Artxiboa: 2018 1
Lagun Onakek bat egin du Marea Urdinarekin
2018-01-31 : 22:06 | Kirolak
|Lagun Onakek bat egin du Marea Urdina proiektuarekin. Larunbateko partidan –17:00etan jokatuko du Balmasedaren...
Silueta ere ez dute utzi
2018-01-31 : 17:29
|Sokamuturrerako erabiltzen den sokatik lotuta zegoen haurraren horma irudiaren siluetak ere ez du denbora asko iraun Elizkaleko horman. Atzorako margo grisez estalita zegoen irudi osoa, baina haurraren silueta nabari zitekeen...
Karnabaletako argazki lehiaketen oinarriak plazaratu ditu AAEk
2018-01-31 : 15:53 | Kultura
|XXXIX. edizioa beteko du Sokamuturra Argazki Lehiaketa Imanol Elias Sariak, eta Iñaki Joaristi Altzarteren omenezko Inauterietako Jai Giroari buruzko saria banatuko dute aurten ere. Martxoaren 3an irekiko dute lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa, sari banaketa ekitaldiarekin.
Euskal rockari errepasoa emango diote Sanagustinen, Gora Herria taldearen bertsio gauarekin
2018-01-31 : 15:43 | Kultura
|Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean zapatuan, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste.
Maider Aizpurua: "Askotariko onurak izan ditzake jarduera fisikoa areagotzeak"
2018-01-31 : 15:26 | Kirolak
|Kirol Orientazio Zerbitzua sortu dute Azpeitian, "herritarrak ariketa fisikoa egitera erakartzeko". Zerbitzu horren orientatzailea da Aizpurua.
»» Erantzunak: 2 (Betikue, makolo)
Herritarrek mankomunitatearen bulegoan jaso ditzakete txipdun txartelak
2018-01-31 : 14:19
|Herriguneko hondakinen bilketa sistema berria iritsi da azken fasera. Aurki hasiko dira edukiontziak aldatzen, eta otsailaren 10etik aurrera txipdun txartela beharko dute herritarrek hondakin organikoak eta errefusa dagokien edukiontzietara botatzeko...
Zazpi ikastaro eta beste hainbat egitasmo izango dira Emakumeen Txokoan ekaina bitartean
2018-01-31 : 12:59 | Gizartea
|Hausnarketa eta ekonomia feministaren gaineko bi ikastaro, antzerki tailerra eta autoestimua lantzekoa, sabel dantza, zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa eta Emakume Pilotari egitasmoa daude eskaintza berrian. Udaleko Parekitasun sailean eman behar da ikastaroetarako izena. Ikasturte amaierako jaialdian, berriz, Greban gaude antzezlana azken aldiz taularutako dute Sanagustinen.
Otsailaren 18an hasiko da IX. Erniarraitz Txapelketa
2018-01-31 : 12:40 | Kultura
|Hiru kanporaketa jokatuko dituzte 18 bertsolarik; tartean dira Oier Etxeberria, Jon Gurrutxaga eta Jon Ander Iriondo azpeitiarrak. Lehen saioa Azkoitian izango da, bigarrena Errezilen eta hirugarrena Zestoan. Finala, berriz, martxoaren 16an izango da Azpeitiko Gaztetxean, eta sei bertsolari sailkatuko dira azken saio horretara. Bi urtez behin antolatzen du sariketa Erniarraitz bertsozale elkarteak.
Otsailaren 9a bitartean eman dezakete izena Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek
2018-01-31 : 09:44 | Festak
|Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, bertara joanda edo 943 15 70 68 telefonora deituta.
Odola ateratzeko aukera izango dute gaur herritarrek
2018-01-31 : 08:52 | Gizartea
|Gaur izango da urteko lehen odol ateraldia, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte odola ateratzera, "odol beharra" dagoelako.
Pirinioetako trekking-ean bihartik aurrera eman ahal izango da izena
2018-01-30 : 17:20 | Kirolak
|Pirinioetara trekking-a antolatu dugu udarako, eta bihartik aurrera eman ahal izango da irteerarako izena. Uztailaren...
Horma irudi bat ezabatu dute Elizkalean
2018-01-30 : 18:27
|Joan zen asteburuan horma irudi bat agertu zen Elizkaleko pareta batean. Hain zuzen ere, haur baten silueta irudikatzen zuen, zezena balitz bezala lepotik soka zintzilik zuela. Egunotan, baina, ezabatu egin...
»» Erantzunak: 8 (enara03, gurasobat, AzpeitiarNormalBat, Maite Garmendia...)
Otsailaren 19a bitartean eman dezakete izena poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek
2018-01-30 : 12:12 | Gizartea
|
Boluntarioen antzerkiaz gozatu dute San Martin egoitzako egoiliarrek
2018-01-30 : 10:36 | Kultura
|Antzerki musikala egin zuten hainbat boluntariok joan zen ostegunean San Martin egoitzan. Egoiliarrek tunaren inguruko antzezpenaz gozatu ahal izango zuten. San Martin egoitzako ordezkariek boluntarioei zorionak eman dizkiete, eta haiek...
Micah P. Hinson musikariak kontzertua emango du apirilaren 21ean, Sanagustinen
2018-01-30 : 10:28 | Kultura
|Son Estrella Galiciarekin elkarlanean antolatuta, Micah P. Hinson musikari handi eta bereziak kontzertua eskainiko du apirilaren 21ean, Sanagustin kulturgunean. Kantautore eta gitarra-jotzaile estatubatuarrak Micah P. Hinson Presents The Holy Strangers...
Dozenaka ikaslek parte hartu dute 'Go!saldu' elikadura tailerrean
2018-01-30 : 10:19
|Aitziber Aizpuru nutrizionistak elikadurari buruzko tailerra eskaini zuen zapatu arratsaldean Ekoetxean –lehengo Ingurugiro Etxea Museoak–. LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasle ugari bertaratu zen Egun ona hasteko! Go!saldu tailerrera.
Unai Orbea txirrindularia Aldro taldean lehiatuko da aurten
2018-01-29 : 19:34 | Kirolak
|Azpeitiarrak Manolo Saiz izango du zuzendari afizionatuetako bere hirugarren urtean. Ordiziako Amporekin aritu da aurreko bi denboraldietan.
Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du duela 20 urte Azpeitiko emakume bat bortxatu zuen gizonarentzat
2018-01-29 : 16:17 | Gizartea
|1998an, emakume gazte bat bortxatu zuen erasotzaileak Azpeitiko industriagune batean. Auzia ez dago preskribatuta, ihes eginda dagoelako. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak datorren martxorako jarri du ahozko auzi saioa, poliziak duela gutxi ustez erasotzailearena den etxe baten arrastoa atera dutelako Frantzian.
Loiolako herri harresian atxilotutakoei laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Gaztetxean
2018-01-29 : 13:42 | Aisia
|Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri.