Artxiboa: 2015 4

Bihar aurkeztuko dugu EH Bilduren Azpeitiko zerrenda osoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2015-04-22 : 12:01 | Politika

Herritik eta herriarentzat... Konpromisodun lagunak, elkarrekin, herri honetan aldaketan sakontzeko ilusioarekin. Herritarrekin bidea egiteko nahiarekin...

Bizitzaz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Amaia Agirretxe | 2015-04-22 : 10:37 | Iritzia

Errutinaren egunerokotasunean, egunerokotasunaren errutinan, zail suertatzen da geratzeko parada hartu eta gure bizitza zertan den galdegitea. Garen horri egunero egiten badugu ere, biharrak harrapatuta bizi baikara askotan. Norbait izatera bidean planifikatutako bizitzak, nor izan nahi genukeenaren araberako kronogramak.

Izarraizko Mendi Lasteketa zapatu arratsaldera aurreratu dute

Urola Kostako Hitza | 2015-04-22 : 09:42 | Kirolak

Izarraizko txokoak mendizalez eta lasterkariz beteko dira larunbat honetan, Izarraizko Mendi Lasterketa jokatuko baita 11. urtez. Aurten, Anaitasuna Mendi Bazkunari dagokio lasterketa antolatzea, beraz Azkoitian hasi eta amaituko da proba.

Iñaki Etxeberria Euskadiko selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-04-21 : 22:01 | Kirolak

Euskadiko Igeriketa Federazioak Iñaki Etxeberria (2001) igerilaria aukeratu du, apirilaren 25 eta 26ean Caceresen jokatuko...

Posta bidezko botoa emateko argibideak emango dituzte Batzokian

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 08:16 | Politika

Dagoeneko zabalik da maiatzeko udal hauteskundeetarako botoa posta bidez emateko epea, eta Azpeitiko EAJk argibideak emango ditu maiatzaren 14a bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30era bitartean.

'Arren ganbara eta emeen sotoa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-04-21 : 17:50 | Kultura

Antzezlana ostiralean, apirilak 24, taularatuko dute Soreasun, 21:30ean. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Nor da antzezlanaren zuzendaria? Erantzunak osteguneko 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostegunean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

55 gidaritik gora aterako dira zapatuan Azpeitiko XVI. Rallysprintean

Uztarria.eus | 2015-04-21 : 16:32 | Kirolak

Parte-hartzaileetako hamahiru azpeitiarrak dira, lasterketa irabazteko faboritoen artean dagoen Joxe Labaka tartean dela. Goizean 10:00etatik aurrera egingo dituzte egiaztatze lanak Epaitegietako plazan, eta lasterketa bera 15:00etan hasiko da, Errezilerako errepidea hasten den puntuan.

 

(H)ari Gara prozesuari amaiera emango diogu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2015-04-21 : 12:42 | Politika

Hainbat alditan errepikatu dugun gisan, azarotik hona (H)ari Gara prozesuan murgilduta egon gara. Puntuz-puntu...

Azpeitiko langabezia tasak behera egin du martxoan

Uztarria.eus | 2015-04-21 : 12:29 | Ekonomia

Urtarrilean baino 52 lagun gutxiago zeuden langabe martxoan Azpeitian. %13,7 izan da martxoko langabezia tasa, eta 1.007 langabe daude herrian. Eneko Etxeberria alkateak jakinarazi duenez, Azpeitiko tasaren joera "oso positiboa" da, baina "lanean jarraitu" behar dela adierai du, "enpleguaren kalitateak kezka" sortzen dielako.

»» Erantzunak: 1 (tabernaria)

Mamia bai, baina oskola ez diote aldatu

Urola Kostako Hitza | 2015-04-21 : 11:07 | Gizartea

30 urte egin ditu Azpeitiko anbulatorioak, eta parte-hartze prozesua ireki dute hori ospatzeko. Haurren marrazkiekin erakusketa egingo dute, eta helduek beraien iritzi, ekarpen edo argazkiak bidal ditzakete.

 

Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus | 2015-04-21 : 10:02 | Aisia

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean izango dira. Curriculumak maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera, eta aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

 

Amona

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-04-21 : 09:51 | Iritzia

Zuetako askorentzat amama dena, niretzat amona da. Biak edukitakoa naiz, baina amona amona, amona Dolox izan dut, bere moño eta guzti. Biloba zaharrena  izanda, ni izan naiz bere kuttunena eta bera nire AMONA, letra larriz.

Leire Zelaiak irabazi du XXIV. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2015-04-20 : 22:27 | Kirolak

Joan den Igandean, hilak 19, jokatu zen XXIV. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 25 arrantzalek hartu zuten parte. Guztira, 13 amuarrain harrapatu zituzten. Alebin mailako Leire Zelaia izan zen irabazlea Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Amuarrain handienaren saria, berriz, Eñaut Zubizarretak eskuratu zuen, 422 gramoko amuarraina arrantzatuta.

 

Gaztetxoak gustura egindako lanarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-04-20 : 23:39 | Kirolak

Pasa den zapatuan Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Kirol Zehaztasun Ligako azken jardunaldia jokatu...

Kalejira eta txupinazoa, Gazte Asteari ekiteko

Uztarria.eus | 2015-04-20 : 19:37 | Aisia

Aurtengo Gazte Astea abian da. Gaur hasi eta zapatua arte, egunero izango dira hitzorduak, Gaztetxean zein herriko beste zenbait gunetan. Aurten ere festa giroko kalejirarekin hasi dute astea. Bideo honetan...

Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan aste osorako egitaraua prestatu dute

Uztarria.eus | 2015-04-20 : 17:10 | Kultura

Udalak eta Udal Liburutegiak elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu dute. Aurreneko hitzordua gaur, astelehena, izango da liburutegian. Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua eleberriaren gaineko literatur solasaldia egingo dute bertan, 18:00etan hasita.

UEMAk Azpeitian egin du agintaldi honetako azken batzar nagusia

Urola Kostako Hitza | 2015-04-20 : 16:30 | Euskara

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agintaldii bukaerako batzar nagusia egin zuen larunbatean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bertan, udalerri euskaldunen egoeraz eta garapenaz hitz egin zuten, eta azken lau urteetan zuzendaritza batzordeko kide...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Irribanda' ikuskizunaren zati bat, bideoan

Uztarria.eus | 2015-04-20 : 14:45 | Kultura

Zapatuan Izarraitz pilotalekuan izan zen Irribanda ikuskizunaren zati bat da hurrengo bideoa.

Gotzon Aranbururen senideak ere ez dira joango Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera

Berria.eus eta Uztarria.eus | 2015-04-20 : 13:04 | Politika

Kuarteletan deklaratzeko hitzordua jaso dute euskal presoen 127 senidek, tartean, Gotzon Aranburu azpeitiarraren familiakoek. Mate operazioaren harira deitu dituzte, abokatuen ustez.

Azpeitiko egoera sozialaren eta gizarte laguntzen inguruko hitzaldia izango da hilaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2015-04-20 : 12:32 | Gizartea

Azpeitiko egoera sozialaren gaineko diagnostikoaren ondorioak aurkezteaz gain, Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen laguntza sozialen gaineko...

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9