Artxiboa: 2015 4

Bizikidetza ardatz izan duen Herritarren Foroa aurkeztuko dute datorren asteazkenean

Uztarria.eus | 2015-04-16 : 12:26 | Politika

Urte luzez hainbat herritarrek jasandako indarkeria, giza eskubideen urraketa eta bazterketa egoerek eragindako "sufrimendu eta inkomunikazio egoerak" elkarbanatzeko sortu zuten taldea, eta datorren asteazkenean egingo dute jendaurreko aurkezpena Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Reala Garmendipera...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2015-04-16 : 11:34 | Kirolak

Larunbat honetan, hilak 18, 17:00etan Garmendipeko futbol zelaian, Liga Nazionaleko jubenilek ligako azkenengo neurketa...

Autobusa izango da Sammic ISB animatzera joateko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-15 : 18:40 | Kirolak

Zapatuan 18:30ean irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Gasteizera joateko izena eman nahi duenak ISBko tabernara jo beharko du autobusa bete aurretik. 

Hamar urtean, musikarien harrobi

Urola Kostako Hitza | 2015-04-16 : 09:46 | Kultura

Apirilaren 26an itxiko dute Azpeitiko Txarrantxa taberna, punk musikaren maitaleentzat erreferentzia izan dena. Hori dela-eta, 'Azken Dantza' ekitaldia prestatu dute larunbaterako.

 

EAJk udal hauteskundeetarako hautagaitza zerrendaren aurkezpena egingo du bihar

Uztarria.eus | 2015-04-16 : 09:55 | Politika

Bihar, ostirala, Sindikatu Zaharrean izango da aurkezpen ekitaldia, 19:30ean hasita. Ekitaldia herritarrentzat irekia da, eta nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Iritsi da momentu erabakigarria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-15 : 18:08 | Kirolak

Junior mailako lauko finalak izango dira asteburuan Azpeitian eta Azkoitian. Infantil mailako nesken Gipuzkoako txapelketako finalerdiak ere Azpeitian jokatuko dira.

Telesail berri baterako figuranteak behar dituzte

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 18:05 | Besterik

Pausoka ekoiztetxeak egin du deialdia. 18 urtetik gorakoa izatea da aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra. Grabazioak maiatzaren 11tik uztailaren 3ra bitartean egingo dituzte, Zestoan eta Legazpin.

Kioskoaz geratzen dena

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 17:58

Plazako kioskoa kentzeko lanak hasi eta hiru egunera, eraikinaren hondarrak besterik ez dira geratzen zutik. 1940an, orain dela 75 urte, gaurko egunez onartu zuen Udalak kioskoaren azpian egin beharreko...

»» Erantzunak: 8 (euli, Mendi, enpankaleko_ataikue, nekane, benni...)

Bihar, osteguna, izango da Uztarrian praktikak egiteko izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 13:10 | Uztarriaeus

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute aukera; azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak bidaltzeko azken eguna bihar, osteguna, izango da, eta uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira.

Dena prest 'Irribanda' emanaldirako

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 12:15 | Kultura

Dena prest edo ia prest dute Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolak, zapatuan, hilak 18, Pirritx, Porrotx eta Marimotots paliazoekin eskainiko duten Irribanda emanaldirako. Izarraitz pilotalekuan izango da...

Teresa Todaren hitzaldia izango da gaur, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2015-04-15 : 11:45 | Politika

Gaur, apirilak 15, Sare herritarreko kide Teresa Todak solasaldia eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 19:00etan...

Badator Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2015-04-15 : 10:38 | Gizartea

Aurtengoan ere ez du hutsik egingo Gazte Asteak. Beraz, ez da faltako hitzaldi, eztabaida, mokadu...

Posta bidezko botoa eman dezakete herritarrek dagoeneko

Urola Kostako Hitza | 2015-04-15 : 10:34 | Politika

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi direnek edo arazo fisikoak dituztenek eman dezakete boza posta bidez; apirilaren 25erako egin behar dute eskaera.

Alebin nesken Azpeitia Cup txapelketako finalaren bideoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitia Cup | 2015-04-15 : 10:16 | Kirolak

Lagun Onak eta Pauldarrak taldeek jokatu zuten Azpeitia Cup txapelketako finala, eta hurrengoa partidaren laburpen...

Ziklomotorren azterketa teknikorako txanda eskatu daiteke dagoeneko

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 10:04 | Besterik

Maiatzaren 7an izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara. Ordaindu beharrekoa, berriz, 27,05 euro da.

Kirol Zehaztasun ligako 5. jardunaldia, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-04-15 : 00:06 | Kirolak

Zapatu honetan, apirilak 18, Azpeitiko Udal igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldia...

Pako Aristi eta Xebastian Lizaso, ETB2n euskaldunek euskaraz egitearen alde deitu dutenen artean

Uztarria.eus | 2015-04-14 : 18:22 | Euskara

Lea-ArtiBAI Euskarari elkartea eta UEMA iaz hasi ziren protokoloa lantzen, Urola Kosta eskualdea batu zitzaien gero, eta orain Euskal Herri osora zabaldu nahi dute, hainbat kirolariren eta kultur eragileren atxikimenduarekin. Hemen, atxikimendu guztien zerrenda.

Santa Engraziko eguna ospatuko dute igandean Lagun Onak MBkoek

Uztarria.eus | 2015-04-14 : 17:19 | Kirolak

09:00etan abiatuta, egun osorako irteera antolatu dute. Gaztetxoak autobusez joango dira Zestoaraino; helduek, berriz, Azpeititik Santa Engrazira oinez joateko aukera izango dute. Autobusean joan behar dutenek soilik eman behar dute izena eta epea ostegunean bukatuko da. Zapatuan, bestalde, eskola kirolekoek mendi ibilaldia egingo dute Izarraitzen magalean.

 

Datuen babeserako legediaren gaineko ikastaroa antolatu du Bertanek merkatarientzat

Uztarria.eus | 2015-04-14 : 16:22 | Ekonomia

Apirilaren 27an izango da, 15:00etan, Sindikatu Zaharrean. Doako saioa izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, apirilaren 20rako.

Genero ikuspegia txertatuko du udalak bere jardunean, 'Mainstreaming' estrategiaren bidez

Uztarria.eus | 2015-04-14 : 14:49 | Gizartea

Azpeitiko Udala estrategia martxan jartzen "aitzindari" izango dela jakinarazi dute. Aranbarriren aburuz, udalean lan egiteko modua "aldatzea" dakar genero ikuspegia txertatzeko estrategiak, eta estrategia martxan jartzearekin bi prozedura administratibo landuko dituzte aurten.

 

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9