Artxiboa: 2017 10
Lasaoko samartinetako egitaraua, prest
2017-10-31 : 17:26 | Festak
|Azaroaren 10etik 12ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte aurtengo festak. Bertso afaria eta erromeria izango dituzte lehen egunean, umeei eskainitako hitzorduak nagusi izango dira zapatuan, eta azoka egingo dute aurten ere igandean.
Salgai daude Lynn Hill eskalatzaileak eskainiko duen solasaldirako sarrerak
2017-10-31 : 17:12 | Kirolak
|Azaroaren 9an eskainiko du hitzaldia estatubatuarrak Soreasun, 21:30ean hasita. Sarrerak Sanagustin kulturgunean eskura daitezke, 12 euro ordainduta. Egunean bertan ere salgai jarriko dituzte Soreasuko leihatilan, 15 eurotan. Kulturaz kooperatibari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean.
Antzerki laborategia, XXXV. Euskal Antzerki Topaketei ekiteko
2017-10-31 : 14:01 | Kultura
|Berrikuntza bezala, helduei zuzendutako egitaraua prestatu dute biharko EHAZEk eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Sorgintza jarriko dute erdigunean, Pertsonaien iraultza, antzokitik at! lelopean egingo dituzten jardunaldian. Gaurko 18:00ak arte eman daiteke izena.
Dolua eta heriotza lantzeko ipuinen gida prestatu dute Udal Liburutegian
2017-10-31 : 13:33
|Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuinen bilduma berri bat prestatu du: dolua eta heriotza lantzeko gida. Bertan, gai horiek lantzen dituzten 28 ipuin jaso dituzte, euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Liburutegitik azaldu dutenez, herritarren...
Jolas ordua heziketaren parte
2017-10-31 : 12:39 | Hezkuntza
|Ikastetxeetako jolastokiak eraldatzen ari dira Azpeitian, udalarekin elkarlanean. Jolas denborako dinamikak ez ezik, jolaserako espazioak ere aldatu nahi izan dituzte.
Ostiralean hasiko da 'Ereindako borroketatik iraultza loratuz' hitzaldi zikloa, Gaztetxean
2017-10-31 : 12:22 | Gizartea
|100 urte bete dira Iraultza Sobietarra piztu zela, eta urtemuga horren harira, hitzaldi zikoa antolatu dute datozen asteetarako. Ostiralean izango da aurreneko hitzaldia. Madrilgo El Salariado webguneko kideek eskainiko dute solasaldia Sindikalgintza iraultzailearen historia. Langile autonomiaren perspektibak izenburupean. Hasieran 18:00etan izatea aurreikusten bazuten ere, azkenean 17:00etara aldatu dute.
Tapoi bilketa kanpaina jarri dute martxan gaixotasun arraroen ikerketan sakontzeko
2017-10-31 : 11:47 | Gizartea
|Elkartasuna eta Itxaropena elkarteak jarri du martxan kanpaina, Azpeitiko, Zestoako eta Lezoko udalen laguntzarekin. Tapoiak biltzeko hiru edukiontzi jarri dituzte herrian: igerilekuan, plazan eta liburutegian. Sergio Gomez gaixotasun arraroei laguntzeko elkarteko lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei eta udaletako ordezkariei, emandako laguntzagatik.
Pentsio duinen aldeko aldarria plazara eraman du Duintasunak
2017-10-31 : 10:16
|Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deituta, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute plazan "gutxieneko pentsio duina" eskatzeko. Duintasunak Eusko Jaurlaritzak bermatutako gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea aldarrikatzen du, eta elkarteko kideek...
Deusto mendean hartuta, hirugarren garaipena jarraian Lagun Onakentzat
2017-10-31 : 09:15 | Kirolak
|Joko eta emaitza bolada onari jarraipena eman nahian joan ziren San Miguelen mutilak larunbatean Deustoren aurkako neurketara. Etxetik kanpo izan ohi den bezala partida zaila aurreikusten zen, baina azpeitiarrak hiru puntuak eskuratzeko gai izan ziren markagailua 1-2 utzita. Bihar, asteazkena, jokatuko dute denboraldiko hurrengo partida, Garmendipen.
Arkupea musika hotsez bete dute Faltak eta Nauk
2017-10-30 : 16:52 | Kultura
|Atzo, urriak 29n, kontzertuak eskaini zituzten Fata eta Nau taldeek Sanagustin kulturgunean. Arkupehotsak egitasmora aurkeztu ziren bi taldeak, eta aukeratuen artean sartzea lortu zuten. Atzo egokitu zitzaien beren abestiak kulturguneko...
Emaitza gazi-gozoak, Gipuzkoako Xake Txapelketaren hirugarren jardunaldian
2017-10-30 : 16:21 | Kirolak
|Gipuzkoako Xake Txapelketan murgilduta jarraitzen dute Azpeitiko xakelariek. Joan den zapatuan, hilaren 28an, jokatu zuten sariketaren hirugarren jardunaldia Baigerako laugarren solairuan, 16:00etan hasita. Azpeitiarren emaitzak denetarikoak izan ziren. Absolutu...
Igandean izango da Mendiko XXII. eta Udazkeneko XXVIII. argazki rallya
2017-10-30 : 13:54 | Kultura
|Rallyan parte hartu nahi dutenek izen-ematea egunean bertan egin beharko dute, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan. 16 urtetik beherakoek izen-ematea doan izango dute. 16 urtetik gorakoek, aldiz, 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.
Sammic ISB-Caceres partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak
2017-10-30 : 14:06 | Uztarriaeus
|Zozketan parte hartzeko mezu bat bidali uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.
Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketako finala jokatuko da ostiralean
2017-10-30 : 11:39 | Kirolak
|18:30ean hasiko da ostiraleko jaialdia. Finalean, Etxeberria IV.a eta Endika arituko dira Ezkurra II.aren eta Ionen kontra. Lehen partidan, berriz, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte, Matxin III.ak eta Zubirik eta Utergak eta Agirrezabalak.
Pentsio duina aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar goizerako, plazan
2017-10-30 : 10:13 | Gizartea
|1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Duintasuna Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak biharko. 10:00etan egingo dute, plazan.
Sagardo Eguna egingo dute larunbatean Loiolan
2017-10-30 : 09:56 | Aisia
|
Gaztetxeko kideek ere babesa agertu diote Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri
2017-10-29 : 19:13
|Azpeitiko Gaztetxeko hainbat kidek "elkartasun osoa" adierazi diete Eneko Ibarguren Kurkuri eta gainerako 48 auzipetuei. Izan ere, epaiketaren datarik ez badago ere, fiskalak zigor eskaera gogorrak egin ditu Herrirako...
Oihana Azkorbebeitiak eta Eneko Zarrabeitiak irabazi dute VIII. Kros Mistoa
2017-10-28 : 21:01 | Kirolak
|Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia bizkaitarrek jantzi dute Azpeitiko VIII. Herriarteko Kros Mistoaren txapela, Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketaren estreinako proba. 22 minutu eta 21 segundo behar izan dituzte...
Giro ederra izan da XII. Libre Ardo Dastaketan
2017-10-28 : 14:26 | Aisia
|Hala iragarrita bazegoen ere, euririk ez du egin eta giro ederra nagusitu da XII. Libre Ardo Dastaketa egunean. 11:30etik aurrera, plaza jendez betetzen hasi da, eta jan-edanaz gozatu dute...
Ikusmina eta ilara luzea 'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia ikusteko
2017-10-28 : 12:59
|ETB1eko Go!azen telesailaren hirugarren denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia iritsi da gaur Azpeitira. Bi saiotan emango dute kapitulu berria Soreasun; 12:00etan izan da aurrena, eta ateak ireki aurretik ilara...