Artxiboa: 2015 10

Euskal hedabideen Interneteko jarduna %60 igo da azken bi urteotan

Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea | 2015-10-08 : 17:04 | Komunikabideak

Orokorrak dira gaur egun bisita gehien jasotzen dituzten webguneak, erdia baino gehixeago (%53,7). Tokiko hedabideek bisiten %42 biltzen dituzte, eta tematikoek, azkenik, %3,6. Nabarmendu behar da gero eta gehiago direla tokikoen bidez iristen diren bisitak, 2011. urtean bisiten %25 inguru zirelako.

Mendeko pertsonen osasun arretarako eta etxez etxeko laguntzarako ikastaroa emango du aurten ere Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-08 : 16:47 | Hezkuntza

Gizarte Zerbitzuen sailak Lanbiderekin batera antolatuta, azaroaren 2an hasiko dira saioak. Izena emateko epea, berriz, irekita dago eta urriaren 15a arte luzatuko da.

Igande honetan hasiko dira Dantza Jauziak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-08 : 13:31 | Kultura

Ikasturte honetako Dantza Jauzien saioak hastera doaz. Igande honetan, urriak 11, izango da lehenengo zita, 12:00etatik 13:30era, Sanagustin Kulturgunean.

 

Kepa Junkera: "Trikitiaren urrezko belaunaldia bailara honetan sortua da"

Urola Kostako Hitza | 2015-10-08 : 12:33 | Kultura

Trikitixaren historia laburra kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Kepa Junkerak 'sorginekin' eta herriko lau musikarirekin batera. Musikariarentzat "trikiaren sehaska dira inguruok". 22:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean izango da, Tuba Jaialdiaren barruan antolatutako emanaldia. "Berezia" izango da berarentzat Azpeitian jotzea, trikitiak "indarra eta kalitatea" duen leku batean.

 

Askapenaren aurkako epaiketa salatzeko Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Uztarria.eus | 2015-10-08 : 11:08 | Politika

"Askapenaren aurkako epaiketa baztertzeko eskatzeko eta herriek libre izan behar dutela adierazteko" manifestazioa izango da urriaren 12an, astelehena, Iruñean. Bertaratzeko deia egin zuten atzo Askapenarekin Venezuelan, Kuban, Saharan eta Palestinan brigadista ibilitako herritarrek, hainbat sahararrek eta Azpeitiko Libre lantaldeko kideek. 12:00etan izango da manifestazioa, eta bertara autoz joango dira azpeitiarrak, eta izena Orkatz Kultur Elkartean eman behar da.

 

Omar Aizpuru: "Jokalari guztiak gustura izatea izan behar dugun helburu"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2015-10-08 : 12:01 | Kirolak

Izugarri ondo hasi du denboraldia Preferente Mailako Ikasberri Garoa taldeak. Omar Aizpuru (Azpeitia, 1989) da taldeko entrenatzailea, eta harekin hitz egin dugu taldeaz, denboraldiaz eta etorkizunera begira dituzten erronkez.

 

Akordioa erdietsi dute Azpeitiko Udalak eta Dendarteanek

Uztarria.eus | 2015-10-08 : 11:53

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak akordioa erdietsi dute. Hitzarmena tarteko, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean izango du bulegoa Dendarteanek (beste bat ere badu Ordizian) eta teknikari bat bertan ariko da...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Mintzapraktika saioak hasi dira ikasturte berriarekin

Uztarria.eus | 2015-10-08 : 10:50 | Euskara

Azpeitiko mintzapraktika saioak hasi dira urriarekin batera, Sanjuandegin. Joan den ikasturtean hasi ziren egitasmoarekin, eta jarraipena emango diote aurten ere. Oraindik izena eman daiteke saioetan parte hartzeko edo boluntario gisa aritzeko.

Indarkeria matxistarekin amaitzeko eskatu dute, beste behin

Uztarria.eus | 2015-10-07 : 19:55

Erandion hildako Almudena Matarranz gogoan eta Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren atzean, 70 herritar inguru elkartu dira gaur, asteazkena, arratsean herriko plazan indarkeria matxistarekin amaitzeko eskatuz, beste behin. Matarranz...

Udal tasak eta zergak berdin mantenduko dira 2016an, Kirol Patronatuarena izan ezik

Uztarria.eus | 2015-10-07 : 18:10 | Udala

Kirol zerbitzuengatik ordaintzen dena %3 igoko da, "hobekuntzen kostuei aurre egiteko". Ibilgailuen gaineko zerga, zaborrarena, eraikuntza instalazio eta obren gainekoa, udal jabari publikoaren erabileragatik ordaindu beharrekoa, ekonomia jardueren gainekoa eta hiri-lurren balio gehitzearena izoztea erabaki dute, KPIa negatiboa izan delako. Ekonomia jardueraren gaineko zergan hobariak ere onartu dituzte.

»» Erantzunak: 3 (Pistiya, baaleike, makolo)

Autodefentsa feminista tailerrean izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2015-10-07 : 17:44 | Gizartea

Autodefentsa feminista tailerrean izena eman nahi dutenek zabalik dute epea. Tailerrean, emakumeen bizipenak abiapuntutzat hartuta, emakumeon askatasuna urratzen duten indarkeria mota guztiei aurre egiteko baliabideak irakatsiko dira. Emakumeen jabetzea sustatuz...

Askapenari eta bertako kide internazionalistei babesa agertu die Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-07 : 11:49 | Politika

Atzo, asteartea, egindako urriko udalbatzarrean Askapenari eta kide internazionalistei babesa agertzeko mozioa onartu zuen Azpeitiko Udalak aho batez. EH Bilduk eta EAJk adostutako testuak babesa agertzen die Askapenari, Askapeñari, Herriak Aske eta Elkar truke S.L. elkarteei eta urriaren 19an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten bost militante internazionalistei.

Mikel Orbegozo: 'Anaiarekin edozein taldetan jokatzea gustatuko litzaidake, baina zaila izango da'

Uztarria.eus | 2015-10-07 : 10:58 | Kirolak

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) ia oinez ikasterako hasi zen futbolean. Bost urterako etxe aurreko parkean aritzen zen baloiari ostikoka eta ibilbide luzea izan du ordutik. Galiziako SD Compostela taldeko jokalaria da gaur egun, eta gustura dago bertan. Uztarria.eus-ek Orbegozorekin hitz egin du, eta hark jakinarazi dio elkarrizketa bat euskaraz egitea "asko eskertu" duela.

 

Indarkeria matxistaren aurka Azpeitian ere atera gaitezen kalera!

Bilgune Feminista | 2015-10-07 : 10:52 | Iritzia

Almudena Matarranz erail dute Erandion aste honetan. Indarkeria matxistaren adierazpenik latzenak berriro kolpatu gaitu eta horrekin minduta, oso haserre eta nekatuta gaudela esanez, gogor salatu nahi dugu gertatutakoa beste behin ere.

Bizi Dinamikaren III. batzarra izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bizi Dinamika | 2015-10-07 : 08:35 | Gizartea

Bizi Dinamikaren III. batzar zabala izango dugu datorren larunbatean, 11:00etan, Sindikatu Zaharrean. Orain arte...

Aimar Irigoienek irabazi du Harri Txikien Euskadiko Txapelketa

Urola Kostako Hitza | 2015-10-07 : 07:45 | Kirolak

Igandean, urriak 4, jokatu zen Aian, 2015eko Harri Txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, eta Aimar Irigoien izan zen irabazlea. Lehia estua izan zen.

 

Zezen jolasen Grand Prixean, kuadrilen arteko lehia aurten

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-06 : 20:30 | Festak

Urriaren 24an eta 25ean izango da aurten Zezen Beltzen asteburua, eta dei bat egin nahi dugu Grand Prix jolasetan parte hartzeko, ikuskizun berri bezala kuadrilen arteko lehiaketa egongo baita. Animatu, eta eman izena info@zezenbeltz.com helbidean. Urriaren 24an (larunbata) izango da saioa, Azpeitiko zezen plazan: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Iaz antolatu genuen lehenengo aldiz Grand Prixa (orduko argazki bilduma eta bideoa albistean).

 

Añares Rioja izango da Emakumeen Ligako Iraurgiren babeslea denboraldi honetan

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 16:55 | Kirolak

Bihar, asteazkena, 20:30ean jokatuko dute kiroldegian Perfumerias Avenida indartsuaren kontra, ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida. Aurreneko biak galdu ondoren, aurkari gogorrenetakoa izango dute aurrean Joseba Lizarralde Rubio-ren jokalariek.

 

Burdinbidearen Euskal Museoak XXI. urtemuga ospatuko du zapatuan

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 16:23 | Aisia

Guztira lurrunezko trakziozko bost ibilgailu jarriko dituzte abian eta Azpeititik Lasaorako ibilbidea nahiz beste zirkulazio batzuk prestatu dituzte.

Kepa Junkera & Sorginak-en kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-10-06 : 15:15 | Kultura

Ostiralean, urriak 9, 22:00etatik aurrera joko dute Sanagustin kulturgunean, Tuba Jaialdiaren barruan. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zenbat disko argitaratu ditu orain arte Kepa Junkerak? Erantzunak ostiraleko 10:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10