Artxiboa: 2015 10

Hiru azpeitiar bai, hilaren 24ko Azketa-Erlo erronkarako

Uztarria.eus | 2015-10-13 : 18:27 | Kirolak

Jexux Zelaiak, Ioritz Goenagak eta Egoitz Arrutik mendi lasterketetako euskal selekzioko kideekin batera hartuko dute parte Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioak proposatuta egingo den proban.

Jon Guridiren gola, Mikel Labakaren estreinaldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2015-10-13 : 13:00 | Kirolak

Jon Guridi azpeitiarrak azkenengo minutuan sartutako golari esker lortu zuen Reala B-k Sestao River taldearen...

Bederatzi sari jaso dituzte azpeitiarrek Euskadiko XX. Blonda Txapelketan

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus | 2015-10-13 : 11:14 | Gizartea

Azpeitiko Eizmendi eta Agite baserrietako ordezkariek hartu zuten parte Markina-Xemeinen zapatuan jokatu zen Euskadiko XX. Blonda Txapelketan.

 

Portaera nahasmena lantzeko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lahar elkarteak

Uztarria.eus | 2015-10-13 : 10:51 | Gizartea

Ikastaroa menpekotasuna duten pertsonekin lanean aritzen direnentzat, menpekotasuna duten pertsonen familiakoentzat eta langileentzat da. Saioak urriaren 27an, 29an eta azaroaren 3an izango dira, 17:00etatik 20:15era bitartean, Sindikatu Zaharreko gela nagusian.

Eltziegora ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Uztarria.eus | 2015-10-13 : 10:34 | Kirolak

Hilaren 17an, zapatua, helduen egun guztiko ibilaldia egingo dute, eta Eltziego, Nabaridas eta Lapuebla de labarca bisitatuko dituzte. Upategi bat ezagutzeko aukera izateaz gain, ardo dastaketa eta bazkaria ere egingo dituze. Izena urriaren 15a baino lehen eman behar da.

Bidaiari errekorra hautsi du Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan

Uztarria.eus | 2015-10-13 : 10:16 | Kultura

Zapatuan eta igandean 1.035 bidaiari izan zituen museoa eta Lasao artean ibiltzen den trenak. Gainera, bisitari kopurua tarteko, aurreikusitakoak baino bidaia bat gehiago egin zuen lurrun trenak.

 

Tubak eta bonbardinoak sorginduta

Uztarria.eus | 2015-10-12 : 18:03 | Kultura

 

Ostiralean hasi eta atzo, igandea, bukatu zen Tuba Jaialdiaren VI. edizioak musika eta giro ona barreiatu ditu herrian. Tuba eta bonbardinoa jotzen maisu direnek zein bi instrumentu horiek ikasten ari...

»» Ikusi argazki guztiak (26)

"Egin amets gurekin", Iraurgi Saskibaloiaren bazkidetza kanpainaren gonbidapena

Uztarria.eus | 2015-10-12 : 16:42 | Kirolak

Kirol mailan zein aurrekontuan aparteko erronkak dituen 2015-2016 denboraldirako bazkidetza kanpaina abian jarri du Iraurgi Saskibaloiak. Kanpainaren zabalkunderako bideo bat prestatu dute (hemen ikusgai dena). Historia eginez Espainiako Emakumeen Ligan...

Nerea Amenabar: "Norberak erabaki behar du nola nahi duen zaindua izatea"

Uztarria.eus | 2015-10-12 : 11:05 | Gizartea

Nerea Amenabar (Azpeitia, 1987) menpekotasuna duten pertsonei zuzendutako etxez etxeko zaintza zerbitzuaren proiektuaren sustatzailea da. Abuztuan hasi zen martxan proiektu pilotua, eta harrera "ona" izan du gaur artean. Uztarria.eus-ek Amenabarrekin hitz egin du proiektuaren nondik norakoez.

 

Jokin Urangak irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken saioa

Uztarria.eus | 2015-10-12 : 10:34 | Kultura

Urangak 457,5 puntu eskuratu zituen atzo, igandea, Andoaingo Bastero kulturgunean jokatutako saioan. Saioa irabazita, final laurdenetan izango da Uranga, beste 22 bertsolarirekin batera. Horien artean da Beñat Lizaso, Lasarte-Oriako saioa irabazi baitzuen azpeitiarrak. 

 

Azpeitira ere badator Errigora!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2015-10-10 : 16:05 | Euskara

Nafarroako erriberako nekazaritza eta euskara bultzatzea xede duen egitasmoa da Errigora. Bertako ekoizpenaz gozatzeaz gain...

Taldeen aurkezpenarekin eta omenaldiekin ireki du Iraurgi Saskibaloiak Garagardo Azoka

Uztarria.eus | 2015-10-10 : 09:04 | Kirolak

 

Iraurgi Saskibaloiak antolatutako 2015eko Garagardo Azoka abian da. Atzo, ostirala, iluntzean ireki zituzten Berdura plazaren ateak, garagardoz, janariz eta musikaz ondo hornituta egongo diren bost egunetako aurrenekoan. Iragarrita zegoen bezala...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Nortasun propioa, edozeinek bezala

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 18:52 | Gizartea

Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza? da Atzegiren aurtengo sentsibilizazio kanpainaren leloa. "Adimen urritasuna duten pertsonen bizimoduaren inguruan dagoen ezjakintasunean" eragitea da helburua, "aurreiritzi eta estereotipo faltsuak" alde batera utzi eta kolektibo horretako "pertsona bakoitzaren bizimodua ezberdina dela" erakutsiz. Gure bailaran ere izango du zabalkundea.

 

Jump! eta Total Training ikastaroen ate irekiak antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 16:28 | Kirolak

Aurtengo berrikuntzetako batzuk izan dira ikastaro horiek. Gertutik ezagutu nahi dituztenek urriaren 19tik 22ra izango dute aukera, goizez zein arratsaldez. Bestetik, urriaren 19an hasiko dira emakumeek taldean korrika egiteko saioak eta izena eman daiteke oraindik.

Sammic ISBk igandean jokatuko du etxeko lehen partida, Tarragonaren aurka

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 15:45 | Kirolak

18:00etan hasiko da, kiroldegian. Emakumeen Ligako Añares Rioja ISBk ere igandean jokatuko du baina Madrilen, CREF ¡Hola! taldearen aurka.

Kepa Junkera & Sorginak-en kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 12:06 | Kultura

Kepa Junkerak zenbat disko argitaratu dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. 23 da erantzun zuzena, eta Luix Sanjuanek eta Mari Jose Arakistainek sarrera bana eskuratu dute.

Jokin Urangak Andoainen kantatuko du igandean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken saioan

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 11:33 | Kultura

Igandeko saioan, Andoaingo Bastero kulturgunean kantatuko du Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak, 17:30ean hasita. Berarekin batera izango dira oholtzan, Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi.

 

Carlos Fonseca: "Sinestarazi digute iraganean miatzeak zauriak irekitzen dituela"

Urola Kostako Hitza | 2015-10-09 : 10:14 | Politika

Mañana cuando me maten [Bihar, hiltzen nautenean] liburua aurkeztu berri du Carlos Fonsecak (Madril, Espainia, 1959), frankismoaren azken fusilamenduen inguruan. Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki-ren hilketen kontakizuna egin du, FRAP-eko hiru kideenekin batera. Irailaren 27an izan zen fusilamenduen 40. urteurrena, eta data horietan plazaratu zuten obra. Kazetaria eta idazlea da Fonseca, eta hainbat hitzaldi eskaini ditu kazetaritza eta memoria historikoaren inguruan. Seigarren liburua du hau.

 

'Everest' eta 'Atrapa la bandera' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2015-10-09 : 08:51 | Kultura

Zapatutik asteartera bitartean Everest eta Atrapa la bandera filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Bihar zapatua, Everest emango dute 22:00etan hasita. Urriaren 11n, igandean, Atrapa la bandera ikusi ahal...

25 minutuz eutsi zion AƱares Rioja ISBk Perfumerias Avenidaren ahalari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-10-08 : 17:50 | Kirolak

Lehen laurdenean aurretik jarri arren, Salamancako taldeak duen maila erakutsi zuen azkenerako eta alde nabarmenarekin irabazi zuen (44-77). Hala ere, Europako talde onenetako baten aurrean ere lehiatzeko duten gaitasuna erakutsi zuten Iraurgikoek.

 

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10