Artxiboa: 2015 10

Xaguxatar parkea hasi da itxura hartzen

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 09:53 | Hirigintza

Lanak udaberrian bukatuko dituzte, baina dagoeneko hasi da itxura hartzen Ingurugiro Museoaren kanpokaldeko parkea, eta aurki izango da erabilgarri. Datozen hiru urteetan Azpeitiko Udala arduratuko da museoaren administrazioaz eta kudeaketaz, eta Eusko Jaurlaritzak 120.000 euro emango dizkio Udalari urtero.

 

Lehen garaipena etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2015-10-27 : 08:45 | Kirolak

Ikasberri Garoa Preferente Mailako taldeak denboraldi honetako etxetik kanpoko lehen garaipena eskuratu zuen asteburuan. Ikasberrikoek...

Kirol eragileekin bilera irekia egingo du Udalak asteazkenean

Uztarria.eus | 2015-10-26 : 17:43 | Kirolak

"Elkarlana hobetzeko neurriak aztertu" asmoz antolatu duten batzarra udaletxean egingo dute, 20:00etan. Taldeak ez ezik, norbanakoak ere gonbidatuta daude bileran parte hartzera.

Besteen gu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneritz Albizu Lizaso | 2015-10-26 : 15:53 | Iritzia

Nolakoak garen, nolakoak izan nahi genukeen, eta besteen begiek zer ikustea desio dugun. Hau esaten badut... 'batzuena' edo 'besteena' naiz; etxean ala kalean; lantokian, jolastokian, garagardo artean. Espainolekin, euskaldunekin, frantsesekin; eskuinekoekin, ezkerrekoekin edo ezerk axola ez dienekin. Ez dut pertsona bera izan nahi guztiekin. Ez gara gu, besteen gu baizik.

32 azpeitiar odol emaile omendu dituzte, eskualdeko bilkuran

Uztarria.eus | 2015-10-26 : 11:24 | Gizartea

 

Egun ederra igaro zuten atzo, igandea, eskualdeko odol-emaileek. Urteroko legez, batzarra eta oroigarri banaketarekin hasi zuten eguna Azpeitiko, Azkoitiko, Zumaiako, Zarauzko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziarko, Zestoako eta Arroako herritarrek. ...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Ikastolak 50 urteotan izandako eraikinak ezagutuz

Uztarria.eus | 2015-10-26 : 10:51 | Hezkuntza

 

Azpeitiko Ikastolak izan dituen egoitzetatik ibilaldia egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan aurrena izan zen atzokoa. Ibilbidea plazan hasi zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Omenaldi berezia jaso du Pedro Otaegik

Uztarria.eus | 2015-10-26 : 10:32 | Kultura

 

Pedro Otaegi omendu zuten zapatuan, Euskal Antzerki Topaketen baitako Antzerkizale Egunean. Soreasu antzokiako txoko desberdinetan, bertsoez, antzerki sketch-ez, Azketa taldekoen kantuez eta abarrez gozatu ahal izan zuten Otaegik...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Azketa-Erlo erronka, bideoan

Urola Kostako Hitza | 2015-10-26 : 10:05 | Kirolak

Zazpi lagun igo ziren herenegun, larunbata, hamar minutu azpitik Azketatik Erloko tontorrera. Emakumeetan, bi kirolarik lortu zuten apustua haustea. Haiek 11 minutu eta erdi azpitik egin behar zuten ibilbidea. Iñigo Lariz izan zen azkarrena gizonetan...

Bertan txartelarekin %5eko deskontua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2015-10-26 : 08:51 | Ekonomia

Gaur hasi eta igandera arte (irailaren 26tik azaroaren 1era) 5%eko deskontu zuzena izango dute merkatari elkarteko dendetan ordainketak Bertan fideltasun txartelarekin egiten dituzten bezeroek.

Jende ugari Txantxalgararen emanaldian

Uztarria.eus | 2015-10-26 : 08:14 | Aisia

 

Txantxalgara taldeak Mitologiaz ahaztu al gara? emanaldia eskaini zuen zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Xanti Agirrezabala, Ignacio Arakistain, Ignacio Azkue, Ekain Ibarguren eta Mireia Galartza dira taldeko kideak, eta 150 bat...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bukatu da Zezen Beltz VII. asteburua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2015-10-25 : 22:33 | Aisia

Gaur (igandea) bukatu da Zezen Beltz VII. asteburua, berriz ere jende asko izanda ekitaldietan: sokamutur...

'Oholtzaberri', Azpeitiko eta eskualdeko antzerkigintza hauspotzera datorren plana

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-24 : 16:25 | Kultura

Oholtzaberri plana aurkeztu dute gaur, larunbata, urriak 24, Azpeitiko Kultur Mahaia/Sanagustin kulturguneko, EHAZEko, Azpeitiko Udaleko, eta Zestoa eta Azkoitiko antzerki mugimenduko kideek. Antzerkizale Egunaren baitan izan da aurkezpena, Soreasu antzokiaren kanpoaldean.

 

Pedro Otaegi: "Aktore moduan zeure burua probatzeko, antzerkiarekin geratzen naiz"

Uztarria.eus | 2015-10-23 : 19:09 | Kultura

Aurtengo Euskal Antzerki Topaketak estreinatuko dituen Antzerkizale Egunaren baitan egingo den jaialdian omenduko dute bihar, zapatua, Soreasun (21:00). Ez dagoela urduri esan dio Uztarriari, "ez omendu behar nautelako. Urduritzen nauena da, gaur arte ez dakidala zer demontre egin behar duten".

 

Igande honetan egingo dute odol emaileek Batzar Nagusia Loiolan

Uztarria.eus | 2015-10-23 : 16:34 | Gizartea

11:45ean elkartuko dira batzarrera joango direnak. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat herritar omenduko ditu, tartean, 32 azpeitiar. Urrezko nahiz zilarrezko oroigarriak banatuko dituzte, 50, 40 eta 25 aldiz edo gehiagotan odola eman dutenen artean.

Bi lagunentzako afariak zozkatuko ditu Bertanek hilero

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2015-10-23 : 16:02 | Ekonomia

Erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin egiten dituzten bezeroak zozketan sartuko dira hilero, eta 80 euroan baloratutako bi lagunentzako afari bat eskuratu ahal izango dute. Urriaren hasieratik dago ekimena martxan eta hilabetea amaitutakoan emango da lehen irabazlearen berri. Lehenengo irabazleak Larrañaga hotelean gozatu ahal izango du otorduaz. 

Urriaren 31n izango da X. Libre Ardo Eguna

Uztarria.eus | 2015-10-23 : 13:19 | Aisia

Mota guztietako ardoak dastatu ahal izango dira 11:30etik 14:30era bitartean. 21 upategi izango dira plazan. Gainera, Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute, eta 29 harakinek eman dute dagoeneko izena. Berritasun gisa, plazan gune bat jarriko dute txorizoa nola egiten den ikusteko.

 

Mikel Azkune: "Euskararen alde lan egiteagatik atxilotu gintuzten"

Urola Kostako Hitza | 2015-10-23 : 11:18 | Politika

Mikel Azkune (Azpeitia, 1967) Egunkaria-ko bigarren sarekadan atxilo hartu eta inputatu zuten, Eneko Etxeberria Egunkaria-ren enpresako abokatu eta gaur egungo Azpeitiko alkatearekin batera. Administratzaile kargua zuen Azkunek. Aranzadik eta Azpeitiko Udalak 1960 eta 2014 bitarteko Azpeitiko sufrimenduaren mapa osatu du aurten, eta 97 biktima zenbatu dituzte. Tartean da Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren kasua. Pasa den ostiralean, urriak 16, bete ziren hamabi urte Azkune atxilotu zutela, beste zazpi kiderekin batera. Etxeberria, berriz, hilaren 20an atxilotu zuten. Joan den urtean, urriaren 14an, preskribatutzat jo zuten Egunkaria-ko auzi ekonomikoa.

 

Ikastolak 50 urtez izan dituen eraikinak ezagutzeko parada izango da igandean

Uztarria.eus | 2015-10-23 : 11:00 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastolak izan dituen egoitzetatik ibilaldia egingo dute etzi, igandea. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan aurrena izango da igandekoa, eta 09:00etan hasiko dute ibilbidea, plazatik.

'Txantxalgara' eta hezkuntza

Urola Kostako Hitza | 2015-10-23 : 08:23 | Kultura

Bihar aurkeztuko dute Azpeitiko pailazo gazteek Mitologiaz ahaztu al gara? obra, 16:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Umorea eta mitologia uztartu dituzte lanean.

 

Surf

Erabiltzailearen aurpegia da hau IƱaki Segurola | 2015-10-23 : 08:05 | Iritzia

Aspaldian uraren mistika edo adorazio moduko batean eroria nago. Ura da neretzat munduan den gauzarik onena. Beharbada amaren sabelean ere sentituko nuen hori, edo itsasora aurrenekoz eraman nindutenean (hizketan hasi baino lehenago, nik uste, edo hastearekin bateratsu), edo Malkortxoko presapeko ur mixteriozko haietan, baina konturatu, orain konturatu naiz.

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10