Artxiboa: 2015 11

Enpresen arteko transmisioa errazteko Berriz egitasmoa jarri dute abian

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 12:32 | Ekonomia

Arrazoi desberdinak tarteko, negozioa eskualdatu nahi dutenei eta negozio bat erosi nahi dutenei pertsonalizatutako, doako eta isilpeko zerbitzua eskainiko zaie egitasmoaren bidez. Egitasmoaren helburua "enpresa horiek ixtea eta jarraipena izatea", dela azaldu dute sustatzaileek.

 

Anariren eta Ainara LeGardonen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 11:19 | Kultura

Anariren azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Zure aurrekari penalak da erantzun zuzena, eta Juanjo Goenagak eta Maite Azpiazuk sarrera bana eskuratu dute.

Musika eta dantza uztartuta, Santa Zeziliaren omenez

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 09:56 | Kultura

 

Asteartean Musikalean egitasmoaren barruko kalejirarekin eta meriendarekin hasi zen Juan Antxieta Musika Eskola Santa Zezilia ospatzen. Atzo, berriz, musikarien zaindariaren egunaren bueltan urtero egin ohi duten jaialdia ospatu zuten musika...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

'Spectre' eta 'Marco Macaco' filmak ikusgai asteburu honetan, Soreasun

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 09:07 | Kultura

Spectre filma izango da ikusgai ostiraletik igandera, Soreasu antzokian. Ostiralean eta astelehenean 21:30ean hasiko dira emanaldiak eta igandean, berriz, 19:30etik aurrera. 2015ean Erresuma Batuan egindako filma da Spectre...

Kaluse taldeak diskoa aurkeztuko du hilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2015-11-20 : 08:41 | Kultura

Datorren ostiralean, hilak 27, Azpeitiko Kaluse taldeak disko berria aurkeztuko du Gaztetxean. Kontzertua, 22:30ean...

Ibaia garbi mantentzeak ematen dituen lanak

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 18:38

Ohiturak eta joerak urteen poderioz aldatzen ari direla ematen duen arren, komeni baino mantsoago ez ote den gertatzen ari... Ibaiak zaborraz desegiteko toki dira oraindik ere batzuentzat, eta horiek garbi...

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Zapatuan hasiko dira Urola Erdiko Energia Jardunaldiak

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 17:52 | Gizartea

Bailarako bost udalek eta hainbat gizarte eragilek antolatu dituzte, guztiak batzen dituen eskualdeko Energia Mahaiaren bitartez. Azaroaren 21etik abenduaren 2ra, Azpeitian, Azkoitian, Zestoan eta Beizaman izango dira jardunaldien barruko hitzorduak.

 

Azaroaren 25aren bueltan antolatutako egitasmoetan parte hartzeko deia egin du Udalak

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 14:49 | Gizartea

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da datorren asteazkenean. Hori dela-eta, hainbat egitasmo antolatu dituzte Bilgune Feministak, Emakumeen Mahaiak eta Udalak datozen egunetarako. Udalak jakinarazi duenez, zortzi indarkeria matxista kasu artatu dituzte aurten, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

 

'Antxieta arkeologi taldea, 50 urte lanean gozatuz' liburua aurkeztuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-11-19 : 12:34 | Kultura

Antxieta Arkeologi Taldearen 50 urteko ibilbidea biltzen duen liburua aurkeztuko dute etzi, larunbata, azaroak 21, 12:00etan, Udaleko Areto Nagusian. Azpeitiko Udalak argitaratu du liburua, eta aurkezpenean izango dira, besteak beste, udaleko ordezkariak eta arkeologi taldeko kideak.

 

Nik baserritarra izan nahi nuen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iñaki Segurola | 2015-11-19 : 12:31 | Iritzia

Umetan Arantzeta izan nahi nuen, edo Eperzelaite, Koostite, Urreta, Odria, Trekusaletxe edo holakoren bat. Eta ez nintzen ezer. Izen-deitura ofizial lehor batzuk bakarrik neuzkan.

Pedro Guerrak judoko zazpigarren Dan maila eskuratu du

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 12:08 | Kirolak

Urte guztia prestaketa lanetan aritu ostean, joan den asteburuan Madrilen lortu zuen zazpigarren Dan maila azpeitiarrak. Azpeitiarrak 43 urte daramatza judoa egiten eta irakasle lanetan ere aritu da urte luzez.

 

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatuko dute azaroaren 23tik 29ra

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 11:47 | Gizartea

Baigerak antolatuta, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatuko dute datorren astean. Urteroko legez, hitzaldiak, karta-joko txapelketak, bingoa, mendi ibilaldia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Hainbat ekimenetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Antzerkiak hartuko du Gaztetxea, gaur eta bihar

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 10:39 | Kultura

Azken txanpara iritsi dira XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak, eta bi antzerki alternatiboa eta zarzuela bat izango dira ikusgai egunotan. Gaur eta bihar, Zer duzu Amy? eta Amodioaren ziega obrak eskainiko dituzte, hurrenez hurren, Gaztetxean. 21:30ean hasiko dira, eta aurretik luntxa izango da.

Asier Cuevas eta Jose Antonio Araneta Gipuzkoa Kirolak eta Kirol Boluntariotza sarietarako hautagai

Uztarria.eus | 2015-11-19 : 10:15 | Kirolak

Asier Cuevas Gipuzkoako Kirolak sarietarako hautagaia da, irailean bigarren postua eskuratu baitzuen 100 kilometroko Munduko Txapelketan. Bestalde, Kirol Boluntariotza sariak ere banatuko dituzte, eta Jose Antonio Araneta Gipuzkoako Automobilismo Federazioko lehendakariordea da hautagaietako bat.

»» Erantzunak: 1 (andrex)

Jose Mari Azpiazu: "Bihotz barrutik sortu eta hainbat pertsonaren bihotzengan pentsatutako liburua da"

Uztarria.eus | 2015-11-18 : 17:25 | Kultura

Nire barneko mendiak liburua aurkeztu zuen joan den astean. Ia 300 orrialdetan, egileak Euskal Herri osoko mendietan egindako dozenaka argazki eta bere gogoetak jaso ditu. "Liburu humanista" dela dio Azpiazuk.

 

Azoka Herritik, herria auzoetatik, abenduaren 19an, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia da hau XJ Auzolanean | 2015-11-18 : 15:32 | Azoka herritik

Azoka plaza salerosketarako tokia baino gehiago da. Elkartrukerako erreferentziazko gune esanguratsu eta sinbolikoa. Tokian tokiko...

'Musikalean' egitasmoaren bideoa

Uztarria.eus | 2015-11-18 : 12:31 | Kultura

Igandean musikarien zaindari den Santa Zeziliaren eguna izango dela eta, 'Musikalean' egitasmoa egin zuten atzo, asteartea, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek. Ekimenaren izenak dioen moduan, musika kalera atera zuten...

Azpeitia eta Lasao arteko errepidearen ondoan dagoen hormigoi blokea kenduko du Aldundiak

Uztarria.eus | 2015-11-18 : 12:01 | Besterik

Urtea amaitzerako kenduko dutela jakinarazi dute Bide Azpiegituretako departamentuak, baina data zehatza ezin dutela esan ere esan dute, "baldintza asko hartu behar direlako kontuan". 

 

»» Erantzunak: 1 (Mikel Azpiazu)

Alternatiboa eta klasikoa, etxean

Urola Kostako Hitza | 2015-11-18 : 11:58 | Kultura

Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketei bukaera emateko, bi antzezlan alternatibo eta zarzuela bat izango dira ikusgai bihartik aurrera. Bihar eta etzi Gaztetxean; larunbatean, Soreasu antzokian.

 

Astelehenean hautatuko dira Espainiako hauteskundeetarako hautes-mahaikideak

Uztarria.eus | 2015-11-18 : 11:18 | Politika

Abenduaren 20an izango dira Espainiako hauteskunde orokorrak eta egun horretan hautes-mahaietan egon beharko duten herritarrak zeintzuk diren hautatzeko zozketa astelehenean, hilak 23, egingo dute. 09:00etan izango da zozketa, udaletxean.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, Gorka)

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11