Artxiboa: 2015 4

SPRI-k diru laguntzak aurkeztuko dizkie enpresei, Azkoitian

Urola Kostako Hitza | 2015-04-24 : 11:12 | Ekonomia

Spri-ren (Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Berrikuntza Saileko arduradun Josu Ocariz Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da datorren asteazkenean, apirilaren 29an, agentziak ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko. 15:00etatik 16:30era bitartean izango da aurkezpena, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

'Pride' eta 'Disney junior party' filmak ikusgai Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 09:47 | Kirolak

Pride eta Disney junior party filmak emango dituzte zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Pride filma bihar, zapatua, 19:00etan eta 21:30ean eskainiko dute. Igandean, berriz, 19:00etan, eta astelehenean...

Gitarra taldearen kontzertuarekin hasiko dira bihar Asteburu Musikalak

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 08:03 | Kultura

Amaia Garmendiaren gitarra taldeek eskainiko dute emanaldia Sanagustin kulturgunean, 12:30ean hasita.

Azpeitiko Gure Esku Dago: "Atxikimendu bidez sarea osatu nahi dugu, datorren urtean jauzi kualitatibo garrantzitsua emango dugulako"

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 16:06 | Gizartea

Ekainaren 21a iristeko bi hilabete baino gutxiago falta diren honetan, Gure Esku Dago dinamika lanean ari da herriz herri. Herritarrei egun horren berri emateko eta atxikimenduak biltzen hasteko, Ehuntze Eguna antolatu dute Euskal Herriko hainbat tokitan; tartean, Azpeitian. Zapatua, hilak 25, aldarri eta festa eguna izango da, eta hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango da egun osoan. Uztarria.eus-ek Azpeitiko Gure Esku Dago taldeko Josu Albero eta Lurdes Isartekin hitz egin du, Ehuntze Egunaz, ekainaren 21az, taldearen helburuez eta aurrera begirako asmoez.

 

Lehen urratsa bizikidetzara bidean

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 12:34 | Politika

Azpeitiko Herritarren Foroa aurkeztu zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Herritarren Foroa ondorengoek osatu dute: Alaitz Aguado, Jexux Aizpurua, Eneritz Albizu, Miren Alcedo, Jabier Altuna, Joxe Arregi, Felipe Murillo, Miren Odriozola, Manoli Uranga, Eneka Urbieta eta Mertxe Urtuzaga Otaegi. Foroko kideek azaldu dutenez, "aurrera begiratu behar dugu, gertatutakoa ahaztu beharrik gabe eta gorrotorik gabe".

 

Autobus zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira apirilaren 27tik aurrera

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 17:46 | Gizartea

Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Tolosa, Azkoitia-Zarautz, Beizama-Azpeitia, Zestoa-Ermua eta Zumaia-Zumarraga lineetan izango dute eragina aldaketek.

Lurrunezko trenaren kabinan bidaiatzeko aukera, Burdinbidearen Euskal Museoaren eskaintza berria

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 16:42 | Aisia

Azpeitia eta Lasao arteko joan-etorrien denboraldi osoan, azaroaren 1a arte, aurrez izena emandako bisitariek izango dute esperientzia hori bizitzeko parada, Egun batez sugina eskaintza berriaren barruan. Igande eguerdiko irteeretan izango da, eta egun bakoitzeko bidaiari bakarrak har dezake parte, 50 euroren truke.

'Arren ganbara eta emeen sotoa' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 12:37 | Kultura

Arren ganbara ete emeen sotoa antzezlanaren zuzendariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Mari Karmen Bordak eta Maite Agirrezabalak sarrera bana eskuratu dute.

Egitasmoak Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 12:25

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, osteguna, eta Udalak argitaratutako liburuak saltzeko postua jarri du udaletxe azpian. Goizez zein arratsaldez izango da postua.

Horrez gain, ipuin kontaketa saioa izango da gaur...

Titan Desert itzulian parte hartuko du Joseba Albizu txirrindulariak

Urola Kostako Hitza | 2015-04-23 : 09:51 | Kirolak

Titan Desert Marokoko desertuko itzulian parte hartuko du Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak. Apirilaren 27an hasiko da proba, eta maiatzaren 2a bitartean 600 kilometrotik gora egingo dituzte, sei etapatan banatuta. MMR-Powerade...

Juan Jose Urbinaren lanak ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 08:58

Paisaiak izenburua jarri dio erakusketari. Baserriak, herriak eta loreak ditu gehienbat margotuta, oleo eta pastel teknikaz. Txikitatik izan du margotzeko zaletasuna eta komikiak-eta marrazten zituen bere kasa. Duela hamar bat...

Aita santuak bi urte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Joxe Arregi | 2015-04-23 : 08:08 | Iritzia

Martxoaren 13an bete ziren bi urte Frantzisko aita santua izendatu zutela. Hautatu berritan, New York Times egunkaria gogor mintzatu zen: aita santu berria kontserbadore, homofobo eta matxista omen, eta Videla, Argentinako diktadore ohiaren aurka ezer egin gabea.

Aitor Zulaika: "Tituluak lortzea oso zaila da, eta kopakoak are zailago"

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 19:10 | Kirolak

Real Unionekin Federazio Kopa irabazi zuen azpeitiar entrenatzaileak orain astebete, "globalki zein pertsonalki oso positiboa" izan den lorpena. Baina 2. B mailako ligan ere ez dabil makal Irungo taldea; lau partidaren faltan, 2. A mailara igotzeko lehian sartzeko aukera asko dituzte. Denboraldi hasieratik bezala, "egunean egunekoa" buruan lanean jarraitzea da Zulaikaren erronka.

 

Azpeitiarrei arreta soziosanitario koordinatua bermatzeko protokoloa sinatu dute

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 18:09 | Gizartea

Otsaileko udalbatzarrean onartu zuen Udalak Eusko Jaurlaritzarekin, Osakidetzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostutako protokoloa sinatzea, menpekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.

 

'Sareak ehunduz' erakusketa, hilaren 30a arte Betharramen

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 17:14 | Kultura

 

Emakume euskaldunen erakundeetako hamar ordezkarik 2013an Palestinako lurralde okupatuetara egindako hurbilketa irudi eta testu bidez islatzen duen erakusketa da Sareak ehunduz, eta Betharrameko aretoan ikus daiteke egunotan, apirilaren 30a arte...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Urola aldeko kontu ta komerixek' aurkeztu dute liburutegian

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 16:59

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu duten egitarauaren barruan, liburu aurkezpena egin zen astearte arratsaldez Udal Liburutegian. Gurutz Garmendia (argazkian, eskubian) eta Josu Arrieta azkoitiarrek osatu dute Urola...

Artezkaritza kontseilu berria aukeratu eta 2015eko kudeaketa plana onartu ditu Sanagustin kooperatibak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2015-04-22 : 16:47 | Kultura

Zortzi laguneko Artezkaritza Kontseilua aukeratu zuen Sanagustineko kooperatibak joan zen larunbatean egindako ohiko batzarrean, aho batez. Kultur Mahairekin batera, herriko kulturgintzaren norabidea markatzea izango du egiteko nagusia kontseilu horrek, eta nola ez, kooperatibako arlo ekonomikoari jarraipena egitea. Azpeitiko Kultur Mahaiak sortutako kooperatiba da Sanagustin Kooperatiba; hainbat ekimenetarako beharrezkoa den enpresa egitura izan dezan.

 

Pirionetara joango dira asteburuan Lagun Onak Mendi Bazkunakoak

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 16:35 | Kirolak

Bi ibilaldi egingo dituzte, zapatuan Bisaurinera eta igandean Castillo de Acherrera. Irteera federatutako mendizaleentzat da eta bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna.

Denon artean lortu dugu!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-22 : 15:29 | Kirolak

Denboraldiko azken partidan, Sammic ISBk zaleei eskerrak eman nahi dizkie urtean zehar jasotako laguntzagatik. Larunbatean, 20:00etan jokatuko du Azpeitiko kiroldegian Grupo Eulen Carrefour El Boulevard-en kontra eta sarrera dohainik izango da, salbazioa ospatzeko.

EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PP aukeran, udal hauteskundeetan Azpeitian

Uztarria.eus | 2015-04-22 : 14:25 | Politika

Gaur, asteazkena, kaleratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak datorren maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren behin-behineko hautagai zerrendak. Horien artean, Azpeitiko udal hauteskundeetako hautagaienak, eta lau alkategai izango dira herritarren aukeran: Eneko Etxeberria (EH Bildu), Aitor Gorrotxategi (EAJ), Oscar Murillo (PSE-EE) eta Yago Mendez (PP).

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9