Artxiboa: 2015 11

San Silbestre lasterketan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xeye Atletismo Taldea | 2015-11-12 : 08:24 | Kirolak

Zabalik da Azpeitiko San Silbestre lasterketan izena emateko epeako. Aurten 900 dortsaleko muga jarri dugu...

BTT irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus | 2015-11-12 : 08:15 | Kirolak

Igandean, 09:00etan abiatuko dira kiroldegi aurretik, eta egingo duten ibilbidea "oso gogorra" dela adierazi dute Lagun Onakeko kideek.

'Pow'-ren epaiketa salatzeko elkarretaratzean izango gara

Erabiltzailearen aurpegia da hau XJ Auzolanean | 2015-11-11 : 23:27 | Politika

2008an sortu zen XJ Auzolanean elkartea. Elkartearen sortzaileetako bat dugu Josu Urbieta Pow. Auzoko festak indartzea helburu nagusi zuela sortu zen taldea, eta pixkanaka, festetatik harago joan eta auzoko beste behar batzuei erantzutea ere jarri zen helburutzat. Horrela, auzoan lokal publikorik ez zela eta 'Lokala auzoarentzat!' kanpaina abiatu zen 2009ko Azaroan; kanpaina horretan ere buru-belarri aritu zen Pow, baina egoerak ala bultzatuta, auzotik alde egin beharrean aurkitu zen. Kanpaina horretan 350 sinadura bildu ziren auzoan eta hainbat taberna eta komertzioren atxikimendua ere lortu zen.

Bertsoak, San Martin eguna ospatzeko

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 18:13 | Festak

 

San Martin egoitzan bertako aste berezia ospatzen jarraitzen dute. Gaur, azaroak 11 eta zaindariaren eguna, bertso saioa izan dute arratsaldean. Beñat Lizaso azpeitiarra eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe errezildarra izan...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Jesuiten gizarte sektoreko mundu mailako sarea Loiolan elkartuko da

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 17:51 | Gizartea

Topaketa azaroaren 16tik 20ra izango da eta, bertan, "justizia sozialaren eta ingurumenaren aldeko borroka antolatzeko modu berriak" aztertuko dituzte. Migrazioen, errefuxiatuen, ingurumenaren eta hezkuntzaren arloetan lanean dabiltzan nazioarteko hainbat aditu etorriko dira. 

'VIII. Euskal Presoak Euskal Harrietara' boulder txapelketa izango da asteburuan Gaztetxean

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 16:40 | Aisia

Presoei urratzen zaizkien oinarrizko eskubideak salatzeko eta elkartasuna adierazteko helburuarekin antolatu dute txapelketa, beste urte batez. Zapatuan izango da txapelketa, eta izen-ematea hamar eurokoa izango da. Ostiralean, berriz, ikus-entzunezko emanaldia izango da Gaztetxean.

 

Piztiek hartuko dute Azpeitia

Urola Kostako Hitza | 2015-11-11 : 14:32 | Kultura

Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatuta, kontzertua emango du Piztiak taldeak, Trini Fox-ekin batera. Ondarroako, Azpeitiko eta Azkoitiko musikariek osatzen dute Piztiak, eta 'U' lana aurkeztuko dute Sanagustinen.

 

Memoriaren Eguna iruditan

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 12:42 | Politika

Atzo, azaroak 10, Memoriaren Eguna ospatu zen Euskal Herriko hamaika txokotan, eta baita Azpeitian ere. Azpeitiko Udalean ere adierazpen instituzionala onartu zuten aho batez, eta elkarretaratze isila egin zuten ondoren...

Maite Bilbao: "Emakumeak etxean nahiz familian egiten dituen lanek pentsioetan eragin beharko lukete"

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 11:23 | Gizartea

Euskadiko Emakume Alargunen Elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu Euskal Herrian. Gaur, asteazkena, Azpeitian izango dira, 17:00etan hasita, Baigerako aretoan. Uztarria.eus-ek elkarteko lehendakari Maite Bilbao (Laudio, 1954) hitz egin du eta hark azaldu duenez, "gustura" dago hitzaldietan jendea edukitzen ari den jarrera positiboarekin.

 

Piztu da piztia II

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2015-11-11 : 11:06 | Gizartea

Piztia herrira itzuli da
edukiontzi grisak infernura bidaliz,
zabor-biltzaile goiztiarrenak
haren haginen artean murtxikatuz.
Zabor...

Ehun pertsona inguru

Erabiltzailearen aurpegia da hau Maite Garmendia | 2015-11-11 : 11:05 | Iritzia

Hala zioen Uztarriako berriak atzo gauean: "Ehun pertsona inguru elkartu dira gaur arratsean plazan, Memoriaren Egunaren kari egin den hamabost minutuko elkarretaratze isilean". Udaleko talde denek deitu zuten elkarretaratzean, ehun pertsona inguru halajaina.

Roselis Silva: "Talentua izateak ez du ezertarako balio espiriturik ez baduzu"

Urola Kostako Hitza | 2015-11-11 : 10:16 | Kirolak

Komunikazioa ikasi zuen Roselis Silva (Caracas, Venezuela, 1991) Rioja Añares saskibaloi taldeko jokalariak, eta kazetari baten aurrean esertzea suertatu zaio. "Une honetan saskibaloia da nire ofizioa, eta epe luzera pentsatzen dut kazetaritzarekin", azaldu du taldeko baseak. Kirol komentarista izan nahi luke, baina 40 bat urte egitean, saskibaloiaz nahikoa gozatzen duenean. Joan den astean aukeratu zuen Espainiako federazioak Lehen Mailako asteko hamabost jokalari onenen artean.

 

AGHN gaixotasunaz hitzaldia izango da bihar

Uztarria.eus | 2015-11-11 : 08:28 | Gizartea

Haurren gaixotasunaren inguruko hitzaldia izango da bihar, osteguna, 18:00etan, Baigerako aretoan. Maite Urkizu pedagogoak emango du solasaldia, eta irekia izango da. 

Gatiburen kontzertuko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba | 2015-11-11 : 08:22

Joan den ostiralean Gatiburen kontzertua ikusteko sarrera guztiak saldu ziren. Topean dabiltza bizkaitarrak eta oholtza gainean erakutsi zuten zergatia. Musikarekin asmatzeaz gain, jendearekin bat egiten ere ederki dakite. Gure argazkilari...

Memoria plazara

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 19:43 | Politika

 

Udaleko bi indar politikoek deituta, ehun pertsona inguru elkartu dira gaur arratsean plazan, Memoriaren Eguna kari egin den hamabost minutuko elkarretaratze isilean. Ordu laurdena igarota, bertaratu direnek txalo artean bukatu...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Mankomunitateetako EH Bilduren ordezkariek GHKren urgentziazko bilera eskatu dute

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 18:12

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) osatzen duten mankomunitateetako EH Bilduren ordezkariek agerraldia egin dute gaur, asteartea, Kontsortzioaren urgentziazko bilera eskatzeko. "GHKren zorraren eta balizko disoluzioaren inguruko informazioa ezkutatu izana salatu, zorrari...

'Gaztetxiek 10 urte' dokumentalaren estreinako emanaldia, asteazkenean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2015-11-10 : 13:03 | Gizartea

Bihar, azaroak 11 eta asteazkena, Maialen Etxanizek egindako 'Gaztetxiek 10 urte' dokumentala eskainiko dugu Gaztetxean...

Merkataritza eta ostalaritza enpresen transmisioaz jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 17:24 | Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberak abian duten Berriz Enpresa programa aurkeztuko dute bertan. Jardunaldia azaroaren 16an izango da, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan, 15:00etan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Ikasberri Kirol Elkarteak laguntza kanpaina jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2015-11-10 : 17:09 | Kirolak

Garai gogorrak bizi ditugu eta enpresen edo publizitatearen aldetik laguntzak jasotzea zaila dago. Hala ere...

Memoriaren Eguneko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute Udaleko EH Bilduk eta EAJk

Uztarria.eus | 2015-11-10 : 10:05 | Politika

Gaur, asteartea, Memoriaren Eguna dela eta, hamabost minutuko elkarretaratze ixila izango da 19:00etan hasita, plazan. Udalak dei egin die herritarrei kontzentrazioan parte har dezaten. Gainera, 18:30ean ezohiko udalbatzarrra egingo dute Memoriaren Egunaren harira prestatutako testu bateratua onartzeko.

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11