Artxiboa: 2015 4

Zurt Taberna ISBko neskek zure laguntza behar dute

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-09 : 16:43

Joseba Lizarraldek eta Aritz Aldalurrek zuzentzen dituzten neskek 7 puntu baino gehiagogatik irabazi behar dute DBN Bera Beraren aurka sailkapeneko lehen postua eskuratzeko. Zapatuan 18:30ean jokatuko dute partida Azpeitiko kiroldegian.

Zabalik da gutxitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonentzako oporraldian izena emateko epea

Uztarria.eus | 2015-04-09 : 12:55 | Gizartea

Elkarbidean oporraldi programa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta, besteak beste, Torrevieja, Salou, Cullera eta Lanzarotera joateko aukera eskaini dute. Interesa dutenek, apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ekabideak.

Hiru puntu baino gehiago jokoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2015-04-09 : 11:18 | Kirolak

Igandean, hilak 12, hirugarren mailako taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko du Erandio taldearen kontra, 17:00etan...

Apirileko dantza jauziak, igandean, Perez Arregi plazan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-04-09 : 10:03 | Kultura

Herriko txoko desberdinetan egingo genituela esan genuen, eta aurrekoan Olazko plazan egin ostean, apirileko dantza jauziak Perez Arregi plazan egingo ditugu. Igande honetan izango dira, 12:00etatik 13:30era bitartean (euria egiten badu, Sanagustinen egingo ditugu). Kurtsoko azken bigarren saioa izango da jai honetakoa. Gerturatu dantzara! 

 

Antzezlan ausarta, berritzailea eta gozagarria ATX Teatroaren 'Arren ganbara eta emeen sotoa'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2015-04-09 : 09:30 | Kultura

Nahiz eta lantzen duen gaia tragikoa den, eta tamalez oraindik ere gaur egunekoa, kontatzeko moduak ikus-entzuleak ondo pasatzera gonbidatzen dituen "tragikomediazko" obra da. Arrak boterean, emakumeak zapalduta, matxismoa du gai...

"Extinct"

Erabiltzailearen aurpegia da hau IƱaki Segurola | 2015-04-09 : 09:19 | Iritzia

Iñaki Segurola azpeitiar filologo eta idazleak 31 eskutik blogean idatzitako iritzi artikulua da hurrengoa.

Jon Gurrutxaga Osinalde sariketako finalean izango da

Uztarria.eus | 2015-04-08 : 12:33 | Kultura

Zapatuan, apirilak 11, jokatuko da 44. Osinalde sariko finala, Gabirian. Gurrutxagak hirugarren eta azken kanporaketan abestu zuen eta han lortu zuen finalerako txartela. Erniarraitzeko Eneritz Artetxe azkoitiar bertsolaria ere finalean izango da.

 

'Puro vicio', 'Jostunak' eta 'Hogar dulce hogar' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2015-04-08 : 11:09 | Kultura

Zapatutik astelehenera bitartean, bi film eta dokumental bat emango dituzte Soreasu antzokian. Batetik, Jostunak dokumentala emango dute zapatuan, hilak 11, 18:30ean. Ondoren, 21:30ean Puro vicio filma ikusi ahal...

Zestoatik Oikira mendi irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2015-04-08 : 10:56 | Aisia

Apirilaren 18an, zapatua, egingo dute mendi ibilaldia. Apirilaren 13tik 16ra bitartean eman behar da irteerarako izena.

Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | 2015-04-08 : 10:32 | Uztarriaeus

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak apirilaren 16rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Sammic ISBren berpiztea Berpizkunde Igandean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-07 : 16:05 | Kirolak

"Azken hilabeteetako partidarik onena" jokatu du Sammic ISBk eta 75 eta 66 irabazten amaitu du Viten Getaferen aurka. Garaipen horrekin jaitsiera postuetatik ihes egin du Iker Buenoren taldeak.

Inkestan galdera berria: 'Zer egunkari irakurtzen duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2015-04-07 : 15:41 | Iritzia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Zer egunkari irakurtzen duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aldundiaren aurrekontuko bi milioi euro zertan gastatu erabakitzeko ekarpenak egin ditzakete herritarrek

Uztarria.eus | 2015-04-07 : 12:48 | Ekonomia

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu parte hartzaileen prozesua. Urola Erdiko herritarrek bi milioi euro zertan gastatu nahi dituzten erabakitzeko ekarpenak egin ditzakete dagoeneko, Internet eta eskuorri bidez, nahiz apirilaren 16an egingo den batzarrera joanda.

'Jostunak' dokumentala izango da ikusgai zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gure Esku Dago | 2015-04-07 : 11:27 | Gizartea

Duela pare bat aste egin genuen agerraldian esan genuen gisan, herri honek duen erabakitzeko eskubidea...

Alebin nesken Azpeitia Cup jokatuko da ostiralean eta zapatuan

Uztarria.eus | 2015-04-07 : 11:21 | Kirolak

Hamazortzi taldek hartuko dute parte Garmendipe futbol zelaian jokatuko den txapelketan, eta izango dira Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako eta Eibar taldeak.

Soreasuko aparkalekuen alokairuak merkatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-04-07 : 10:32 | Hirigintza

Aparkalekuen erabilera sustatu nahi dute neurri horrekin, eta aurrerantzean erabiltzaileek 300 euro (BEZ barne) ordaindu beharko dute aparkalekuen urteko alokairua.

Lurrun trenak 2.557 bisitari izan ditu Aste Santuko jaiegunetan

Uztarria.eus | 2015-04-07 : 10:05 | Aisia

Euskotrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aurtengo Aste Santuan. Lurrun trenak ostiralean izan zuen bidaiari gehien; 807 lagun.

Zabalik da arrantza denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2015-04-01 : 14:38 | Kirolak

Apirilaren 5etik uztailaren 31 bitartean (San Inazio egunera arte) izango da zabalik arrantza denboraldia.

Azkoitia-Azpeitia, munduko maratoi erdi onenen artean

Uztarria.eus | 2015-04-01 : 17:31 | Kirolak

All-Athletics webguneak osatzen duen sailkapenean, 2015eko Europako zazpigarrena eta munduko hamargarrena da Diego Garciaren oroimenezko lasterketa, gizonezkoen lasterketa kontuan hartuta. Gizonezko eta emakumezkoen lasterketak batuta, hamargarrena da Europan, eta hamazazpigarrena munduan.

 

Harrera gida prestatu du Udalak, herrira datozen pertsonei informazioa eskaintzeko

Uztarria.eus | 2015-04-01 : 13:47 | Gizartea

Batez ere, "Azpeitian erroldatzen diren pertsonei zuzendutako" gida dela azaldu dute udal ordezkariek. Liburuxkan gehienbat udal zerbitzuak jaso dituzte, "datozenei haien gaineko informazioa emateko", eta bost hizkuntzatan izango da eskuragarri. Udaletxeko harreran banatuko dute gida eta Azpeitia.eus webgunean ere jarriko dute aurki.

 

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9