Artxiboa: 2015 11

Lou Topet eta Oso Fan taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-11-24 : 11:55 | Kultura

Lou Topet eta Oso Fan taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren igandean, azaroak 29. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, Sanagustin...

Anarik eta Ainara LeGardonek emandako kontzertuko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba | 2015-11-24 : 11:30

Alberto Beloki argazkilariak igandean Anarik eta Ainara LeGardonek eskainitako kontzertuab egindako argazkia da hau. Jende ugari izan zen Sanagustin kulturgunean, bi kontzertuez gozatzen. Gogoan geratuko zaigun kontzertuari aurpegiak, koloreak eta...

'La mirada del silencio' eta 'Ocho apellidos catalanes', ostegunetik astelehenera bitartean Soreasun

Uztarria.eus | 2015-11-24 : 11:09 | Kultura

Paradisu Zinema zine klubak antolatuta, La mirada del silencio filma izango da ikusgai ostegunean, hilak 26, Soreasu antzokian. Joshua Oppenheimerek 2014an Danimarkan egindako film dokumentala da, eta sarrera lau...

Jubilatuak hasi dira beraien astea ospatzen

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 18:50

Gaur, astelehena, hasi da aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea. Baigera Ien izan dituzte aurreneko zitak, David Alvearren hitzaldiarekin lehendabizi eta txokolate janarekin ondoren (argazkian).

Igandera arte, herriko jubilatuek egunero izango...

IV. Urkome Sarien bozka bidezko sarirako hautagaiak aukeratu dituzte

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 17:31 | Gizartea

Epaimahaiak lau proiektu jarri ditu aukeran. Botoa eman nahi dutenek Urkomeren webgunean sartu behar dute. Igandera arte, azaroak 29, izango da bozketan parte hartzeko aukera.

Iñaki Aranburu izan da 2015eko Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-11-23 : 16:58 | Kultura

Alex Berasategik, Javier Larrinagak eta Maitane Labakak osatutako epaimahaiak, Mendiko eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren...

Alexander Marcius asteko MVP-a bigarrenez

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-11-23 : 16:54 | Kirolak

Sammic ISBko jokalariak 34ko balorazioarekin amaitu zuen Ametx Zornotzaren aurkako partida eta, Coviran Granadako Jesus Fernandezekin batera, Zilarrezko LEB ligaren jardunaldiko jokalari onena izendatu dute.

 

Abian da IV. Dendarien Erakusleiho Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2015-11-23 : 16:02 | Ekonomia

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a bitartean eman beharko dute izena, Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 18an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren.

Ez du bukaerarik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneko Etxeberria | 2015-11-23 : 13:19 | Iritzia

Maliko biktimak gogorarazteko elkarretaratze berri bat deitu dute. Ez du bukaerarik honek. Ez da Malikoek ez dutelako merezi, elkartasunik ez dutelako merezi. Esan beharrik ez dago, Malikoei babesa adierazi nahi diegu. Baina ez du amaierarik. Mundu osoko herritarren giza-eskubideak egunero dira urratuak. 

Sutea izan da Arria auzoko etxe bateko tximinian

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 12:50 | Besterik

Larrialdietako Zerbitzuak bertaratu dira eta ez da zauriturik izan. 11:00ak aldean piztu da sua.

Itsasi Eguna antolatu du dantza taldeak zapaturako

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 12:16 | Kultura

Meza, dantza emanaldia eta bazkaria egingo dituzte. Itsasiko kideek taldekide ohiei festan parte hartzeko deia egin diete, eta horiek izena aurrez eman behar dute.

 

Herritarrekin eta eragileekin osatuko ditu 2016ko aurrekontuak Udalak

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 10:24 | Udala

Udal Gobernua hasi da 2016ko aurrekontuak prestatzen, eta azken urteetako moduan, herritarren iritziek eta ekarpenek euren tokia izango dute horiek osatzeko prozesuan. Datorren urteko aurrekontuak hiru iturritatik elikatuko dira: Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa, alderdi politikoen eta udal teknikarien eta langileen ekarpenak eta herritarrak. Bestalde, Auzo alkateak berritzeko prozesua ere abiatuko du Udalak.

 

Antzerkiak herria hartu duenekoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Alaitz Olaizola | 2015-11-23 : 09:57 | Iritzia

Bukatu dira aurtengoak, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak, alegia. EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea) Pedro Otaegiri egin zion omenaldiarekin eman genien hasiera, eta zarzuela batekin bukatu. 

Azpeitiko Sare Herritarra indarberrituta itzuli da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2015-11-22 : 17:13 | Politika

"Giza eskubideak, konponbidea, bakea" lelopean jaio eta urtebete darama Sare Herritarrak lema horri jarraiki lanean. Bitarte honetan, ezberdinen arteko borondateak ehunduz eta herri aktibazioaren indarrez, dispertsioarekin amaitu, bizi osorako espetxe zigorrekin bukatu eta preso gaixoen etxeratzearen aldeko dinamikak sortu eta sendotzen utzi ditugu indarrak.

 

Lehendakari izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2015-11-23 : 08:40 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko. Hautagaiak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da. Aurkeztu nahi duenak uneotan batzordea osatzen duten kideetako edonori adierazi behar...

Zapatuan gaztaina-jana egingo du EAJk

Uztarria.eus | 2015-11-23 : 08:33 | Gizartea

Batzokian egingo dute gaztaina-jana 20:00etan hasita. Bertaratzeko asmoa dutenek, aurrez izena eman beharko dute.

Antxieta Arkeologia Taldea, lanean gozatzen segitzeko prest

Uztarria.eus | 2015-11-21 : 13:19 | Kultura

Gaur, zapatua, aurkeztu dute udaletxeko Areto Nagusian Azpeitiko elkartearen mende erdia ospatzeko Udalak argitaratu duen liburua.

 

FGMk Udalarekin duen zorra kitatzeko hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 17:21

FGM enpresak (tartean da Danona) eta Azpeitiko Udalak, enpresak udalarekin duen zorra hamar urteko epean eta interesik gabe ordaintzeko hitzarmena sinatu zuten atzo, osteguna, udaletxean FGMren zuzendari Jorge Alvarezek eta...

Xanti Rodriguezen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-11-20 : 17:14

Xanti Rodriguez, Azpeitiko argazkilari ospetsuak, argazkilaritza munduan etikari buruz eta sektore honetan legezko ekintzek duten garrantziari buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, AAEren egoitzan.

Eskerrik asko, Xanti.

Ibai Eder urtegia, %51n

Uztarria.eus | 2015-11-20 : 16:53

Asteburua euritsu datorrela diote iragarpenek, baina eguraldia lehorretik dabil aspalditxoan gurean eta horren ondorioak nabari ditu Ibai Eder urtegiak. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren webgunean gaur bertan, azaroak 20, eguneratutako datuaren arabera...

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11