

Zapatuko sagardo eta ardo dastaketetan zozketa bidez parte hartu ahal izango da

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 14:56 | Aisia

Inaziotar Bideko Jardunaldi Enogastronomikoen barruan egingo dituzte doako bi saioak, 13:00etan sagardoarena eta 19:00etan ardoarena, Azoka Plazan. Bakoitzerako zortzi txartel bikoitz zozketatuko dituzte; dastaketa bakoitzeko hamasei lagunentzako tokia egongo da, alegia. Ostiral eguerdian egingo dute zozketa eta ordura bitartean eman daiteke izena.

 

Buruhandiak errelebo bila

Urola Kostako Hitza | 2018-05-09 : 13:25 | Festak

Azpeitiko buruhandiak eta erraldoiak gidatzen gazte kuadrilla bat ibili izan da azken zortzi urteotan. "Esperientzia polita" izan den arren, ardura hori uztea erabaki dute, eta ordezko bila ari dira.

 

Bidelan programan parte hartzeko izen-ematea ireki du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 13:03 | Ekonomia

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dituzte programan parte hartzen duten lagunek, horiek beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu ditzaten. Horrez gain, eskualdeko sektore ezberdinetako pertsonen bisitak ere jasoko dituzte hiru aste iraungo duen programan. 

Estresari aurre egiten ikasteko tailerra eskainiko du Loiola Zentroak

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 12:00 | Gizartea

Hiru orduko lau saio izango ditu ikastaroak, eta Sonia Mestrek gidatuko ditu. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurrez, plazak mugatuta baitaude. Hilaren 21ean itxiko da izen-ematea. 

 

Izarraitz igeri elkarteak entrenatzailea behar du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2018-05-09 : 09:17 | Kirolak

Entrenatzailea aukeratzerakoan kontuan izango dute aurkezten diren kideak kirol ikasketak izatea, euskara jakitea, igeriketako entrenatzaile agiria edukitzea eta taldearen administrazio lanetan laguntzeko gaitasuna izatea.

 

Los Demenciales Chicos Aceleradosen kontzertuko irudiak, bideoan

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 13:36 | Kultura


Esto no es Rock Radical Vasco
 2 ekimenaren barruan kotzertuak eskaini zituzten Aizu!, Los Demenciales Chikos Acelerados eta La Txirla Records taldeek Sanagustin kulturgunean. Kontzertuan zehar Kortatu, Escorbuto eta La...

IƱaki Martinezek irabazi du Ilunpe pilota elkartearen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | 2018-05-09 : 10:27 | Besterik

Joan den zapatuan, maiatzak 5, egin zuen 2018ko zozketa Ilunpe pilota elkarteak. Urtero bezala, eskuz...

Herri hezitzailearen gaineko diagnosia egingo dute datozen hilabeteetan

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 19:56 | Hezkuntza

Diagnosiaren helburua da hezkuntza arautuko eta ez arautuko eragileen balioez hausnartzea eta elkarlanerako zubiak eraikitzea. Lau fasetan banatuko dute proiektua, eta Elhuyarreko Goizargi Oruesagasti arduratuko da ikerketa lanaz. Herri Hezitzailearen talde eragilea osatzen duten Udal ordezkariek, hezkuntza arloko zenbait eragilek eta  hainbat norbanakok sustatu dute diagnosia. 

 

Estali gabeko igerilekuko kantina kudeatzeko arduradun bila dabiltza

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 17:26 | Besterik

Lanaren eta eskaintzaren inguruko xehetasunak jakin nahi dituzten herritarrek azpeitia@bpxport.es helbidera idatzi edo 662-952 309 telefono zenbakira dei dezakete.

 

Orkatzen 25 urteen errepasoa egiteko Mannequin Challengea grabatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Orkatz Kultur Elkartea | 2018-05-08 : 16:13 | Gizartea

Asko izan dira 25 urte hauetan Orkatz kultur elkarteari ekarpena egin dioten norbanako eta eragileak...

Inaziotar Bideko jakiak eta edariak nagusi izango dira asteburuan Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 13:43 | Ekonomia

Inaziotar Bideko Jardunaldi Enogastronomikoak egingo dituzte zapatuan eta igandean. Azpeitiko eta inguruetako produktuez gain, Kataluniakoak, Nafarroakoak edota Arabar Errioxakoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera ere izango da. Inazio Egañak Ignasis opiltxo berria aurkeztuko du eta Alde Zaharreko tabernetan pintxo bereziak jarriko dituzte asteburu osoan, besteak beste.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10 11 12 13 14