Artxiboa: 2015 11

Astelehenean bukatuko da sansebastianetako karrozaren egitasmoak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 08:09 | Festak

Karroza egiteko gaia Ignacio Agirre (1922-2014) da. Horrenbestez, 37 urtez Azpeitiko sansebastianetako karroza egileren eta bultzatzailearen ingurukoa izango da karroza.

 

'Kontuk eta komeriyek' saioaren hamargarren atala: Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2015-11-26 : 14:35 | Kultura

Kontuk eta komeriyek saioaren hamargarren atala da hurrengo bideoa. Euskal Antzerki Topaketak izan dituzte hizpide. Kalean izan dira Kontuk eta komeriyek saioko Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio...

Proiektuen Azoka (K)idea egitasmoaren jardunaldia egingo dute zapatuan Loiolan

Uztarria.eus | 2015-11-26 : 18:50 | Gizartea

"Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea" helburu duen proiektua garatzeko bat egin dute Impact Hub Donostiak eta Donostia 2016k. Azpeitikoa Gipuzkoan egingo dituzten lau topaketetako bat izango da.

Karta joko txapelketak eta bingoa Jubilatuen Astean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Baigera Elkartea | 2015-11-26 : 16:11 | Aisia

 

Jubilatuen asteko ekintzen barruan, karta joko txapelketa jokatu zen Baigera IIn.

Eskoban, 12 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak:

  • Txapeldunak: Anjeles Olazabal eta Kontxi Rekejo.
  • Txapeldunordeak: Lurdes...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'La mirada del silencio' gaur, osteguna, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia da hau Paradisu Zinema | 2015-11-26 : 15:49 | Kultura

'The Act of Killing' (2013) azken urteetako dokumentalik bortitzena izan da, zalantzarik gabe. Indonesiako 1965eko...

Ostiral Beltza egitasmoaren baitan izango diren eskaintzak jakinarazi ditu Bertanek

Uztarria.eus | 2015-11-24 : 13:37 | Ekonomia

Egun horretan herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrei %10eko deskontua egingo zaie, Bertan fideltasun txartelarekin ordainduz gero. Gainera, saltoki gehienek, aparteko eskaintzak ere egingo dituzte: %30eko deskontua, 2x1 zozketak, oparitxoak... Eskaintza horiez baliatzeko, erosketak ez dira Bertan txartelarekin ordaindu beharko. Azaroaren 26an argitaratuko da denden eta eskaintzen zerrenda webgune honetan. 

Oier Aranzabal: "Elkarlanetik sortutako proiektua da Lou Topet"

Uztarria.eus | 2015-11-26 : 11:06 | Kultura

Lou Topet Zarauzko taldeak eta Harkaitz Cano idazleak Abesti bat gutxiago disko-liburua kaleratu dute. Igandean Sanagustin kulturgunean izango dira 19:00etan hasita; aurretik, berriz, Giorgio Bassmattiren Oso Fan proiektuaz gozatu ahal izango da. Bost musikarik osatzen dute Lou Topet, eta Oier Aranzabal (Zarautz, 1988) taldeko abeslariarekin eta gitarra jotzailearekin hitz egin du Uztarria.eus-ek.

 

Euskal dantza ikastaroa antolatu dute Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2015-11-26 : 10:25 | Festak

San Tomasak gerturatzen ari direla eta, euskal dantza ikastaroa antolatu dugu Gaztetxean. Lehenengo zita abenduaren...

Beñat Lizasok igandean kantatuko du Tolosan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-11-26 : 09:00 | Kultura

Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirrerekin batera izango da azpeitiarra, Tolosako Usabal kiroldegiko oholtzan. 17:30ean hasiko da finalaurrekoetako bigarren saioa.

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra elkartu dira plazan

Uztarria.eus | 2015-11-25 : 19:33

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta, aurreko urteetan bezala, Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute iluntzean plazan. Hau ez da gure bakea! Ekin autodefentsa feministari...

Gorakadaren 'Moby Dick' lanak irabazi du Euskal Antzerki Topaketen Ikusleen Saria

Uztarria.eus | 2015-11-25 : 16:29 | Kultura

Azaroaren 8an taularatu zuten Soreasun, haur zein helduentzako emanaldien sailean. Urriaren 24tik azaroaren 21a bitartean egin den XXXIII. edizioaren 19 emanaldietan, batez beste 330 ikusle elkartu dira.

Klima aldaketaren aurkako bizikleta martxa ostegunean iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus | 2015-11-25 : 17:58 | Gizartea

Udalak harrera egingo die parte-hartzaileei Izarraitz frontoian, 20:00etan. Parisen bukatuko da martxa, abenduaren 10ean, klima aldaketaren gaineko COP21 goi-bilerarekin bat eginez.

Iraurgi Berritzenen XIII. Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2015-11-25 : 16:11 | Ekonomia

 

Atzo, asteartea, egin ziren Azkoitiko Elkargunean Iraurgi Berritzenen XIII. Topaketak, 'Elkarrekin eskualdea eraldatzen' lelopean. Iraurgi Berritzenek Azpeitiko eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomikoa eta berrikuntzarako estrategia bateratzen ditu.

Bertan, pasa...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Zabalik da I. Azpeitiko Txakur Kroserako izen ematea

Uztarria.eus | 2015-11-25 : 10:08 | Kirolak

Abenduaren 20an, igandez, izango da proba. Bi lasterketa izango dira; laburra eta luzea. Probarako izena www.apukosport.com webgunean eman behar da. 

 

Odola emateko aukera gaur, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus | 2015-11-25 : 08:36 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hilean bi hitzordu izango dira: abenduaren 9an eta 29an.

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Mikel Aiestaranek jaso du Euskal Kazetariak saria

Uztarria.eus | 2015-11-24 : 20:53 | Gizartea

Ekialde Hurbilean egiten duen kazetaritza lanaren errekonozimendua jaso du, EITB, Vocento, 5W eta beste komunikabide batzuentzat lan egiten duen kazetariak. Iaz joan zen Aiestaran Azpeititik Jerusalemera bizitzera, familiarekin.

 

Udalak 5.000 euro bideratuko ditu Saharara, uholdeetako kaltetuei laguntzeko

Uztarria.eus | 2015-11-24 : 17:35 | Ekonomia

Azpeitiko Khamar Sahararen aldeko taldearen bitartez kudeatuko dute laguntza. Khamarrekoek beren kabuz eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ere prestatu dituzte sahararrentzako laguntza lortzeko egitasmoak.

 

Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga Neguko Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-11-24 : 17:33 | Kirolak

Datorren asteburuan, azaroaren 27tik 29ra bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da Gijonen. 518 igerilarik...

Inkestan galdera berria: 'Bozkatuko al duzu Espainiako hauteskundeetan?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2015-11-24 : 13:19 | Politika

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Bozkatuko al duzu Espainiako hauteskundeetan?'. Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Derbia irabazita, sailkapeneko muturrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2015-11-24 : 12:09 | Kirolak

Lagun Onak eta Ikasberriren arteko derbian nagusi izan zen talde bisitaria. Izan ere, Ikasberrik bisitari bezala jokatu zuen ligako neurketa igandean, Garmendipen bildutako jendearen begiradapean. Hotzari garrantzia kendu zioten bertara...

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 8 9 10 11