Artxiboa: 2015 10

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 11:35 | Kirolak

Behobiara, lasterketaren hasierara, joateko autobus zerbitzua eskainiko du. Izena igerilekuan eman behar da eta zortzi euro ordaindu beharko da joaneko bidaia. 

 

Zabaldu dute kirol elkarteek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 10:47 | Kirolak

Eskaera hilaren aurrenetik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan. Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira, eta diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioak 2014-2015 denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

'La visita' eta 'Los Minions' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2015-10-02 : 10:10 | Kultura

La visita eta Los Minions filmak emango dituzte zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute La visita, eta igandean, berriz, 19:30ean. Astelehenean La visita eskainiko...

Pentsio duinen aldeko aldarria berriro kalera, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 19:20

Aurreko astean Duintasuna elkarteak deituta egin bezala, gaur ere, urriak 1, hainbat azpeitiar jubilatu eta pentsiodun elkartu dira Sanagustinpean pentsio duinen aldeko aldarria egitera (argazkian). Oraingo honetan "siglarik gabe" egindako...

Zapatuan 'Bakea, erabakia' leloarekin Donostian egingo den manifestaziora deitu du Urola Kostako EH Bilduk

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 18:40 | Politika

17:00etan hasiko da mobilizazioa, Artzain Onetik abiatuta. Azpeitian gaur, osteguna, eginiko agerraldian, "bakearen bidean urratsak ematen, elkarbizitzan eta bakegintzan eredu izaten" jarraitzeko deia egin diete koalizioaren ordezkariek herritarrei.

 

Baigerak pintura ikastaroan izena emateko epea ireki du

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 17:17 | Aisia

Goiz edo arratsaldez jasotzeko aukera egongo da eta astean hiru ordu iraungo ditu. Goizeko klaseak 10:00etatik 11:30era izango dira, astelehen, ostegun eta ostiraletan. Arratsaldekoak, aldiz, 15:00etatik 16:30era izango dira, astelehen eta ostiraletan. 

Izarraitz IEren XXX. urteurrena zapatu honetan ospatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-10-01 : 16:43 | Kirolak

Zapatu honetan, urriak 3, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatuko dugu eta hona hemen prestatu...

Berrikuntza ugarirekin hasiko da Kirol Patronatuko ikasturte berria

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 11:36 | Kirolak

Azken urteotako kirol ikastaro eta eskaintzez gain, Jump! saioak eta entrenatzaile pertsonalen zerbitzuak eskainiko dituzte igerilekuaren eraikinean, eta izen emate epea zabalik da dagoeneko. Bestalde, emakumeentzako korrika saioak ere antolatu dituzte, eta azken urteetan ez bezala, urte osoan izango dira saio horiek.

 

Hazparneko Hitza Hats eguna bideoan

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 09:41 | Herria

Hitza Hats euskararen aldeko eguna ospatu zuten zapatuan, Hazparnen (Lapurdi), eta hainbat azpeitiar izan zen bertan. Hemen, egunaren laburpen bideoa.

Alaitz Alberdi: "Aurrez ezagutzen ez nituen hainbat talde ezagutzeko aukera izan dut"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-01 : 09:41 | Kultura

Irailaren 25ean aurkeztu zuen Alaitz Alberdik (Azpeitia, 1982) bere azken erakusketa, Gasteizko Zuloa kulturgunean. Iban Zalduaren Biodiscografías libururako egindako ilustrazioetatik abiatutako lana da, diskoen portadak oinarri dituena. Bere lana ezagutzeko tartetxoa hartu dugu.

 

LarraƱaga eta Murgiondo garaile, VII. Joxe Larrarte memorialeko finalean

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus | 2015-10-01 : 08:03 | Kirolak

Asteartean jokatu zituzten partidak Aizarnazabalen, Sanmiel jaien baitan. Larrañagak eta Murgiondok 22 eta 17 irabazi zuten Santxo eta Imazen aurka.

 

Gaur da Arraratz eta Leitza artean egingo duten ibilaldian izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2015-10-01 : 07:14 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako mendi irteera antolatu du larunbaterako, urriaren 3rako. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin behar da izena.

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10