Artxiboa: 2015 10

Antzerkizale Egunarekin zapatuan hasiko dira XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2015-10-22 : 13:36 | Kultura

Etzi, zapatua, hasiko dira XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak, Antzerkizale Egunarekin. Ondorengo lau asteetan hainbat antzerki obraz-eta gozatu ahal izango da. Haurren antzerki emanaldiek, antzerki alternatiboek eta opera emanaldi batek ere tartea izango dute topaketetan. Bi estreinaldi ere izango dira, eta azken bi urteetako moduan, Antzerki Eskolen Eguna ere egingo dute. 

 

Hornitu proiektuaren aurkezpenerako izen-ematea ireki du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2015-10-22 : 17:27 | Ekonomia

"Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin, eskualdeko enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatu" nahi du garapen agentziak ekimen berri horren bidez. Urriaren 29an egingo dute aurkezpen jardunaldia Azkoitian, Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezilgo enpresari guztiei zuzenduta.

 

Pertsona bat zauritu da Landetako enpresa batean, lan istripuz

Uztarria.eus | 2015-10-22 : 12:15 | Ekonomia

Antzibarrena kaleko lantegi batean izan da istripua, 10:30ak aldean. Zauritutako pertsona Donostiako ospitalera eraman dute, baina ez du zauri larririk.

Luis Maria Martinez: "Erabakitzeko eskubidea helburu politiko bezala jartzea gure aldarrikapenak zentzugabeki murriztea da"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-22 : 10:31 | Kultura

Hiru hitzaldi antolatu ditu Nabarralde fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak urriarako. Gaur izango da bigarrena, Luis Maria Martinez Nabarralde fundazioko kidearen eskutik. 19:30ean izango da, Baigerako aretoan, 'Katalunia, irribarren iraultza?' izenburupean. Lehenengoa joan den ostegunean eskaini zuen Angel Rekaldek.

 

Sustrai bereko enborrak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneritz Albizu Lizaso | 2015-10-22 : 10:28 | Kultura

Lapiko granate hura, Jesus Nazaretekoaren egutegia, herdoildutako ekonomika zaharra, bere hiru eraztunekin, eta amama irratiaren ondoan, arratsaldeko Arrosario Santua entzuten, Arrate Irratian. Etxea, etxebizitza eta lantegi; eta lana, bizimodu. "Bizitzeko modu bat eta munduan egoteko modu bat bukatzen ari da, eta kamera jarri nahi izan diot horri, baserriko jendeari omenaldi bat egiteko", azaldu zuen Asier Altuna Amama filmeko zuzendariak Azpeitiko aurkezpenean.

Egoitz Arruti: "Ez dakit seguru zer bide hartuko dudan; gaurkoz diot zuzen saiatuko naizela"

Urola Kostako Hitza | 2015-10-22 : 09:59 | Kirolak

Dagoeneko ate joka da etzi lehiatuko den erronka. Azketatik Erlorako bidea hamar minutuz azpitik bukatu edo ez, hor dago gakoa. Eguna eguerdian hasiko dira girotzen. Egoitz Arruti Xeye taldeko lasterkari azpeitiarrak proban hartuko du parte eta Urola Kostako Hitza-k berarekin hitz egin du.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Ekintza ugari, Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira

Uztarria.eus | 2015-10-22 : 09:00

Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna izango dela eta, aste honetan hainbat ekintza egin dituzte Azpeitiko Udal Liburutegian. Besteak beste, literatura solasaldia, ipuin kontaketa saioak, eta irakurketa errazeko saioa egin dituzte...

'Regresion' eta 'Pan sekula betikora bidaia' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2015-10-22 : 08:16 | Kultura

Regresion eta Pan sekula betikora bidaia filma ikusi ahal izango dira Soreasu antzokian, zapatutik astelehenera bitartean. Zapatuan Regresion emango dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Pan sekula betikora bidaia ikusi...

Patxi Saez: "Lan-mundua erabat euskaldunduko bagenu, eragin betea izango luke kaleko harreman hurbilekoenetan"

Uztarria.eus | 2015-10-21 : 19:14 | Euskara

Euskararen aurrerabidea ziklo berri baten beharrean ikusten du Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak. Horren gainean egindako hausnarketa eta proposamenak zabaldu ditu Erabili.eus webguneko Elefantea ikusi artikuluan. Euskararen elefantea lan-munduan dagoela eta hor eragin behar dela uste du, eta Euskaltzaindiari eskatu dio euskarak behar duen aro berri horren "gidaritza eta buruzagitza" hartzeko.

 

Arantzazutik Urbiara ibilaldia egingo dute igandean Lagun Onak MBkoek

Uztarria.eus | 2015-10-21 : 16:05 | Kirolak

Egun osorako irteera izango da, autobusez anbulatorioaren aurretik goizeko bederatzietan abiatuta. Bihar, osteguna, bukatuko da izena emateko epea, mendizaleen tabernan.

Hainbat bikotek eman dute izena hilaren 31n egingo den Ikasberriko Kros Mistoan

Uztarria.eus | 2015-10-21 : 12:17 | Kirolak

Oraindik ere eman daiteke izena proban. Lasterketaren eguna baino lehen izena ematen duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta Azpeitian Aitzaki Kirolaken, Aradi-Robers Kirolaken, Santi Lazkanon eta Mugi Kirolaken eman ahal izango da izena; Azkoitian, berriz, Plaza Berri Sport dendan. Internetez ere inskribatu daiteke.

 

'Paradisu Zineman ikusiko gara'

Urola Kostako Hitza | 2015-10-21 : 10:11 | Kultura

Hilaren 29an estreinatuko dute ikasturtea Paradisu Zinema Azpeitiko zine klub berriko kideek. 11 emanaldi eta bi jaialdi eskainiko dituzte maiatza bitartean, eta bonua jarriko dute salgai.

 

Kolonbiako egoera soziala eta politikoa hizpide

Uztarria.eus | 2015-10-21 : 09:25 | Gizartea

 

Atzo, asteartea, hitzaldia eskaini zuen Yerson Gonzalez Medellin hiriko hainbat gizarte mugimendutako kideak, Orkatzen. Dozenaka lagun izan ziren Kolonbiako egoera sozialaren eta politikoaren inguruko hitzaldia entzuten. Kolonbiako gobernuak eta...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Astigarraga eta Ander Arruti izango dira Infantil Mutilen Gipuzkoako selekzioko entrenatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-10-21 : 08:48 | Kirolak

Urriko azken asteburuan (hilaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean) jokatuko da Infantil Mutilen Euskadiko Txapelketa Amurrion (Araba). Astigarraga eta Arruti izango dira Gipuzkoako selekzioko entrenatzaileak, eta ISBko hiru jokalari izango dira Gipuzkoako konbinatuan: Joseba Azpillaga, Manex Ansorregi eta Jakes Odriozola.

 

Ernaik batzar zabala egingo du ostiralean, Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ernai | 2015-10-21 : 08:33 | Politika

Urriaren 23an, ostirala, Ernairen bilgune zabala egingo dute Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Bertan, erronka...

Bilboko Alternatiben Herrira joateko gonbita luzatu dute herriko hainbat eragile sozialek

Uztarria.eus | 2015-10-20 : 19:21 | Gizartea

Zapatuan, urriak 24, izango da eta Azpeititik joan nahi dutenek Orkatzen eman dezakete izena. Jendea osatzen bada, autobusa jarriko dute; bestela, kotxeak konpartituz joango dira. 09:00etan jarri dute hitzordua, anbulatorioaren aurrean. Gaztetxeak, Elkar-ekinek, Ernaik, ELAk, LABek eta Bizi Dinamikak egin dute deialdia.

 

Astelehenetako zine saioaren ordua 21:30ak izatea eskatu du gehiengoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2015-10-20 : 17:17 | Kultura

Dakizuen bezala, astelehenetako zine saioaren ordutegiaren gainean galdetzen aritu gara. Zinezale batzuen iradokizunei jarraituz egin dugu galdeketa, bi bide erabilita. Batetik, Uztarria.eus atarian jarri genuen inkesta eta, bestetik, astelehenetako saioetan pasatu genuen galdetegia. Gaur egungo 21:30eko ordutegiak jaso ditu boto gehien. Irudian, Soreasun egindako galdetegiko emaitzak.

 

Garagardo Azoka arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-10-20 : 16:48 | Kirolak

Joan den zapatuan bukatu zen orain arte ospatutakoen artean arrakastatsuenetakoa izan den Garagardo Azoka. Iraurgi Saskibaloiko antolakuntza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, eta bereziki azokan lanean aritu diren boluntario guztiei.

 

Mila lagun baino gehiagok ikusi dute 'Amama' filma Soreasun

Uztarria.eus | 2015-10-20 : 12:48

Arrakasta izugarria izan du Amama filmak Azpeitian, eta atzo, astelehena, esaterako, aretoa leporaino bete zen, 21:30eko emanaldian. Orotara, 1.200 bat lagun izan dira ostiraletik astelehenera bitartean filma ikusten...

Ika-mika sortu da Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuen bueltan

Uztarria.eus | 2015-10-20 : 10:07 | Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramale eta Gobernantza eta Komunikazio diputatu Imanol Lasak aurreko agintaldian EH Bilduk martxan jarritako aurrekontu parte-hartzaileen partidan aldaketak egingo dituztela jakinarazi zuen joan den astean. Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Partaidetza batzordean egin zuen agerraldia Lasak, eta prozesuak "gutxieneko bermerik ez" duela azaldu bazuen ere, aurkeztutako proposamenak "aintzat hartuko" dituztela jakinarazi zuen. EH Bilduko batzarkide Judit Garciak azalpenak eskatu dizkio Imanol Lasari, "ustekabean eta azalpenik eman gabe aurrekontu parte-hartzaileak bertan behera utzi dituelako". 

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10