Artxiboa: 2016 10

'Prest!', Dinamoa martxan jartzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-10-28 : 08:46 | Kultura

Datorren asteazkenean, azaroak 2, Prest! eguna egingo dugu Dinamoan, Kultur Mahaiko talde eragileak deituta. Azken bi hilabetetan Udalak egokitu duen Soreasuko espazioan sormen gunea martxan jartzea da asmoa.

 

'Un monstruo viene a verme' eta 'Zikoinak' ikusgai, datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2016-10-28 : 08:45 | Kultura

Gaurtik hasita, ohikoa baino zine emanaldi bat gehiago izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Hala, gaur, urriak 28, hasi eta asteartera arte, Un monstruo viene a verme eta Zikoinak filmak...

'Bota lasai!' kale inkestaren bigarren atala: Zer egingo zenuke Alde Zaharra biziberritzeko?

Uztarria.eus | 2016-10-27 : 11:32 | Uztarriaeus

Bota lasai! kale inkestaren bigarren atala da honakoa. Alde Zaharra biziberritzeko asmoz lanean ari dira Udala nahiz herriko hainbat eragile azken urteetan. Baina zer iritzi dute herritarrek gaiaren inguruan? Zer...

»» Erantzunak: 3 (JLarranaga, MAITE, azeitunabeltza)

Udalak Kirol Mahaiarekin antolatutako lehen saio praktikoa gaur egingo dute igerilekuan

Uztarria.eus | 2016-10-27 : 16:01 | Kirolak

Elikadura kirolean; erresistentzia probak izenburupean, maratoi erdia edo bestelako erresistentzia probetarako dieta, hidratazio eta suplementazioaz hitz egingo dute Aitziber Aizpuruk gidatuko duen saioan. 20:00etan izango da, igerilekuko gela urdinean.

Gorka Arregiren bi argazki DarkPhoto erakusketan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2016-10-27 : 11:23 | Kultura

DarkPhotok, Europan beldur eta zientzia fikzioraren inguruan egiten den argazki lehiaketa bakarrak, Azpeitiko Argazki Elkarteko...

Jose Luis Otamendik poesia errezitaldia eskainiko du gaur, Udal Liburutegian

Uztarria.eus | 2016-10-27 : 12:35 | Kultura

18:30ean hasita, urteetan zehar idatzi dituen hainbat poema errezitatuko ditu Otamendik. 

 

Miren Gorrotxategi: "Sakrifizioa eta gozamena izan da; amets bat egi bihurtu zait"

Urola Kostako Hitza | 2016-10-27 : 12:15 | Kultura

Atzo aurkeztu zuen azpeitiarrak Agustin Zubikarai bekari esker argitaratu duen eleberria Donostiako Elkar aretoan. Fikziozko liburua "misterioz betea" dela azaldu du.

 

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2016-10-27 : 10:10 | Kirolak

Autobuserako izen-ematea Azpeitiko igerilekuan egin behar da, eta garraioa zortzi euro ordaindu beharko da. Itzulerako autobusik ez dute jarriko.

 

Ignacio Arakistain: "Bi instrumentu ondo jotzea oso zaila da"

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 17:49 | Hezkuntza

Ingeniaritza ikasi nahi zuela esaten zuen arren, aurten estreinatu duten Donostiako Musikeneren eraikinean hasi ditu ikasketak azpeitiarrak. Urriko Uztarria herri aldizkarian dator hari egindako elkarrizketa (aldizkari osoa, PDF formatuan, hemen irakur daiteke).

 

LOMCEren eta Heziberriren aurkako mobilizazioekin bat egin dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 17:26

LOMCE Espainiako hezkuntza legearen, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektuaren, errebaliden eta murrizketen aurkako mobilizazio eguna izan da gaur, asteazkena, Hego Euskal Herrian. Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasle, guraso eta ikasleek...

Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 14:01 | Kultura

Adin guztietako herritarrei zuzendutako mota guztietako antzezlanez gozatzeko aukera izango da azaroaren 1etik 26ra bitartean. Erika Olaizola azpeitiarrak parte hartzen duen Francoren bilobari gutuna antzezlana izango da Soreasun taularatuko duten aurreneko obra. Azaroaren 26an, berriz, Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio omenduko dituzte. 

 

Presoen eskubideen aldeko bi ekimen egingo ditu Azpeitiko Sarek datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2016-10-26 : 15:05 | Politika

Ostiralean, urriaren 28an, azken ostiraletako ohiko elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek, 19:00etan, plazan. Bertan...

Kalean da Errimeren aurreneko lana

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 09:15 | Kultura

Gaurtik aurrera salgai egongo da Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat txokotan, 5 euro ordainduta. Egindako lanarekin "oso gustura" gelditu direla esan dute taldekideek, eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute. Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin.

 

Koadernaketa tailerra egingo dute Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2016-10-26 : 11:08 | Aisia

Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak tailer berri bat antolatu dute, koadernaketa tailerra, hain zuzen. Koadernaketa...

Azaroaren 6an izango dira Mendiko XXI. eta Udazkeneko XXVII. argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2016-10-26 : 10:36 | Kultura

Izen ematea rallyko egunean egin beharko da, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan.

 

Hurrengo astean astelehenean izango da azoka

Uztarria.eus | 2016-10-26 : 10:13 | Besterik

Asteartea jai eguna dela-eta, astelehenean, urriaren 31n, egingo dute asteroko azoka. 

Zapatuan, urriaren 29an, Ekain-Txou!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ekain- Txou | 2016-10-26 : 08:57 | Kultura

Datorren larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 16:30ean hasita... Ekain-Txou ikuskizuna izango da ikusgai.
Dagoeneko sarrerak salgai...

Pertsona bat zauritu da Ibai Eder zerrategiko teilatura igotzen ari zela erorita

Uztarria.eus | 2016-10-25 : 20:12 | Besterik

Zauritua Donostiako ospitalera eraman dute, erortzean hartutako kolpea tarteko.

Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatu arratsaldean, kros mistoa dela eta

Uztarria.eus | 2016-10-25 : 18:06 | Besterik

Anbulatorioko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Julian Elorza kaleko geltokiak ezeztatuta geldituko dra 18:15etik 19:45era. Ordezko geltokia bariantean egongo da, trenaren museoaren oinezkoentzako zubiaren parean.

Makina bakarrak eskuak direnean

Urola Kostako Hitza | 2016-10-25 : 17:02 | Ekonomia

Soreasuko Elkargunean dagoen Artiekin artisauen txokoak ikasturte berria hasi du. Inguruko eskulangileen bilgunea da, eta beren produktuak ikusteko zein erosteko aukera dago han.

 

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10