Artxiboa: 2016 10

Musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute Sahatsak, Julian Barrenetxeak eta Musika Bandak, hilaren 15ean

Uztarria.eus | 2016-10-06 : 10:47 | Kultura

Soreasu antzokian eskainiko dute emanaldia, eta hiru atal izango ditu: Bidasoa, Carmina Burana-Nabucco eta Bardeak. Berako Bordon dantzan eta Erriberako makil dantzen topaketetan ikusitako jendean, paisaian eta orografian inspiratu dira emanaldia sortzerako orduan. 

 

Nola azaldu hitzez barruko mina

Urola Kostako Hitza | 2016-10-06 : 10:34 | Kultura

Francoren bilobari gutuna antzezlaneko lantaldea Azpeitian egonaldia egiten ari da larunbatera arte. Hilaren amaieran estreinatuko dute frankismoaren inguruko lana.

 

Gaur hasiko dira Paradisu Zinemako film emanaldiak

Uztarria.eus | 2016-10-06 : 10:21

Gaur, osteguna, eskainiko du denboraldiko aurreneko filma Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubak. Stesti (Something like happiness) ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Txekiako herri txiki...

'Hautsa' ikuskizuna eskainiko du bihar Parasite Kolektiboak, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-10-06 : 09:41 | Kultura

22:00etan hasiko da dantza garaikidea oinarri duen ikuskizuna. Neba-arreba batzuek bizitzan egindako ibilaldia du ardatz dantza-lanak. 

 

Covitek salaketa jarriko duela iragarri du, Urola Ikastolaren atarian ustez terrorismoa goratu dutelako

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 18:50 | Politika

Terrorismoaren biktimen EAEko elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalean jarriko du salaketa, bide penaletik, joan den asteko Gudari Egunaren harira. Gertatutakoaren berri ikasleen gurasoen bidez izan dutela esan dute.

»» Erantzunak: 1 (tabernaria)

Higiezinen gaineko zerga igoko du Udalak, "katastro berrira egokitzeko", eta gainerakoak izoztu

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 18:36 | Udala

2017rako udal zerga eta tasei hasierako onarpena eman zieten atzo, asteartea, udalbatzarrean, EH Bilduren aldeko eta EAJren kontrako botoekin. OHGZ edo kontribuzioa bezala ezagutzen denaren igoera "ez ohiko salbuespen bat" dela azaldu du udal gobernuak, Diputazioak egin duen katastroaren berrikuspenarekin ez daudela ados nabarmenduz. Herritarren %53ari jaitsi egingo zaio kontribuzioaren erreziboaren zenbatekoa, eta %47ari igo; diru-laguntza bereziak emango dituztela ere iragarri dute, igoera "konpentsatzeko". EAJk, bere aldetik, onartu den igoera kritikatu du.

Ensamble Moxos taldearen kontzertua, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 19:13

Boliviako Ensamble Moxos musika taldeak Azpeitian emango dituen bi kontzertuetako lehendabizikoa eskaini zuen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean (argazkian). Kontzertu pedagogikoa izan zen, eta Juan Antxieta Musika Eskolako eta Azpeitiko Dantza...

Hitzarmena sinatu dute UEUk eta Udalak

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 11:54 | Udala

Kalitatezko formazioa eskaintzea da hitzarmenaren helburua, eta herritarrak kritikoak izatea eta horiek lan munduan murgiltzea nahi du Udalak. Akordioa "apustu estrategikoa" dela adierazi du Eneko Etxeberriak.

 

Igandean hasiko dira ikasturte honetako dantza jauziak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-10-05 : 12:29 | Kultura

Laugarren urtez jarraian, mutxikoak egingo ditugu aurten ere herrian, hileko bigarren igandeetan. Lehenengo saioa igande honetan izango da, urriak 9, 12:00etan, plaza nagusian.

 

Hasi dira XXVII. Ipuin Kontaketak liburutegian

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 10:20

Joan den astelehenean, urriaren 3an, hasi ziren XXVII. Ipuin Kontaketak Azpeitiko Udal Liburutegian. Miriam Mendozaren kontuak adi-adi entzun zituzten liburutegira hurbildu ziren 4 urteko haurrek. Datozen asteetan ipuin kontaketa gehiago...

Preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia izango da gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2016-10-05 : 10:00

Preso gaixoen egoerari buruzko hitzaldia izango da gaur, urriak 5, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Idoia Ibero izango dira hizlariak. Ibero Sareko kidea da eta...

»» Erantzunak: 1 (Azpeitiko Sare Herritarra)

Lagran-Cruz del Castillo-Guardia ibilaldia eta upategian bazkaria antolatu du Lagun Onak M.Bk hilaren 15erako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-10-05 : 09:39 | Kirolak

Villabuenako Arabarte upategian izango da bazkaria. Irteerara joateko izena emateko azken eguna urriaren 13a, osteguna, izango da. 

 

Garagardo Azokarako prestatzen

Uztarria.eus | 2016-10-04 : 17:56

Etzi, urriak 6, hasiko da Iraurgi Saskibaloiak antolatutako aurtengo Urrifest Garagardo Azoka, eta ordurako dena prest izateko gogotik ari dira lanean Alberdieneako aparkalekuan. Garagardo festak, izan ere, kokalekua estreinatuko du...

Kontxu Odriozola omenduko dute Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Uztarria.eus | 2016-10-04 : 16:55 | Kultura

Jaialdia urriaren 16tik 23ra egingo dute eta 21ean oroituko dute joan den otsailean hil zen azpeitiar aktorea. 'Euskal zinemaren begirada 2016' ikurra eskainiko diote Odriozolari.

 

Osamen errehabilitazio sozialerako zentroko hainbat kide plazan izan dira, egindako lanak erakusten

Uztarria.eus | 2016-10-04 : 13:04

Osamen errehabilitazio sozialeko eguneko zentroko hainbat kide Azpeitiko plazan izan dira gaur, asteartea, hilabeetan zehar egin dituzten lanak erakusten eta saltzen, eskuz egindako poltsak eta katiluak kasu. Osamen zentruaren egoitza Azpeitian...

Joseba Albizu: "Madril-Lisboa zen niretzat denboraldiko azken proba garrantzitsua"

Urola Kostako Hitza | 2016-10-04 : 10:44 | Kirolak

Joseba Albizuren (Azpeitia, 1978) MMR-Powerade taldeak irabazi zuen asteburuan Madrid-Lisboa txirrindularitza proba.

 

Zezen Beltzen aurtengo Grand Prix, solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-10-04 : 09:23

Urriaren 15ean, zapatua, izango dira Grand Prix zezen jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan, eta bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da Aspanogi). Aurtengo Grand...

Gehiegizko zigorra

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2016-10-04 : 10:18

Epailea protagonista bihurtzen denean, seinale txarra izaten da gehienetan, eta horrela gertatu zen zapatuan Garmendipen.

Ondo hasi zen partida, lehen minutuan Otamendik aukera paregabea eduki zuen markagailuan aurretik jartzeko. Alaves...

Hartz eta El quinto con tenedor taldeen kontzertuak izango dira ostegunean, Orkatzen

Uztarria.eus | 2016-10-04 : 11:14

Musikaz gozatzeko aukerarik ez da faltako ostegunean, urriaren 6an, Orkatzen. Izan ere, Hartz eta El quinto con tenedor taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Azkoitiko taldea da Hartz, eta...

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2016-10-04 : 09:35 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte, besteak beste:  2017. ekitaldirako udal-zergei hasierako onarpena ematea, Betharram ikastetxearen lurzatiaren Xehetasun Azterlana behin betiko onartzea eta Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetzako Hitzarmena: Azpeitian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa Azpeitiko Udalari ematea.

 

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10