Artxiboa: 2015 4

Bi lasterketa irabazi ditu asteburuan Oier Ibarguren txirrindulariak

Urola Kostako Hitza | 2015-04-28 : 10:44 | Kirolak

Bergaran eta Zarautzen eskuratu ditu denboraldiko lehen garaipenak.
 

'Lan elkarrizketako hautaprobak' ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek biharko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2015-04-28 : 10:22 | Ekonomia

Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroan aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutzeko eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena jakiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Bihar, asteazkena, 15:30etik eta 17:45era izango da ikastaroa.

Iluntze lokala, auzotarren bilgune

Erabiltzailearen aurpegia da hau XJ Auzolanean | 2015-04-28 : 08:23 | Iritzia

Lau urteren ondoren, iritsi zaigu Iluntze auzo lokala husteko unea. Bertan lau urtez hamaika ekitaldi egin ditugu. Bertan bildu gara hamaika iluntzetan auzoa indartu eta argitu asmoz.

Bodega Zaharraren atea...

Kolonbiaz hitz egingo dugu Kooperatuz ekimenaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gazte Informazio Bulegoa | 2015-04-27 : 17:14 | Aisia

Gaur, asteartea, 19:00etan, Anne Unanuek Kolonbiako Santa Marta herrian bizitako esperientziak azalduko dizkigu Gaztetxean...

Aingeru Castro izan zen azkarrena Rallysprintean, eta Joxe Labaka hirugarren

Uztarria.eus | 2015-04-27 : 16:41 | Kirolak

Azkenean, 50 gidari lehiatu ziren Azpeitiko lasterketaren XVI. edizioan eta 28k bakarrik lortu zuten proba osatzea. Iban Tarsicio sailkatu zen bigarren tokian.

 

Gerdau ISB Euskadiko Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-04-27 : 12:36 | Kirolak

Finalerdian Tabirako Baqueri irabazi zion eta finalean, berriz, Gernika KESB garaitu zuen. Emaitza horiei esker, maiatzaren 24tik 30era jokatuko den Espainiko Txapelketara sailkatu da Luis Agirren taldea.

 

Herritarrak hasi dira "ilusioa, indarra eta borondatea" ehuntzen

Uztarria.eus | 2015-04-27 : 10:58 | Gizartea

 

Euskal Herriko hainbat txokotako moduan, Ehuntze Eguna ospatu zuten azpeitiarrek zapatuan. Gure Esku Dago dinamikako kideek egun osorako egitaraua prestatu zuten egun horretarako, eta eguerdian atxikimenduak emateko eta materiala erosteko...

»» Ikusi argazki guztiak (13) »» Erantzunak: 1 (Anbotoko_Mari)

Iñigo Ibañezek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Uztarria.eus | 2015-04-27 : 10:38

Iñigo Ibañez Erniarraitz Bertsozale Elkarteko azpeitiar bertsolariak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Atzo, igandea, jokatu zen finala Irungo Amaia antzokian, eta azpeitiarra nagusitu zen.

Hiru azpeitiar aritu ziren kantuan...

Itsasoan hildakoen oroimenez egitasmoa egin du Elkar-Ekinek

Uztarria.eus | 2015-04-27 : 09:59

"Gerrari eta miseriari ihesi itsasoan hiltzen ari direnen egoera" salatzeko ekimena egin du Elkar-Ekinek asteburuan. Anbulatorio aurrean hainbat hildako irudikatu dituzte, Mila bizitza galdu dira itsasoan. Giza eskubideak munduko pertsona...

Iñigo Olartek argazki bilduma ederra erakutsi zigun ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-04-24 : 17:55 | Kultura

Iñigo Olartek gai ezberdinetako argazki bilduma ederra erakutsi zigun: paisaiak, eszenak, argazkiak... Gainera, kamera ezberdinak...

Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Hodei Mendinueta | 2015-04-27 : 08:31 | Iritzia

Banoa. Duela bi urte pasatxo hasi zen esperientzia honi amaiera emateko ordua dela uste dut. Gainera, nahiko txapa eman dut eta honezkero aspertu zaituztet. Beraz, banoa. Baina ez dut eskerrak eman gabe joateko asmorik.

Maiatzaren 2an irekiko da aurtengo Antzerki Topaketen kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 17:30 | Kultura

Datorren hilaren 30a arte luzatuko da aipatutako epea. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dute ekainean, eta uztailean erabakiko dute irabazlea zein den. Aukeratutako kartela izango da udazkenean egingo diren Topaketen irudia, eta egileak 900 euroko saria jasoko du..

 

Ezohiko udalbatzarra egingo dute astelehenean

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 17:06 | Udala

Goizean izango da, 09:30ean. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa eta Urrestillarako bidegorria egiteko Udalak eta Foru Aldundiak lotu duten hitzarmena izango dira lan-zerrendaren bi puntuak.

Zaku bete ekitaldi astebururako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-04-24 : 13:12 | Kultura

Ez dago aitzakiarik, asteburu honetan kalera atera beharra dago. Eskaintza faltarik ez dago behintzat! Gaurtik hasi, eta igandera arte, hainbat kultur ekitaldi, kirol ekitaldi eta bestelako izango dira Azpeitian; adin eta gustu guztientzat eskaintza dago. Antzerkia, parodia, kontzertua, zinema, kitarra emanaldia, rallya, Ehuntze eguna...

Gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira Azpeitiko anbulatorioan

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus | 2015-04-24 : 13:06 | Gizartea

Osakidetzan ordezkatuta dauden sindikatuek bi eguneko greba deitu dute, lau urteotan osasungintza publikoan izandako "murrizketei, lan egoeraren kaskartzeari eta zerbitzuen kalitatearen jaitsierari" buelta emateko eskatzeko.

"Gobernatzeko eta arazoei aurre egiteko gai" den zerrenda aurkeztu du EH Bilduk

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 10:26 | Politika

Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Azpeitiko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda osoa. Etxeberriak eskerrak eman zizkien agintaldi honetan EH Bilduko zinegotzi izan direnei, eta haiek egindako lana errekonozitu zuen.

 

Alokairurako laguntzak diru-sarreren arabera banatuko ditu aurten Udalak

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 12:06 | Udala

Aurten, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, banatutako herritarrek, 70 urtetik gorakoek zein mugikortasun arazoak dituztenek eskatu ahal izango dituzte alokairua ordaintzeko diru-laguntzak. Udalak 150.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara, eta urriaren 15ean bukatuko da eskaerak egiteko epea.

 

»» Erantzunak: 1 (oihanatxo)

Aldizkariaren aurrerapena: Iosu Salegi, San Juan baleontzia berreraikitzen

Uztarria.eus | 2015-04-23 : 12:48 | Kultura

Maiatzaren 8an banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hurrengo zenbakia, 172.a. Bertan, besteak beste, Iosu Salegiri egindako elkarrizketa izango da irakurgai. Egur-lanean aritzen da azpeitiarra eta gaur egun Albaola Itsas...

Dark Code eta Su ta Gar taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 11:18 | Kultura

Dark Code taldeko azpeitiar musikariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Aitor Etxaniz da erantzun zuzena, eta Izaskun Agirrek eta Amaia Lasak sarrera bana eskuratu dute.

Bihotz-biriken suspertzeaz eta desfibrilagailuen erabileraz ikastaroa emango du DYAk

Uztarria.eus | 2015-04-24 : 11:15 | Besterik

Maiatzaren 4an eta 5ean emango dute, Azpeitiko egoitzan. Parte-hartzea irekia da, aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa. Proba teoriko-praktikoak gainditzen dituztenek ikastaroa gainditu dutela ziurtatzen duen agiria jasoko dute.

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9