Artxiboa: 2018 5

Goenako gunea egokitzeko lanak abiatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 16:46 | Hirigintza

 

Goena itxuraz aldatzen hasi da. Azpeitiko Udalak gunea txukuntzeko lanak hasi ditu, eta dagoeneko makinak lanean ari dira. Modu horretan, futbol zelai zaharra eta autoak aparkatzeko gunea lurrez estali dituzte ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Maria Angeles Azkune: "Elkar entzutea eta errespetatzea da harreman osasuntsu baterako koktelik onena"

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 15:52 | Ekonomia

Tabernaria da Maria Angeles Azkune. Maiatzeko Uztarria aldizkarian, 205. zenbakian, Azpeitiko Udaleko Arremanitz Sexu eta Bikote aholkularitza zerbitzuko Haizea Egigurenek eta Edurne Mendizabalek Erotikan Plax! atalerako hari egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Bertso afaria eta mahai bueltako kontuak, festetan murgiltzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | 2018-05-31 : 11:33 | Festak

 

Bihar, ostirala, iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira, baina hari aurrea hartuta, festan murgildu da auzoa dagoeneko. Atzo, asteazkena, urteroko hitzordu bihurtu den bertso afaria izan zen Baigera IIn, eta mahai bueltako ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren finalerako sarrerak zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 11:23 | Kirolak

Parte hartzaileek bihar 12:00ak bitartean eman behar dute izena Azpeitiko Udaletxean. Udalak bost sarrera bikoitz banatuko ditu herritarren artean.

 
 

Marmotaren eguna?

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 11:22

Erabiltzaile batek Uztarriara bidalitako argazkian ikus daitekeenez, hainbatek ez du ondo ulertu hondakinak biltzeko sistema berriaren funtsa. Elizkalea eta Done Jakue kalea lotzen dituen kantoian, beira jasotzeko bi edukiontziren artean ...

»» Erantzunak: 1 (Gaztenaiz)

Ekaineko aldizkariaren aurrerapena: 'Greban gaude' obraren ibilbidea eta agurra

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 10:51 | Uztarriaeus

Ekainaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, atzera begira jarri, eta  Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreen Greban gaude antzezlanaren ibilbideaz egindako ...

Ane Irazabal: "Orain bizi duguna errefuxiatuen krisiaren kronifikazioa da"

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 09:25 | Gizartea

Errefuxiatuen dramaz eta Europaren jokabideaz solasaldia eskainiko du kazetariak bihar, osteguna, 20:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Munoaundi elkarteak antolatu du hitzaldia, eta Onintza Segurola kazetari azpeitiarrak gidatuko du saioa. Urola Kostako Hitzak Irazabalekin hitz egin du.

 

Irekita dago Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen | 2018-05-31 : 12:12 | Ekonomia

Ekainaren 6an egingo dute Txertatu Merkatuan programako laugarren edizioa, eta izena sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidean edo 943 85 11 00 telefonoan eman behar da.

 

Euskal presoen kolektiboa ematen ari den urratsak izan dituzte hizpide

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 09:09

Ekhiñe Eizagirre eta Txema Matanzas preso ohiek solasaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun izan zen bertan, euskal presoen kolektiboa ematen ari den urratsen gaineko azalpenak entzuten ...

Olatukoop sareko eragileek Azpeitian egingo dute Saretze Eguna ekainaren 9an

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 09:05 | Ekonomia

Kooperatiba txikiek elkarri laguntzea eta ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzea dira OlatuKoop sarearen helburuak. Horregatik, ekintzailetza sozial kooperatiboaz arituko dira Azpeitian egingo duten Saretze Egunean. Hausnarketan eta hainbat kooperatiba proiektuen ezagutzan oinarrituko da jardunaldia, eta Urola Kostako hainbat proiektu izango dituzte hizpide. Interesa duen orok har dezake parte bertan. Izen-ematea zabalik dago jada. 

 

Gipuzkoako gitarra ikasleen emanaldia izango da bihar Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 08:34 | Kultura

Juan Antxieta musika eskolak antolatutako Gitarra Topaketa 12:00etan hasiko da, eta bertan Gipuzkoako 55 ikaslek parte hartuko dute.

 

Prekarietatearen aurka, lanuztea

Uztarria.eus | 2018-05-31 : 08:00

Estatalizazioa=prekarizazioa. Lan marko propioaren alde lelopean, bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo langileek, LAB sindikatuak deituta. Azpeitian, dozenaka lagunek egin zuten bat mobilizazioarekin, eta eguerdian, kiroldegiaren ondoko biribilbunean elkartu ...

"Lehia estua" espero dute Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren finalean

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 17:43 | Kirolak

Mikel Larrañagak, Iker Vicentek eta Aitzol Atutxak jokatuko dute finala, igandean, 12:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Gazteen aizkorako finalak eta gizon nahiz emakumeen Harrijasotzaileen Binakako Txapelketaren finalak ere jokatuko dituzte.

 

Udalak 129 etxebizitza babestu eta tasatu eraikiko ditu Esklabetako eraikinaren atzean

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 14:52 | Hirigintza

129 etxebizitza sozial eraikiko ditu erakundeak Esklabak-Iturtzulo eremuan; 68 babes ofizialekoak izango dira, eta 61 udal sustapenekoak. Herritarrek astelehenetik uztailaren 13ra izango dute etxebizitzetan izena emateko aukera. Astelehenean, informazio bilera egingo du udalak, 19:00etan, Betharramen.

 

»» Erantzunak: 1 (hauhalaxedek)

Giza katea, babesa jaso eta jaso

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2018-05-30 : 16:12 | Politika

Giza katea babesa jaso eta jaso ari da. Atzo bertan ia ehun lagun bertaratu ziren ...

Esentzia galdu gabe

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 15:07 | Herria

Mendiko ikurrek zein hildakoen omenez jarritakoek "hautsak harrotu" dituzte. Guztiek gauza bera nahi dute: mendiaren irudia "errespetatzea". Maiatzeko Uztarria aldizkarian dator Ainitze Agirrezabala kazetariak idatzitako honako erreportaje hau.

 

Horma-txoriak beldurtzeko metodoa asmatu dute Etxearreta baserrian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-05-30 : 13:27 | Besterik

Herritar ugariri sortu dio harridura Loiola aldeko baratze batzuen inguruan entzuten den musikak. Irakurle batek atzo grabatutako bideoan, adibidez, txistularien doinuak eta Gernikako arbola abestia entzun daitezke. Duela aste batzuk ...

Herriartekoaren eta Berria txapelketaren final laurdenak jokoan izango dira asteburuan herrian

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 12:32 | Kirolak

Eskuz, Gipuzkoako Herriartekoan Asteasuren kontrako joaneko partidak jokatuko ditu Azpeitiak etzi, 22:00etan hasita, Frontoi Txikian. Toki berean baina igandean, 10:30etik aurrera, Doneztebeko Errekaren kontra jokatuko dute Ilunpekoek, Berria Txapelketaren barruan. Gomazko paletako Herriartekoan, berriz, Andoainen kontrako itzulerakoak jokatuko dituzte azpeitiarrek zapatuan Urrestillako Txikuri pilotalekuan, 17:30etik aurrera.

 

Xuban PeƱak ez du jarraituko Eibarko nesken lehen taldea zuzentzen

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 11:44 | Kirolak

Azpeitiarrak talde armaginaren gidaritza uzteko erabakia hartu du hainbat arrazoi tarteko. Josu Larrañaga azpeitiar prestatzaile fisikoak ere kargua utziko du. Eibar taldeak eskerrak eman dizkie Peñari eta Larrañagari, erakutsi duten profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik.

 

Bihar amaituko da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetarako kartelak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 10:39 | Kultura

Udaletxera bidali behar dira lanak, eta bakoitzak, gehienez, hiru kartel aurkeztu ahal izango ditu. Udalak uztailean emango du saridunaren berri.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 ... 11 12 13 14