Artxiboa: 2015 10

Erandioko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 14:41 | Gizartea

Bilgune Feministak Emakumeen kontrako indarkeriak ez! lelopean elkarretaratzea deitu du bihar, asteazkena, arratsalderako. 19:00etan plazan izango da kontzentrazioa, asteburuan Erandion (Bizkaia) gertatutako hilketa salatzeko.

Enpresa ideiak garatzeko eta proiektuak abian jartzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 12:54 | Ekonomia

Azpeitiko Udalak eta Lanbidek elkarlanean enpresa ideiak garatzeko eta enpresa proiektu berriak martxan jartzeko diru-laguntzak banatuko dituzte. Hainbat baldintza bete behar dira diru-laguntza eskaera egiteko, eta eskariak azaroaren 2a bitartean egin behar dira Azpeitiko udaletxean.

 

Josu Labaka: "Kolore desberdinetako politikariek helburu berekin egingo dugu lan"

Urola Kostako Hitza | 2015-10-06 : 10:11 | Euskara

Uemako zuzendaritza batzordea hautatu zuten larunbatean, Azpeitian, eta Josu Labaka (Azpeitia, 1978) Azpeitiko Udaleko zinegotzia izango da lehendakaria datozen lau urteetan. Harekin batera, eskualdeko beste hiru politikarik osatuko dute batzordea. Orotara, EH Bilduko zazpi ordezkari, EAJko hiru eta independiente bat izango dira batzordean agintaldi honetan. Urola Kostako Hitza-k Labakarekin hitz egin du.

 

Enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 09:51 | Ekonomia

Azkoitiko eta Azpeitiko herritarrei zuzendutako laguntzak dira; langabetu nahiz lanean ari direnei eta enpresa berriak sortzen dituztenei. Izaera estrategikoa edo berritzailea duten arloak "bereziki" lagunduko dituztela azaldu dute garapen agentziako kideek. Iraurgi Berritzenek emango ditu laguntzak Urola Erdian ekintzailetasuna sustatzeko. 

Ilunpe pilota elkartea eta Asier Cuevas omenduz hasiko da Garagardo Azoka ostiralean

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 09:37 | Aisia

Ilunpe pilota elkarteak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi zuen joan den uztailean, eta duela aste gutxi Asier Cuevasek bigarren egin zuen 100 kilometroko Munduko Txapelketan. Bost egunez izango da zabalik garagardo azoka; urriaren 9an, 10ean eta 11n, eta urriaren 16an eta 17an. Kontzertuak, dantza emanaldia, puzgarriak, mus txapelketa eta abar izango dira egun horietan Berdura plazan.

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 08:01 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko hitzarmenak, udalaren zergak eta elkartasun internazionalista bultzatzeko lan egiten duten erakundeak babesteko eta haien kontrako epaiketaren aurkako mozioa.

Sammic ISBk porrotarekin ekin dio ligari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-10-05 : 17:12 | Kirolak

Alacanten, Lucentumek 64-59 irabazi zion Iraurgiren gizonezkoen talde nagusiari, Zilarrezko Adecco ligaren lehen jardunaldian. Iker Buenok zuzendutako taldeak azkenera arte borrokatu zuen garaipenaren bila, baina ezin nahi zuena lortu.

 

Ostiral honetan emango diote hasiera Tuba Jaialdiaren VI. edizioari

Uztarria.eus | 2015-10-05 : 15:56 | Kultura

Urriaren 9tik 11ra bitartean egingo da Tuba Jaialdiaren VI. edizioa. Ekitaldi ugari antolatu dituzte bai musikarientzat eta bai herritarrentzat. Tuba Jaialdiko ekitaldietan parte hartu nahi duten musikariek izena eman dezakete dagoeneko.

 

Urriaren 31n izango da Ikasberri Kros Mistoa

Uztarria.eus | 2015-10-05 : 13:06 | Kirolak

Euskal selekzioaren aldeko binakako lasterketa 18:30ean hasiko da eta 6,7 kilometroko ibilbidea izango du. Aurten, aurrenekoz, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek ere hartu ahal izango dute parte proban, baina gurasoen edo arduradunen baimena aurkeztu beharko dute.

 

Autobus zerbitzu berezia eskainiko dute Errezilen hildako umearen hiletara joateko

Uztarria.eus | 2015-10-05 : 11:16 | Besterik

17:15etik 17:30ak bitartean, behar adina autobus jarriko dituzte Azpeitiko anbulatoriotik Errezilera joateko. Bi herrietako udalek autobus zerbitzua erabiltzeko deia egin diete herritarrei, eta sor daitezkeen auto pilaketak eta aparkatzeko arazoak sahiesteko asmoz modu koordinatuan ariko direla lanean adierazi dute. 

Josu Labaka udal zinegotzia da UEMAko lehendakari berria

Uztarria.eus | 2015-10-05 : 11:04 | Euskara

Josu Labaka (Azpeitia, 1978) Euskara, Kultura, Zerbitzu Orokorrak eta Parte-Hartzea sailetako zinegotzia (EH Bildu) izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria datozen lau urteetan. Hala erabaki zuten herenegun, zapatua...

Xabat Manzisidorrek irabazi du Zumaiako XIX. Zakila Bira lasterketa

Uztarria.eus | 2015-10-05 : 10:53 | Kirolak

XIX. Zakila Bira krosa jokatu zen joan den zapatuan Zumaian, eta 400 lasterkarik baino gehiagok hartu zuten parte proban. 1:07:57 denborarekin irabazi zuen lasterketa Manzisidorrek. Emakumeetan bigarren sailkatu zen Nerea Azpiazu azpeitiarra.

 

Izarraitzen XXX. urteurrena ospatu zen zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-10-05 : 10:09 | Kirolak

Joan den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatu zen. Goizean, igeriketa jaialdi ederra ikusteko parada izan genuen. Gaztetxoen erakustaldia izan zen aurrena eta garai batean Izarraitzen igerian ibilitakoak eta...

Zortzi ikastarok osatuko dute udal Hezkuntza sailaren ikasturte berrirako eskaintza

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 18:50 | Hezkuntza

Marrazki artistikoa eta pintura, eskulanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, gitarra, haurdunaldirako ikastaroa, 0-1 urteko umeen gurasoentzakoa eta arabe ikastaroa dira eskainiko dituztenak.

Guztientzat aitortza bera

Urola Kostako Hitza | 2015-10-02 : 18:24 | Politika

Eskualdeko zortzi ordezkari politiko izan ziren irailaren 4an Memoriaren Euskal Institutuan, Ezenarro, Fernandez eta Urkullurekin. Udaletan ari dira orain gaia lantzen.

Sansilbestrerako entrenamenduak, hasiberrientzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xeye Atletismo Taldea | 2015-10-02 : 14:19 | Kirolak

Urtero bezala, hasi gara Azpeitiko San Silbestre lasterketa antolatzen. Aurten ere 6 kilometro izango dira gutxi gorabehera, prestaketa apur batekin edonork egin dezakeen distantzia. Honekin laguntzeko asmoz, apurka-apurka korrika hasteko...

Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin du Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 16:56 | Gizartea

Bere "atxikimendua eta babes osoa eman" dizkio egunotan Euskal Herrian dabilen karabana feministari. Bide batez, urriaren 7rako Emakumeen Txokoan antolatu duten Motxila ikusezina dokumentalaren emanaldira joateko gonbita luzatu die herritarrei.

Eider Bereziartuak eta Egoitz Arrutik jaso dituzte ArgiHizkiak lehiaketako sariak

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 16:51

Atzo, osteguna, jaso zituzten Eider Bereziartua eta Egoitz Arruti azpeitiarrek (argazkian) ArgiHizkiak lehiaketan egokitu zaizkien sariak. Leioan izan zen sari banaketa.

Ines Bermejoren argazkiaren gainean idatzitakoarekin saritu zuten Arruti...

Goiko postuetan kokatzeko puntuen bila

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2015-10-02 : 14:19 | Kirolak

Hirugarren Mailako taldeak larunbat honetan, hilak 3, neurketa garrantzitsua dauka BetoƱo-Elgorriaga taldearen aurka. Inertzia bikainean...

'Mindfulness' garatzeko teknikak jaso dituzte Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 16:08

Larraitz Urrestila coach urretxuarrak Iraurgi Ikastetxeko guraso eta irakasle talde bati mindfulness-a ("arreta osoa", euskaraz) lantzeko teknikak erakutsi zizkion atzo, osteguna. Bertan, eguneroko bizitzan meditazioa egiteak dakartzan onurak azpimarratu...

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10