Artxiboa: 2015 11

Samartinak ospatuko dituzte ostiralean eta zapatuan Errebalean

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 12:07 | Festak

Ostiralean III. Mus Txapelketa izango da, eta zapaturako berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Zapatuan egingo den bazkarirako izena aurrez eman behar da, Pikua tabernan edo Nerea Eskulanak dendan. Eguraldiak laguntzen badu, kalean izango da bazkaria 14:30ean hasita.

 

Elkargunea bisitatu dute Beasaingo ikastolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2015-11-10 : 09:30 | Gizartea

Atzo, astelehena, Elkargunean izan ziren Beasaingo Andramendi Ikastolako ikasleak. Bertan Elkargunearen nondik norakoak ezagutu zituzten...

Wifia doan?

Aitor Unanue Albizuri | 2015-11-10 : 08:52 | Iritzia

Gurea bezalako herri txiki batean, iparralderantz, itsasoaren bestaldean eta kostaldetik kilometro gutxira, bada herri mailako egunkari bat. Bertan, herritarren iritziak jasotzen diren atalean eman zuen argitara Margaret andereak honako idatzia: "Nire kezka azaldu nahi nuke gorantz doan erradiazio elektromagnetikoaren mailagatik, guztiok bere eraginpean jartzen baikara inolako bermerik gabe segurtasunari dagokionez".

Hileko batzarra egingo du EAJk gaur

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 07:15 | Politika

Batzokian izango da bilkura, 20:30ean.

Soreasun mobila hartu zuen emakumeari oda

Amancay Gaztañaga (Urola Kostako Hitza) | 2015-11-09 : 17:57 | Iritzia

Antzeztoki ilun bat. Eszenaren eskuin aldean bi aktore. Behartsuaren bizitzari buruzko bakarrizketa bat da. Testua iluna bezain ederra. Valle-Inclanen hitzak dituzte ahoan. Ez da testu erraza... Adi gaude denbora behar baita hitz horiek entzun, barneratu eta barrua nola beteko dizuten hausnartzeko.

Mintzaneteko bidelaguna eta bidelaria aurrez aurre Azpeitian

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 17:39

Urte hasieratik dira Mintzaneteko partaide Mila Altuna eta Gorka Fernandez. Altuna San Martin egoitzan bizi da eta 85 urte ditu. Fernandez, berriz, Sevillan bizi den 37 urteko barakaldarra da. Mintzanet...

'Gure inguruari begirada bat' lehiaketarako argazkiak ostegun honetarako bidali behar dira

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 16:41 | Kultura

'Elikadura jasangarria (elikadura eta ingurumena)' da aurtengo gaia, eta "elikadurak eta ingurumenak duten harreman estua ezagutaraztea" izango da txapelketaren xedea. Hiru kategoriatan banatuko da lehiaketa: bertako produktuen azoka eta feriak; elikadura eta festak (produktuak, txapelketak, sagardo festa, txekorra, bazkari herrikoia...); eta, elikagaien ekoizpen guneak.

 

Eskola antzerkiko emanaldiak hasi dira Soreasun

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 16:11 | Kultura

 

Gaur, astelehena, ireki dute XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen barruan eskolaumeei zuzendutako eta ikasleek taularatutako antzerkiaren tartea. Lau egunez, osteguna bitartean, zazpi ikastetxe edota antzerki eskoletako taldeak igaroko dira Soreasu antzokitik...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Egoiliarrek hasi dute San Martin Astea

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 12:20 | Festak

Gaur, astelehena, hasi dituzte Azpeitiko egoiliarrek San Martin Asteko ospakizunak. Ekitaldiei hasiera ematen izan dira Iraurgi ikastetxeko hainbat ikasle eta irakasle eta Azpeitiko Udal ordezkari batzuk, eta egoiliarren pregoiarekin eta hainbat...

Samartinak ospatu dituzte Lasaon

Urola Kostako Hitza | 2015-11-09 : 12:16 | Festak

 

Zestoa eta Azpeitia arteko Lasao auzoan sanmartinetako ekitaldi nagusiak ospatu dituzte asteburuan. Ostiralean hasi zituzten txupinazoarekin eta bertso afariarekin. Atzo, igandea, berriz auzoko produktuekin eta animaliekin erakusketa eta azoka egin...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urola Ikastolako bi ikasle saritu dituzte Bilboko VII. Argazki Geologikoen Lehiaketan

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 11:24

EHUk antolatutako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XV. Astearen baitan antolatutako Bilboko VII. Argazki Geologikoen Lehiaketan bi sari jaso dituzte Urola Ikastola BHIko bi ikaslek. Hain zuzen ere, Leire Beristainek Batxilergoko...

Azpeitiko 101 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 10:51 | Kirolak

 

Atzo, igandea, jokatu zen hain ezaguna den Behobia-Donostia 20 kilometroko lasterketa. Beroa lagun izan zuten parte hartzaileek ibilbide osoan. Guztira, 34.000 lagun zeuden proban izena emanda, baina 28.262 ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Jabier Larrañaga: "Aberastasuna dutenak joanez gero, zeroren edozein portzentaje zero da"

Berria.eus | 2015-11-09 : 10:26 | Ekonomia

Legegintzaldi honetan Gipuzkoan gauzatuko den politika aldaketaren bide orria oso argi dauka Jabier Larrañagak (Azpeitia, 1972). Ongizateari eusteko enpresei laguntzea oinarrizkoa dela uste du, eta zerga politika foru gobernuaren ardatz horretara egokitzera doa. Larrañaga enpresa mundutik dator, eta nabari zaio, arlo teknikoan eroso mugitzen baita. 

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zozketaren sari bat Azpeitira

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 10:16

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak 50 urte egin dituela eta, zozketa egin du elkarteak. Hiru sarituetako bat, Iñaki Odriozola, azpeitiarra da, eta ostiral iluntzean jaso zuen saria. Odol emaileen elkarteko kideek...

Zezenketekin irabazitako 8.000 euro Caritasi eta mojei

Uztarria.eus | 2015-11-09 : 10:05

Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek saninazioetako zezenketetan irabazitako diruaren zati bat, 8.000 euro, banatu zuten zapatuan, Sierbak komentuan egindako ekitaldian. Bertan izan zen Joxin Iriarte Zezenzale Batzordeko presidentea, eta Sierbetako mojei...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

'Nire barneko mendiak' liburua aurkeztuko du Joxemari Azpiazuk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2015-11-06 : 08:19 | Kultura

'Nire barneko mendiak' liburua aurkeztuko du Joxemari Azpiazuk datorren azaroaren 12an, osteguna, 19:30ean. Mendigoizale...

Beñat Lizaso Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdietan izango da

Uztarria.eus | 2015-11-08 : 20:34 | Kultura

Gaur, igandea, Eskoriatzan jokatutako saioan lortutako puntuei esker izango da azpeitiarra finalerdietan. Jokin Uranga, berriz, txapelketatik kanpo gelditu da gaurko saioaren ostean. Guztira 18 bertsolari sailkatu dira hurrengo fasera. Lizasok Tolosako finalerdietako saioan abestuko du azaroaren 29an.

 

Azpeitiko Udaleko bi alderdiek elkarretaratzea deitu dute Memoriaren Egunerako

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 14:28 | Politika

Datorren asteartean, Memoriaren Egunean, 15 minutuko elkarretaratzea izango da plazan, 19:00etan hasita, Azpeitiko Udaleko bi talde politikoek (EH Bilduk eta EAJk) deituta. Gainera, 18:30ean ezohiko udalbatzarra egingo dute bi alderdietako zinegotziek, Memoriaren Egunaren baitako adierazpen instituzionala onartzeko.

 

Pako Aristiri aitortza, 'Gure Berriak' hedabidearen aurkezpenean

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 17:56

Atzo, osteguna, aurkeztu zuten Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Gure Berriak hedabidea, modu dibulgatiboan Euskal Herriaren independentzia sustatu nahi duen proiektua. Aurkezpen ekitaldian, poema bat irakurriz hartu zuen parte...

Astelehenean hasiko dira San Martin Egoitzan bertako astea ospatzen

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 17:50 | Festak

Egitarau zabala antolatu dute aurten ere. Hilaren 9tik 14ra, musika, bertso eta dantza ekitaldiak, eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dituzte.

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11