Artxiboa: 2016 10

Mikel LarraƱagak Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren final nagusia jokatuko du igandean

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 17:44 | Kirolak

Bilbon izango da, Bizkaia frontoian, 12:00etan. Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Joseba Otaegi, Juanjo Lopez eta Ugaitz Mugertza izango dira azpeitiarraren lehiakideak.

 

'Francoren bilobari gutuna': Soreasun ondutako antzezlanaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 16:16 | Kultura

Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu-k urriaren 31n estreinatuko dute Luhuson (Lapurdi) Francoren bilobari gutuna antzezlana. Bideo hau zabaldu dute, aurrerapen gisara. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako...

Gaztaina-saltzaileak etxolatxoa jarri du Perez Arregi plazan

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 14:05

Urteetan zehar, udazkenean eta neguan, plazako arkupetan izan da gaztaina erreak saltzen gaztaina-saltzailea. Aurten, baina, tokiz aldatu, eta Perez Arregi plazan izango da, etxolatxo eta guzti. 

»» Erantzunak: 8 (earki, JoxeMari, azeitunabeltza, piki...)

Txisteran jasotako ilusioak, kalera

Urola Kostako Hitza | 2016-10-21 : 15:56 | Kultura

Bihar goizean hasi eta iluntzera bitartean magiak hartuko du Azpeitia. Diziplina horri lotutako Txisteratik Egun Magikoa antolatzen aritu da herritar taldetxo bat. Prest dute guztia biharko.

 

Urriaren 29an izango dira XI. Libre Ardo Dastaketa Eguna eta IV. Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 12:46 | Aisia

23 upategietako ardoak dastatzeko aukera izango da, 11:30etik 14:30era bitartean, plazan. Euskal Herriko IV. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute, eta 30 harakin inguruk parte hartzea aurreikusten dute antolatzaileek.

 

Kirola eta kirolarien kalitatea hobetzeko formazio saioak antolatu ditu Udalak, Kirol Mahaiarekin elkarlanean

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 10:30 | Kirolak

Kirol Mahaiarekin bildu ostean, bi formazio lerro irekitzea erabaki du Udalak: kirol mahaiko kideentzako ikastaroak, eurekin adostutako gaiekin, eta herritar ororentzako saioak. Azken horietan gai orokorragoak landuko dituzte.

»» Erantzunak: 6 (Maldon, tabernaria...)

'Inferno' eta 'El Pincel Magico' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-10-21 : 11:32 | Kultura

Inferno eta El pincel magiko filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, urriak 22, Inferno emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, gaztetxoentzat El pincel magico ...

Euskararen erabilera %81,9koa da Azpeitiko kaleetan

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 19:31 | Euskara

Joan den apirilean egin zuen hizkuntzen kaleko erabileraren neurketa Soziolinguistika Klusterrak, Udalak eskatuta, eta orain plazaratu dituzte emaitzak. Aurreko neurketan, 2009an egindakoan, %86koa izan zen euskararen erabileraren datua. Aurten, lehen aldiz, hitanoaren erabilera ere aztertu dute.

 

ISBko jokalariekin solasean

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 17:16 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko Tamara Taylor, Alexis Udoji, Laura Johnson, GaizKa Maiza, Michael Karena, Ibon Guridi eta Kenneth Otienorekin hizketan aritu da Uztarria.eus. Besteak beste, beraien eguneroko errutinaz, Azpeitiko gauza...

Miren Gorrotxategik urriaren 26an aurkeztuko du bere lehen eleberria

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 16:01 | Kultura

Iaz irabazi zuen Agustin Zubikarai bekara aurkeztu zuen 33 ezkil lanaren berri emango du azpeitiarrak Donostiako Elkar aretoan datorren asteazkenean.

 

Gasteizen atxilotutako sei ikasleen absoluzioaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Libre Azpeitia | 2016-10-20 : 13:21 | Iritzia

Berri pozgarri bat izan genuen atzokoan: Onintza Valverde azpeitiarra eta beste bost ikasleak absolbitu egin dituzte. Zorionak denoi! Benetan pozten gara espetxera joan beharrik inork ez duelako izango. Baina berri...

Azaroan gimnasia abdominal hipopresiboa egiteko eskaintza zabaldu du Udal Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 11:28 | Kirolak

Azaroko astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko dituzte saioak, 15:15etik 16:00etara, eta izen-ematea zabalik dago. Kirol Patronatuak aurrez antolatutako beste jarduera batzuetan ere plazak libre daude, eta horietan ere izena eman daiteke oraindik. 

Urola Ikastolaren atarian ustez terrorismoa goratu izana aztertzeko diligentziak zabaldu ditu Pedraz epaileak

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 10:12 | Politika

Gudari Egunean Azpeitiko Urola Ikastolaren atarian ustez terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zituztela eta, Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko zuela iragarri zuen Terrorismoaren biktimen EAEko elkarteak. Orain, terrorismoa goratu zen ala ez ikertzeko diligentziak zabaldu ditu Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak, eta gertatutakoaren gaineko txosten bat egiteko eskatu dio Ertzaintzari.

"Erraustegia segurua bada, zergatik ez du nahi inork bere etxe ondoan?"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2016-10-20 : 10:26 | Gizartea

Hitzaldi mamitsua eskaini zuten atzo, urriak 19, arratsaldean Sanagustinen erraustegiaren ondorioei tiraka. Xabier Mitxelena medikua...

Trikiti eta pandero doinuek hartuko dute Azpeitia bihar, Triki Giro jaialdian

Uztarria.eus | 2016-10-20 : 09:37 | Kultura

20:00etan hasiko da jaialdia, Urola Erdiko dozenaka trikitilari eta panderojoleen kalejirarekin. Afaria izango da ondoren, eta Erokomeri taldearen erromeriak emango dio amaiera egunari.

 

Azpeitiaren lekukoa jaso dute 2017an herri galdeketak egingo dituzten Urola Kostako herriek

Uztarria.eus | 2016-10-19 : 19:24

2016ko ekainaren 5ean Azpeitian egin bezala, erabakitzeko eskubidea gauzatu eta herri galdeketak egingo dituzte 2017an Urola Kostako beste sei udalerritan, Gure Esku Dago ekimenak bultzatutako dinamikaren barruan. Gaur, asteazkena, Azpeitira...

Bertsotruk-eko lehenbiziko topaketa egin dute Erniarraitzekoek

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2016-10-19 : 15:52

Erniarraitzek joan den astean eman zion hasiera Bertsotruk ekimenari. Bertsotruk Euskal Herriko Bertso Eskolen Batzordetik antolatutako ekimena da, eta Euskal Herri osoko bertso-eskolek hartuko dute parte, bigarren urtez.

Aurtengoan, Erniarraitzi...

Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2016-10-19 : 14:04 | Kirolak

Datorren zapatuan, urriak 22, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat...

Artiekin artisauen txokoa zabaldu dute Soreasuko Elkargunean

Urola Kostako Hitza | 2016-10-19 : 15:06 | Ekonomia

 

Joan den ostiralean, urriak 14, Artiekin artisauen txokoak ikasturte berriari hasiera eman zion, Soreasuko Elkargunean. Dozenaka lagun gerturatu ziren ate irekierara, eta giro onean ospatu zuten ikasturte berriaren hasiera. Artiekin...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Onintza Valverde eta beste bost gazteak absolbitu ditu Arabako Lurralde Auzitegiak

Uztarria.eus | 2016-10-19 : 10:59 | Politika

Euskal presoek unibertsitatean ikasteko dituzten eskubideen aldeko kontzentrazio batean atzeman zituen Ertzaintzak 2014an, eta joan den irailean epaitu zituzten Arabako Lurralde Auzitegian, ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10