Artxiboa: 2015 11

Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu egin dira

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 16:09 | Kultura

Gaur, ostirala, izango da emanaldia, 23:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Hainbat baserri-bide asfaltatu eta txukundu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 12:10

Udalak Azpeitiko hainbat baserri-bide asfaltatu eta txukundu ditu, "landa eremua indartzeko asmoz". Izarraitz auzoan, Murgil-Atxumarriaga bidean, Eizagirre auzoan, Odria auzoan, Oñederra eta Bikendi baserrietako bidean egin ditu lanak Udalak. Bideak...

Trafikoan aldaketak Esklabetako lanak direla-eta

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 11:44

Esklaben ondoko urbanizazio berriko euri-urak ibaira bideratzeko lanak hasi zituen Udalak joan den astean, eta trafikoan eragiten ari dira lanok. Atzo hasita astelehenera bitartean, Olatz auzoko biribilgunetik Esklabetara doan errepidea...

'Searching for sugar man' filma emango dute igandean eta astelehenean

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 10:54 | Kultura

Azarorako antolatutako "hunkitzeko eginiko film dokumentalen" baitan, Searching for sugar man izango da ikusgai asteburu honetan. XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak direnez, igandean eta astelehenean soilik izango dira film...

Eskoriatzan kantatuko du Beñat Lizasok igandean, final laurdenetako saioan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-11-06 : 09:00 | Kultura

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final laurdena jokatuko da igandean, azaroak 8, Eskoriatzan. Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal izango dira bertsotan. Aurkezle lanetan, berriz, Iban Narbaiza. 17:30ean hasiko da saioa, Manuel Muñoz kiroldegian.

 

Heldu ugari ari da euskara ikasten herrian

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 12:29 | Euskara

150 heldu inguru ari dira euskara ikasten eta fintzen Azpeitian. Atzo, asteazkena, ikasturte hasierako ekitaldia egin zuten, eta bertan izan ziren ikasleak, irakasleak, eragileak eta udaleko ordezkariak. Udal euskaltegiko, Mintzapraktiken...

Azpeitiarrak Foru Aldundiaren Energia Jardunaldietan

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 17:49

Azaroaren 3an eta 4an egin dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako V. Energia Jardunaldiak. Egitaraua osatu duten hitzaldi eta aurkezpenetan hiru azpeitiarrek hartu dute hitza. Pobrezia energetikoa...

Ikasturteko bigarren dantza jauziak egingo dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-11-05 : 17:47 | Kultura

Igande honetan, azaroak 8, dantza jauziak izango dira, 12:00etan, Plaza Nagusian. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte.

 

Azaroaren 11n izango da azkenean Siriako errefuxiatuen gaineko bilera

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 16:58 | Gizartea

19:00etan izango da, Baigera Ieko aretoan. CEAR Euskadi taldeko lehendakaria eta zuzendaria eta Udaleko arduradunak izango dira bertan. Errefuxiatuen inguruko egoera eta legedia azaltzeaz gain, herritarrek nola lagundu dezaketen aztertuko dute.

Ardo Egunean parte hartu zutenei eskerrak eman dizkie Udalak

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 12:08 | Aisia

Mikel Ibarzabal festa zinegotziak azaldu duenez, "Ardo Eguna ez dio diru-kosturik sortu Udalari" eta esker hitzak izan ditu festaren antolakuntzan-eta parte hartu duten guztientzat.

 

Hainbat ipuin kontaketa saio izango da azaroan Udal Liburutegian

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 10:56 | Kultura

Azaroko astelehenetan izango dira emanaldiak, 18:00etan hasita. Horrez gain, eskulan tailerra izango da azaroaren 10ean eta hilaren 12an liburutegi zerbitzua eskainiko dute Urrestillan.

'Zu gabe' antzezlana ikusi ahal izango da gaur, udaletxeko ganbaran

Uztarria.eus | 2015-11-05 : 10:39 | Kultura

XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan, emanaldi berezia izango da gaur, osteguna, udaletxeko ganbaran. Atea Teatroaren emanaldia 21:00etan hasiko da. Horrez gain, beste hiru antzezlan ere ikusi ahalko dira asteburuan, Soreasu antzokian.

 

Historiaren pertsonaia handiak

Iñigo Ibarguren | 2015-11-05 : 10:18 | Iritzia

Nola osatuko zenuke historiak emandako pertsona garrantzitsuenen 40 izeneko zerrenda? Historia era batean edo bestean markatu duten pertsonaiak erabakitzeari ekin zion Historia telebista kate tematikoak. Ramses II.arekin hasten da liburua, aintzinako Egipton, beraz, eta oraindik zeresana ematen ari den Bill Gates-ekin amaitzen da.

'Bihotzero' liburuaren aurkezpena, azaroaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2015-11-03 : 17:41 | Kultura

Maider Agirrek idatzi eta autoekoitzi, eta Idoia Beratarbidek ilustratu duten 'Bihotzero' liburuaren aurkezpen solasaldia izango...

Chiapaseko komunitate zapatisten inguruko hitzaldia, azaroaren 12an Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2015-11-04 : 16:04 | Gizartea

Lumaltik elkarteko pertsonak eta Chiapasen begirale izandakoak izango dira hitzaldia emateaz arduratuko direnak. Cecilia Santiago...

'Eskutitzak' antzezlaneko jantziak egin ditu Xanti Alkortak

Uztarria.eus | 2015-11-04 : 10:38 | Kultura

Xanti Alkorta (Azpeitia, 1989) jantzigileak egin ditu zapatuan estreinatuko den Eskutitzak antzezlaneko jantziak. XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan, azaroaren 7an, zapatua, izango da obraren estreinaldia 21:30ean hasita, Soreasu antzokian...

Patxi Isasmendik Gipuzkoako Xake Txapelketan mailaz igotzea lortu du

Uztarria.eus | 2015-11-04 : 18:14 | Kirolak

Hirugarren mailako txapelketan hirugarren sailkatu da azpeitiarra eta, horrenbestez, datorren denboraldian bigarren mailan aritzeko txartela eskuratu du.

 

Udalak Urola Erdiko Lapatx Zabortegia SAn duen ordezkaritzan aldaketak onartu ditu Udalbatzak

Uztarria.eus | 2015-11-04 : 16:50 | Udala

Zabortegia kudeatzen duen erakundearen bederatzi kontseilarietatik bost dagozkio Azpeitiko Udalari. Orain arte, bosgarrena Udaleko kudeatzailea izan behar zen; aurrerantzean, ordea, hautetsi bat izango da.

Samartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus | 2015-11-04 : 12:21 | Festak

San Martin eguna datorren asteazkenean, azaroak 11, izaki, samartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon. Ostiralean hasi eta igandera bitartean egitasmo ugari izango da adin guztietako herritarrentzat.

 

Guraso Eskolen barruan bi ikastaro berri antolatu ditu Gizarte Zerbitzuen sailak

Uztarria.eus | 2015-11-04 : 10:30 | Hezkuntza

'Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen' eta 'Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik' dira ikastaroak, eta seme-alaba nerabe eta gazteak dituzten gurasoei zuzenduta daude. Azaroan eta abenduan zehar emango dituzte biak eta izena emateko epea etzi, azaroak 6, bukatuko da.

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11