Artxiboa: 2014 5
Munich 1962. Isildu egia
2014-05-30 : 17:17 | Kultura
|Datorren asteazkenean, Orreaga Elkarteak eginiko 'Munich 1962. Isildu egia' dokumentala ikusiko dugu Sanagustin kulturgunean. "Gerraosteko egoera, erbesteko Jaurlaritzaren eginkizuna, Agirre lehendakariaren figura..."
Giza-katera joateko autobusetan izena emateko epea asteartean amaituko da
2014-05-30 : 16:02
|Izena eman daiteke Gure Esku Dagoren lokalean, Sanagustin Kulturgunean, Izaro tabernan eta Orkatz Kultur Elkartean. Hiru autobus daude, ordutegi desberdinekin, bidaia egiteko.
Bihar Itsasiko haur eta gaztetxoak dantzan Sanagustinen, eta etzi Dantza Suelto eskolakoak Sanjuandegin
2014-05-30 : 15:41 | Kultura
|Urtean zehar egindako lanaren emaitza jendaurrean erakusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, bihar eta etzi egingo diren dantza emanaldi banatan. Bihar, 12:00etan Sanagustin Kulturgunean izango dira Itsasikoak, eta etzi, ordu berdinean, Sanjuandegin, Luis Alberdi Beltzaren Dantza Suelto eskolakoak. Kirioak eta hankak dantzan izango dira!
Astebetez luzatu dute gazteriako ikastaroetan izena emateko epea
2014-05-30 : 15:40 | Aisia
|Ekainaren 6a bitartean eman daiteke izena. Hori dela eta, atzeratu egin dituzte sukaldaritza ikastaroaren eta bitxigintza tailerraren hasiera eta amaiera datak.
Plaza berritzeko proiektuen egileen azalpenak, bideoan
2014-05-30 : 13:19
|Herriko hiru arkitektura estudiok egindako hiru proiektu izango dira aukeran, plaza nola eraberritu erabakitzeko ekainaren 13an, 14an eta 15ean egingo den herri galdeketan. Herritarrek plaza berritzeko hiru proposamenen artean erabaki...
Jaso dute 2014ko Joxe Takolo beka
2014-05-30 : 13:01
|Gaur, ostirala, jaso dute Jonatan Larrañaga getxoztar eta Manu Cordoba zaragozar mendizaleek 2014ko Joxe Takolo beka, udaletxeko aretoan. Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo...
Plaza argazkitan, herri galdeketaren atarian
2014-05-30 : 10:49 | Herria
|Plazako hainbat argazki eskegi ditu Udalak arkupeetako zutabeetan, plaza eraberritzeko egingo den herri galdeketaren atarian. Plazako eraberritzeko lanak hasten direnean, aldamioetan eskegiko dituzte irudi horiek.
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko onenen artean
2014-05-30 : 10:42 | Kirolak
|All Athletics erakundeak urtero egiten duen rutako lasterketen zerrenda eguneratu berri du, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko lasterketa onenen artean aukeratu du. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendari den Agustin Jimenezek "lorpen historikotzat" jo du sailkapen hori.
Azpeitiar gazte ugari ere erabakitzeko eskubidearen alde
2014-05-30 : 10:36 | Gizartea
|Azpeitiar gazte ugari ere erabakitzeko eskubidearen alde!
GURE ESKU DAGO! Gazteen esku ere badago!
Saharako errealitatea ezagutu dute herriko ikasleek
2014-05-30 : 09:43 | Kultura
|Khamar Saharar Herriaren aldeko Azpeitiko elkarteak Saharar herriak bizi duen gatazkaren inguruko sentsibilizazio saioa egin zuen atzo, osteguna, herriko hiru ikastetxeetan. DBHko ikasleekin elkartu ziren Khamarreko kideak.
Gerra egoerak bizi...
Barraken egunaz gozatu dute gaztetxoek Sanjuandegin
2014-05-29 : 19:44 | Festak
|Barraken eguna ospatu dute gaur, osteguna, Sanjuandegin. Jende asko joan da hara; eta, oraindik ere, 21:00ak bitartean, euro baten truke barraketan jolasteko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Erronkak mahai gainean
2014-05-29 : 18:41 | Kultura
|Aho Bizarrik Gabe saioan, Jon Sarasuak ezkerraz eta eskuinaz, euskalgintzaz, bertsolaritzaz eta kooperatibez iritzi interesgarria azaldu du, Josu Azpillagaren galderei erantzunez.
»» Erantzunak: 1 (txikia)
Saninazioetako olatura igotzeko eskatu du Haujijijaik
2014-05-29 : 17:44 | Festak
|Haujijijai festa batzordea hasi da saninazioetarako egitaraua prestatzen eta lanak banatzen. Horretarako, ordea, herritarren laguntza behar du taldeak, eta jaiak prestatzeko laguntza eskatu dute. Hurrengo bilera ekainaren 4an, asteazkenean, izango...
Ingurumenaren astea hasiko da ostiralean
2014-05-29 : 17:04 | Gizartea
|Ingurugiro Etxea Museoak antolatu du, eta maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 8an amaituko da. Ostegunean, maiatzaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da, eta gainontzeko egunetan hainbat ekitaldi egingo da.
Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek txandaka kudeatuko dute Munoaundi
2014-05-29 : 16:17 | Gizartea
|Azken sei urteetan, Iraurgi Lantzenek izan du aztarnategiaren gestioaren ardura. Datozen bost urteetan, ordea, Azpeitiko Udalaren esku geldituko da eskumen hori.
Industria indartzea helburu duen akordioa sinatu du Azpeitiko Udalak Saiolanekin
2014-05-29 : 15:02 | Ekonomia
|Azpeitiko eta bailarako industria sarea eta jarduna indartzea helburu duen hitzarmena sinatu dute Azpeitiko udalak eta Arrasateko Saiolan enpresa eta berrikuntza zentroak. Sustapen Ekonomiko Planean kokatzen da hitzarmen hau eta Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuko ditu hitzarmenetik eratorriko diren proiektuak. Hitzarmena aurkeztu dute Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Jose Mari Usatorre, Saiolaneko ordezkariak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak.
Inauguratu ostean, zabalik da Baigera I-eko taberna
2014-05-29 : 14:00 | Gizartea
|Atzo, asteazkena, inauguratu zuten Enparan kaleko Baigera I taberna, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta, eta zabalik da dagoeneko. Jendetza izan zen atzoko inaugurazioak, eta luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek...
Kirolariak ere giza-katean izango dira!
2014-05-29 : 10:48 | Gizartea
|Geroz eta gehiago gara. Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu azpeitiarren kopurua goraka doa, termometroa...
Plazaren inguruko herri galdeketaz
2014-05-29 : 10:25 | Iritzia
|Azpeitiko Udalak herriko enparantza oinozkotzearen inguruko galdeketa abiatu du, eta oinozkotzearen aldeko iritzia ematea nahiko nuke lerro hauekin. Ezer baino lehen Udala zoriondu nahi dut galdeketa antolatzeagatik, aro berri baten aurrean gaude.
»» Erantzunak: 3 (Anbotoko_Mari, MAITE, nekane)
Oraindik izena eman daiteke haurrentzako igeriketa ikastaroan
2014-05-29 : 10:08 | Kirolak
|Saioak asteartetik ostiralera 09:00etan izango dira, uztailaren 1etik 24ra bitartean. Ikastarorako izena igerilekuan eman behar da.