Artxiboa: 2016 10

Izarraitz Igeri Elkartearen Eguna, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2016-10-03 : 17:45 | Kirolak

 

Elkarteko eguna ospatu zuen Izarraitzek joan den zapatuan eta aurreikusita zegoena baino hobeto irten zen, gainera.

Aurrena argazkiak atera genituen, igerilekuan. Esan beharrean gaude ia 250 igerilari ditugula elkartean eta...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Leku berrian baina betiko indarrarekin dator Urrifest, VIII. Garagardo Azoka

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-03 : 16:22 | Aisia

Aurten Alberdieneako aparkalekuan jarriko den karpan egingo da, sei egunez: urriaren 6an, 7an, 8an, 11n, 14an eta 15ean.

 

Umeen Txirrindulari Eguna, euripean baina gogotsu

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 15:59

Eskola kiroleko egutegiaren barruan, txirrindularitzaren txanda izan zen joan den zapatuan, urriak 1. Eguraldiak asko lagundu ez arren, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko dozenaka ikaslek eta gurasok hartu...

Urriko aldizkariaren aurrerapena: Euskarazko mintzapraktikak

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 13:48 | Uztarriaeus

Urriaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Sanjuandegin egiten dituzten mintzapraktiken inguruko erreportajea argitaratuko du Uztarriak. Dagoeneko bi urte dira eskolak ematen hasi zirenetik, eta ateak...

Merkatariak bezeroengana hurbiltzeko doako ikastaroa eskainiko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2016-10-03 : 15:08 | Ekonomia

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 orduko 10 saiotan banatuta (urriak 10, 14, 17, 19, 21, 24, 26 eta 28, eta azaroak 2 eta 4). Saioak eguerditan izango dira, Sindikatu Zaharrean. Izen-ematea urriaren 6an amaituko da.

Joseba Albizuk Madrid-Lisboa lasterketa irabazi du bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 12:49 | Kirolak

31 ordu eta hamasei minututan egin zuen ibilbidea Albizuren MMR-Powerade taldeak. Madrid-Lisboa geldialdirik gabeko munduko txirrindulari lasterketarik luzeena da.

 

Urteko batzar orokorra egingo du Lagun Onakek hilaren 13an

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 10:15 | Kirolak

Batzarrean hizpide izango dituzte, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritzeko erabakia, denboraldiko gestioak eta kirol jarduerak eta 2016-2017 denboraldiko aurrekontua. 

'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lelopean, manifestazioa egingo dute azaroaren 19an

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 09:04 | Gizartea

Azpeitiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Lapatx zabortegia ixteko, erraustegia gelditzeko eta Azpeitian hondakinen bilketa sistema eraginkorra ezartzea eskatzeko deitu dute manifestazioa Elkar-ekineko kideek, Elosiagako bizilagunek eta beste hainbat herritarrek. Gaia gizarteratzeko hainbat egitasmo egingo dituzte azaroaren 29ra bitartean.

 

Sammic ISBren hasiera ona alternatiba askoko partida batean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-03 : 11:51 | Kirolak

Gandiaren aurka 73-64 gailendu ziren ISBko mutilak, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Tim Dezelski izan zen jokalaririk baloratuena, baina Guridi, Ander Garciaeta Maiza jokalariek egindako lana ere azpimarratzekoa izan zen.

 

Azpeitia, GipuzkoAround proiektuaren bideoan

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 11:24 | Besterik

Gaur, astelehena, kaleratu du GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerrietan hartutako irudiekin osatutako bideoa, eta horien artean Azpeitian, Loiolan, hartutakoak daude. GipuzkoAround proiektuaren helburua da Gipuzkoako txoko ezberdinak ezagutzera ematea, eta ...

»» Erantzunak: 1 (Reyes Requejo-Agirre)

VII. Tuba Jaialdia, "arrakastatsua"

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 10:10 | Kultura

 

Arrakastatsua. Hala definitu dute antolatzaileek VII. Tuba Jaialdia. Aurten, hiru eguneko egitaraua zuten prestatuta, eta antolatutako ekitaldietan jende andanak parte hartu duela esan dute ekimenaren sustatzaileek.

Donostiako Taban, Tabakalera eraikinaren...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Angel Otaegi gogoan izan dute gaur ere Nuarben

Uztarria.eus | 2016-10-01 : 21:02

Joan den asteartean haren fusilamenduaren 41. urteurrenean bezala, gaur ere Angel Otaegi gogoan izan dute Nuarben. Eguerdian haren jaiotetxearen atarian egindako ekitaldian herritar ugari elkartu da (argazkian); Pasaiako segadan hildako...

Sammic ISBk igandean jokatuko du ligako lehen neurketa, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-01 : 18:16 | Kirolak

Gandia talde valentziarra izango da Iraurgikoen aurkaria. Neurketa 18:00etan hasiko da, udal kiroldegian. Euskal Kopa jokatu zuten jokalariez gain, iritsi berri den Tim Dezelski estatubatuarra ere prest izango du Iker Buenok.

 

Azpeitian hasiko da Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa

Uztarria.eus | 2016-10-01 : 11:50 | Kirolak

Urriaren 29an izango da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa. Aurten, Errezilen eta Zarautzen egiten dituzten kros mistoekin bat egin eta sortu dute txapelketa berria, "kirola egiten dutenei herrian korrika egiteko aukera emanez, baina bereziki emakumeen partaidetza eta kirol arloan parekidetasuna sustatzeko" asmoarekin.

 

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10