Artxiboa: 2017 6
Azpeitia, Herriartekoaren txapela defendatzeko pronto
2017-06-30 : 18:07 | Kirolak
|Bihar jokatuko du Azpeitiak Herriarteko Pilota Txapelketaren finala, Oiartzunen aurka. Dozenaka herritar hurbilduko da Donostiako Atano III.a pilotalekura Ilunpeko pilotariei babesa erakustera. Kadeteetan Aimar Egigurenek eta Unai Alberdik ordezkatuko dute Azpeitia; jubeniletan Jon Alberdik eta Julen Egigurenek; eta seniorretan Markel Etxanizek eta Daniel Murgiondok. Finala irabaziz gero, Udalak bihar bertan egingo die harrera pilotariei.
Askotan galtzea irabaztea baino duinagoa da
2017-06-30 : 18:05 | Gizartea
|Historiaren eta memoriaren irakurketa egiteak esfortzua eta, batez ere, ardura handia eskatzen du, ezin baita inola ere iragana gaurko interesen arabera interpretatu. Horregatik, iragana oinarri zientifikoen gainean egitea ezinbestekoa da guretzat. Printzipio horretan sinistuta, Azpeitiko historia berreskuratzeko eta hedatzeko beste hainbat lanetan bezala, Eusko Gudarostearen liburua Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean egin dugu.
Uztailaren 5ean zabalduko dute udako festetako lan poltsan izena emateko epea
2017-06-30 : 17:51 | Festak
|Besteak beste, zaintza eta garbiketa lanetarako langileak behar ditu Udalak. Uztailaren 12a arte eman daiteke izena lan poltsan. Eskabide orriak udaletxean aurkeztu beharko dira.
Euskal triatloirako dena prest
2017-06-30 : 14:41 | Kirolak
|Harrijasotzen, aizkoran eta korrikan neurtuko dituzte indarrak Mikel Larrañaga aizkolariak eta Alex Txikon mendigoizaleak bihar, 19:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan.
Traste zaharrak astindu, eta hasi baltsak prestatzen!
2017-06-30 : 13:38 | Aisia
|Uztailaren 15ean, zapatua, Azpeitiko Gaztetxearen 12. urteurrena ospatuko dute. Dozena bat urte bete ditu aurten gune autogestionatuak, eta urtero egin bezala, urtemugaren ospakizun egunean baltsa jaitsiera egingo dute. Data gerturatzen...
Nagore Aramendik eta Oihana Unanuek irabazi dute Zumaiako San Pedro pilota saria
2017-06-30 : 13:07
|Emakumezkoen lehen San Pedro pilota saria jokatu zuten atzo Zumaian, San Pedro festen barruan, eta Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek irabazi zuten norgehiagoka. Horrez gain, jokalari onenaren saria ere...
Uda partean 68 tren historio jarriko ditu zirkulazioan Burdinbidearen Euskal Museoak
2017-06-30 : 12:53 | Aisia
|Burdinbidearen Euskal Museoak 68 tren historiko jarriko ditu zirkulazioan uztailean eta abuztuan. Museo aurretik Lasaora bitartean egingo dituzte joan-etorriak trenek; horietatik 32 lurrunezko trenak izango dira, eta 36 diesel trakziozkoak...
Ostegun gaua goxotu zuen Pettik Orkatzen
2017-06-30 : 12:40 | Kultura
|Atzo, osteguna, ekin zioten Orkatz Kultur Elkartearen 24. urteurrena ospatzeari, Pettiren kontzertuarekin. Berako musikaria ordubete pasatxo aritu zen bertaratu ziren dozenaka lagunei ostegun gaua goxotzen, gitarra lagun.
Gaur jarraituko...
Abian da Azpeitia Txartelaren sustapen kanpaina berria
2017-06-30 : 12:10 | Ekonomia
|Kanpainaren helburua da Azpeitia Txartelari "bultzada berri bat" ematea. Promozio ekinaldi berria urte amaierara bitartean egingo dute, fase ezberdinetan banatuta. Herritarrak izango dira kanpainaren elementu bereizgarria".
'Orainaldiko hiritarrak' erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean
2017-06-30 : 11:58 | Kultura
|Ikusgai da jada Pep Requejo argazkilariaren Orainaldiko hiritarrak erakusketa, Sanagustin kulturgunean. 20 argazkik osatzen dute bilduma, eta inpirazioa sekuentzia arloan eragin nabarmena izan duten Duane Michals (Pensilvania, AEB, 1932) eta...
Oihana Labiano: "Iruditzen zait pauso handiak eman direla emakumezkoak bertsolaritzara hurbiltzeko"
2017-06-29 : 18:54 | Kultura
|Amets Arzallus, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin batera igoko da bihar, ostirala, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Oihana Labiano (Azpeitia, 2000) Orkatzeko oholtzara. Kultur elkartearen 24. urteurrenaren ospakizunaren barruan antolatu dute bertso saioa, eta Labiano jende aurrean kantuan ariko den bigarren aldia izango da.
Europako Mendietara irteera egingo du Lagun Onak MBk uztailaren 15eko asteburuan
2017-06-29 : 16:55 | Aisia
|Hogei lagunek eman dezakete izena txangoan, gehienez. Aurreneko egunean Espinama (Kantabria, Espainia) herritik Alivako aterpera joango dira parte-hartzaileak, eta handik Sotres (Asturias, Espainia) herrira jaitsiko dira. Guztira 18 kilometroko ibilaldia izango da. Igandean, Sotresetik Puente Poncebosera joango dira, ondoren San Vicente de la Barqueran (Kantabria, Espainia) amaitzeko. Izen-ematea zabalik dago.
Patineteak, koadro bilakatuta
2017-06-29 : 16:43 | Kultura
|Iban Izagirre ilustratzaile azpeitiarrak bere lehen erakusketa zabaldu du, Azkoitiko Zakelan. Ilustrazio digitalak eta akuarelaz egindakoak patineteetan jarri ditu ikusgai.
Sanferminetara irteera antolatu du Baigerak uztailaren 13rako
2017-06-29 : 15:41 | Aisia
|Irteerara joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Baigeraren bulegoan, astelehenetik osteguneta, 10:30etik 12:30era. 20 euro izango da bidaiaren kostua. Autobusaz gain bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.
Gaur hasiko dira Orkatzen 24 urteak ospatzeko ekitaldiak, Pettiren kontzertuarekin
2017-06-29 : 13:25 | Kultura
|Orkatz tabernan bertan eskainiko du zuzenekoa Pettik, 22:00etan hasita. Uztailaren 5era arte luzatuko da kultur elkartearen urtemuga ospatzeko prestatutako egitaraua.
Zezenketetako abonuak salgai izango dira uztailaren 4tik aurrera
2017-06-29 : 12:28 | Festak
|18:00etatik 20:00etara erosi ahalko dira lanegunetan, Plaza Txikian. Abonutik kanpoko sarreren salmenta, berriz, uztailaren 18an hasiko da.
ISBk "salbuespen moduan" jokatuko du Urrezko LEB ligan datorren denboraldian
2017-06-29 : 11:38 | Kirolak
|Akordioa sinatu dute ISBk, GBCk eta aldundiak.m Mailaz igotzeko 180.000 euro jasoko ditu ISBk, eta gustura dira klubeko kideak.
III. Ipurtargi Fest izango da uztailaren 9an, Loiolan
2017-06-29 : 11:24 | Aisia
|Goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu dute datorren asteko iganderako. Artisauen postuak, zirku tailerra, afari begetarianoa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.
Herriarteko finala prestatzen, Atano III.a pilotalekuan
2017-06-29 : 11:23
|Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaren atarian, entrenamendu saioa egin zuten atzo Azpeitiko pilotariek, Atano III.a pilotalekuan. Izan ere, Donostiako frontoian jokatuko dute norgehiagoka, eta eszenatokian bertan izan ziren finala...
AAEren erakusketa berria, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan
2017-06-29 : 13:07 | Kultura
|Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan eduki ohi dugun argazki erakusketa berritu zuen...