Artxiboa: 2015 10

Egunero hasten delako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Amaia San Vicente | 2015-10-29 : 08:38 | Iritzia

Nagiak ateraz sukaldera joan eta Ainhoak irratia piztu du. Bi laranja hartu ditu hozkailutik eta zukua egin bitartean, Maite Artolaren hitz etenak aditu ditu, urrunean. Hungariatik dator notizia. Bukatzear diren txarrantxa hesiaren zulotik datorkie argi izpia protagonistei. Siriatik ihesean zetorren gizonari estropezu eragin zion kazetaria kaleratu omen dute. "Eskerrak", lasaitua hartu du neskak. 

Etorkizun egitasmoaren hamargarren ikasturtea abian da

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 18:24 | Euskara

2015-2016 ikasturtean herriko ikastetxeetan dabiltzan 87 haur eta gazte etorkin ari dira parte hartzen euskara errefortzua ematea helburu duen programa honetan. 2006an hasi zirenetik hona, 874 ikasle igaro dira Azpeitiko Euskara Patronatuak ikastetxeekin elkarlanean ematen duen zerbitzutik.

 

Ignaziotar Bidearen lehen bi etapak egiteko aukera izango da datozen bi igandeetan

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 17:26 | Aisia

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatu dituzte. Igande honetan, azaroak 1, Loiolatik Zumarragako Antiguarakoa egingo dute, eta azaroaren 8an Antiguatik Arantzazurakoa. Mendi ibilaldiotan parte hartu nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba.

Ardoa, oinordetza eta bizimodu

Urola Kostako Hitza | 2015-10-28 : 16:17 | Aisia

Itxaso Compañonek aitaren upategiarekin jarraitzea erabaki zuen gurasoak hil ostean, eta horrela egin zen nekazari gazte, Compañon Arrieta upeltegiarekin. Azpeitiarra zuen ama.

 

Gurasoentzako tailerrak ematen hasi dira Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 16:14 | Hezkuntza

Herritar guztiek dute parte hartzeko aukera eta dohainik dira. Otsailera bitartean, bi astean behin emango dituzte, Iraurgiren Artzubiko egoitzan, 16:00etatik 17:00etara. Bereziki 5 urte arteko haurren gurasoei zuzendutako saioak izango dira.

Agirrezaba, Etxeberria IV, Matxin III eta Ion izango dira 45. Binakako Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 11:45 | Kirolak

Zapatuan hasiko da txapelketa, eta abenduaren 19an bukatuko da, finalarekin. Neurketa guztiak Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango dira, eta binakako txapelketa denez, Agirrezabala Urrizarekin ariko da, Etxeberria IV. Etxeberria III.arekin, eta Ion Matxin III.arekin.

 

Josu Urbieta 'Pow'-ren epaiketa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 11:38 | Politika

Datorren astelehenean, azaroaren 2an, hasiko da Josu Urbieta Pow azpeitiar presoaren aurkako epaiketa Parisen (Frantzia). Epaiketa "testuingu politiko zail eta kezkagarrian" datorrela azaldu dute atzo, asteartea, agerraldia eskaini zuten herritarrek. Hainbat protesta ekimen izango dira datozen egunetan.

 

Hitzarmena sinatu dute 'Urola Kostako Hitza'-k eta Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 11:33

Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitza-k eskualdeko hedabidea diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dute. Eneko Etxeberria alkateak eta Hitza-ko zuzendari Onintza Letek sinatutako hitzarmenaren helburua eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea da...

Ipar Euskal Herriko Astea izango da gaurtik zapatura, Gaztetxean

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 10:20 | Besterik

Ipar Euskal Herriko errealitatea ezagutu asmoz, bi hitzaldi, gazte asanblada eta kontzertuak izango dira egunotan. 

 

Ausentziak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Egoitz Arruti | 2015-10-28 : 10:01 | Iritzia

A haztu nahi diren une luzeak, azaldu ezin diren sentimenduak, minez beteriko taupadak, inoiz beteko ez diren hutsuneak, ausentziek bete gabe utzi dituzten ametsak, eguzkiak ere argituko ez dituen itzalak. Hautsitako irri bakoitza, galdutako itxaropena, etorkizunari beldurra eta oroitzapenen samina. Galdutako oraina, etenik ez duen erlojuan, orratza aurrera doa. Nora garamatza hauskorrak garela onartzeak, zirkunferentziak marrazten goaz bizitzan, errepikatzen diren zikloak dira gertatzen zaizkigunak.

"Hunkitzeko eginiko film dokumentalak" azaroaren lehenengo hiru asteetarako

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 18:12 | Kultura

Musika ardatz duten dokumental itxurako hiru film eskainiko dituzte datorren hilean, Soreasun: Amy (Britainia Handia, 2015), Searching for Sugar Man (Suedia, 2012) eta A 20 pasos de la fama (AEB, 2013).

 

Esklaben inguruan hasi dituzten lanek trafikoan eragina izango dute

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 17:16

Esklaben ondoko urbanizazio berriko euri-urak ibaira bideratzeko lanak hasi ditu Udalak (argazkian), eta hasi berri dituzten obrek Loiolako Etorbideko trafikoan eragina izango dutela aurreratu dute. "Hormigoizko metro eta erdiko tutuak...

Eskola Kirolak zentzua du, eta orain inoiz baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gorka Agirre Aranguren | 2015-10-27 : 16:24 | Iritzia

Txetxu Urbietak urriko Uztarria aldizkarirako idatzi duen Eskola kirola artikuluari erantzunez idatzi du Gorka Agirre Arangurenek beste hau.

Gure Esku Dagoren batzar irekia egingo da zapatu honetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gure Esku Dago | 2015-10-27 : 16:24 | Gizartea

Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideok batzar irekia antolatu dugu datorren zapaturako, hilaren 31rako. Baigera Ieko aretoan izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Batzarrean Eskura txostenaren aurkezpena egingo dugu. 

Une...

 

Zezen Beltz asteburuko Grand Prixa, bideoan

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 15:19 | Aisia

Hemen, zapatuan zezen-plazan egin zen Grand Prixaren bideoa.

Liher Unanue: "Iaz emaitza oso onak izan genituen Azpeitian eta aurten horiek mantentzea edo hobetzea espero dugu"

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 11:49 | Gizartea

Liher Unanue (Lasarte, 1980) duela hiru urte sortu zen Errigora kanpainaren sustatzaileetako bat da. Euskal Herria oinarri nahiz lanabes dituen kanpaina herritarra da Errigora, eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintza bultzatzeko helburuarekin sortu zen. Ekimena aurrera eramateko Nafarroa hegoaldeko produktuekin eginiko saskiak saltzen dituzte, Euskal Herriko hainbat txokotan. Azpeitian, esate baterako, horiek erosteko 14 gune jarri dituzte. Uztarria.eus-ek Unanuerekin hitz egin du.

 

»» Erantzunak: 4 (Liher, JLarranaga)

Zestoa eta Lasao arteko bidegorria itxita izango da gaur eta bihar

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 11:44 | Besterik

Mantentze lanak tarteko, 08:00etatik 17:30era bitartean izango da itxita, bidegorriaren zati hori.

 

Abuztutik irailera bitartean %0,1 jaitsi da Azpeitiko langabezia tasa

Uztarria.eus | 2015-10-27 : 10:27 | Ekonomia

Abuztuko datuekin alderatuta, bost herritar gutxiago zeuden irailean lanik gabe. Irailean, orotara, 875 langabetu zenbatu zituzten herrian, eta %11,9koa zen tasa. 

EH Bilduren ikasturteko lehen batzar irekia, bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2015-10-27 : 09:59 | Politika

Bihar, asteazkena, EH Bilduren ikasturteko lehenengo batzar irekia egingo dugu, 18:30etik aurrera Baigeran.

Hainbat...

Eskola kirola

Erabiltzailearen aurpegia da hau Txetxu Urbieta | 2015-10-27 : 09:55 | Iritzia

Eskola kirolak ez du zentzurik. Haurrek kirola egin behar dute onuragarria delako. Osasuntsuago egiten zaitu, lagunak egiten dituzu eta talde lanaren balioa ikasten duzu. Kirolak kalterik ez du, txerriak bezala dena ona du. 

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10