Artxiboa: 2016 10

Zezen Beltz asteburu mundiala!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2016-10-19 : 12:00 | Aisia

Ezin hobeto atera da aurten ere Zezen Beltz VIII. asteburua, eguraldia lagun egundoko parte hartze eta giro ona egon baita: bai ekitaldi eta ikuskizunetan, baita antolaketan ere. Hain zuzen, ekinbideen prestaketan jendeak eman digun laguntza nabarmendu nahi dugu, eskertzekoa delako, adibidez, helduen entzierroan hesiak-eta jartzen emandakoa, edo jakien dastatzean jasotakoa, eta beste ekitaldietakoa ere bai. Eskerrik asko!

 

Gaztetxoentzat ping-pong eta squash txapelketak antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | 2016-10-19 : 11:40 | Kirolak

LH6ko eta DBH1eko ikasleei zuzenduta antolatu dituzte txapelketak. Urriaren 23an, azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 4an jokatuko dituzte partidak. Parte-hartzaileek aurrez izena eman beharko dute kiroldegiko harreran.

 

Lazo arrosa zintzilikatu dute udaletxeko balkoian

Uztarria.eus | 2016-10-19 : 10:10

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren sinboloa den lazo arrosa zintzilikatu dute udaletxeko balkoian.

'Court' filma ikusgai izango da bihar Soreasun, Paradisu Zinemaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema | 2016-10-19 : 09:31

Bihar, osteguna, Court (Gortea) filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Zineklubaren denboraldiko bigarren filma da biharkoa. Court Narayan Kanbleren istorioa kontatzen duen pelikula da...

Bandakidea izandakoa zara? zuretzat da mezu hau

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Musika Banda | 2016-10-19 : 09:14 | Kultura

Bandakide izandako herritarren bila ari da Udal Musika Banda, Santa Xexili eguna elkarrekin ospatzeko.

 

Itziar Larrañaga: "Diputazioan ez dute inoiz onartu ez mahai-inguru bat, ez ezer, datuak mahai gainean jartzeko"

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 19:51 | Gizartea

Erraustegia eta osasuna biharko hitzaldian (Sanagustin, 19:00) hizlarietako bat izango da, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldean (OEIT) kide duen Xabier Mitxelenarekin eta GuraSOS-eko Joseba Belaustegirekin batera.

 

Mongolia, Joxe Ramon Agirre 'Marron'-en begietatik

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 17:28 | Kultura

 

Mongoliara bidaia izena eman diote egunotan eta urriaren 27a arte Sanagustin kulturgunean ikusgai den argazki erakusketari. Joxe Ramon Agirre Marron mendizale eta bidaiari ezagunak Mongolia, lurraren maitaleak dokumentalerako erabilitako materiala...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

San Martin estrata eta Artzubia etorbidea bizikletentzat egokituko ditu Udalak, bidegorri sarea osatzeko

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 13:45 | Hirigintza

Lanak bi fasetan egingo dituzte, eta aste honetan hasiko dira San Martin egoitza ondoko pasadizoa egokitzeko lanekin. Udalak lan guztiak lau hilabeteko epean bukatzea aurreikusten du. Bidegorria egiteaz gain, argiteria, saneamendu, telekomunikazio, ur eta elektrikitatze azpiegiturak berritu eta egokitzeko lanak ere egingo dituzte. Lanen aurrekontua 176. 418 eurokoa da. 

 

Argazkilaritza eta literatura uztartuko dituen 'Irudhitzen' lehiaketa jarri du abian Uztarriak

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 11:46 | Uztarriaeus

Bi zati ditu Irudhitzen lehiaketak; alde batetik, argazki lehiaketa izango da, eta, bestetik, testu laburrena. Argazki lehiaketa martxan dago dagoeneko, eta testu lehiaketaren inguruko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira, Uztarria.eus-en. Arkezten diren testuekin eta irudiekin 2017ko egutegia osatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak. 

 

Pinturan eta marrazkian hasiberrientzat tailerra jarriko dute martxan Arte eta Diseinu Eskolan

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 10:46 | Kultura

Azaroan zehar eskainiko dituzte klaseak, asteazkenero, 16:00etatik 17:30era. Aitor Etxeberria margolaria izango da irakaslea, eta tailerrean izena emateko azken eguna urriaren 28a izango da.

 

Erraietatik, plazara

Urola Kostako Hitza | 2016-10-18 : 11:14 | Kultura

Felipe Murillok eta musikari talde batek Erraiak diskoa aurkeztuko dute azaroaren bukaeran. Udalaren Sorkuntza Beka jaso dute, eta finantzaketa kolektiboari ekingo diote aurki.

 

Imanol Ituiño: "Magia umeentzako dela pentsatzen dutenek eman diezaiotela magiari aukera bat"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-10-18 : 10:22 | Kultura

Imanol Ituiño (1989, Bilbo) bere web orrian datorren bezala "magia parrastan egiten ematen du denbora", pasioz gainera. Asteburu honetan izango den Txisteratik, egun magikoa antolatzen lagundu die herriko lagun talde bati eta berak aurkeztuko du, Soreasu Antzokian izango den Gala Nagusia (19:00etan). Euskadi Irratiko Faktoria saioan astero du tartetxoa magiaren bueltan entzuleak gozarazteko, baina ezagutu dezagun pixka bat gehiago.

 

BTT irtera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-10-18 : 09:39 | Kirolak

Igandean, urriaren 23an, BBT irteera egingo dute, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Parte-hartzaileak 09:00etan...

The Ex eta Jupiter Jon taldeen kontzertuak, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba | 2016-10-17 : 17:49

Jupiter Jon eta The Ex taldeak pasatu ziren ostiralean Sanagustin kulturguneko oholtzatik (argazki bildumaren egilea: Alberto Beloki. Mertzi!).

Proposamen desberdinekin, bi taldeek kontzertu interesgarria eman zuten. Bertaratu ginen 300 zaleok...

Joseba Iraola eta Markel Cestafe izan ziren azkarrenak Urrakiko Igoeran

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 17:17

Ikuskizuna eta emozioa nagusi izan ziren atzo, igandea, autoen Urrakiko XXXIV. Igoeran. Sei segundo hamarrenekoren alde txikiak erabaki zuen, izan ere, sailkapen nagusia. Lehenengo mangan Aitor Zabaletak (Lola BMW) atera...

»» Erantzunak: 1 (andrex)

Iraurgi Saskibaloiak aurkeztu ditu 2016-2017 denboraldiko taldeak

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 15:57 | Kirolak

 

Aurtengo Garagardo Azokaren azkenaureko eguna aprobetxatuz joan den ostiralean, hilak 14, aurkeztu zituen Iraurgi Saskibaloiak 2016-2017 denboraldian maila ezberdinetan lehian izango dituen taldeak.

Klubak hemezortzi talde izango ditu federatutako mailetan...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Marmelada egiteko tailerra antolatu du Kimu Bat Gardenek, zapaturako

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 14:51

Kimu Bat Gardenek marmelada egiteko tailerra antolatu du zapaturako, urriaren 22rako. Hiru orduko saioa izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta marmelada egiten ikasteaz gain, egindakoa etxera eramateko aukera izango...

VIII. Zezen Beltz asteburuko Grand Prix solidarioa, bideoan

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 13:08 | Aisia

Joan den zapatuan, urriaren 15ean, Grand Prix solidarioa izan zen Azpeitiko zezen plazan, VIII. Zezen Beltz asteburuaren barruan. Lau taldek hartu zuten parte: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek. Parte-hartzaileak...

Iruña Veleiara txangoa antolatu dute iganderako

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 12:12 | Aisia

Ibilaldira joateko izena ematen daiteke dagoeneko honako leku hauetan: Azpeitiko Mendizabal jatetxean, Lagun Onak M.Bren tabernan eta Zestoako kiroldegian. Azpeitiarron Napar Zuzterrak Taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Agiro Mendi Elkarteak antolatu dute txangoa. 

 

Hasi dira Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketak jokatzen, Azpeitian

Uztarria.eus | 2016-10-17 : 11:17 | Kirolak

 

Joan den zapatuan, urriaren 15ean, hasi zen Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa, eta Azpeitia hirugarren mailako eskualdeko egoitza izanik, hainbat partida jokatu zituzten zapatuan Sindikatu Zaharreko laugarren solairuan. Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10