Artxiboa: 2013 11

'Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute' hitzaldia, gaur

Uztarria.eus | 2013-11-12 : 10:39 | Hezkuntza

Gaztelekuan izango da, 15:00etan hasita. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da.

Osasuna eta kiropraktikari buruzko solasaldia izango da gaur

Uztarria.eus | 2013-11-12 : 09:35 | Gizartea

Gaur, asteartea, 19:00etan izango da, Sindikatu Zaharrean. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu beharko dute, eta hitzaldia doakoa da.

Zabalik da 'Bellas a lo bestia' tailerrean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2013-11-11 : 08:18 | Gizartea

Polita izatearen beharra, emakumeak edertasunaren irudi idealizatu bakarraren menpe ezartzen dituen araua dugu gure jendartean. Gure betebeharra dela sinestarazi digute, eta ondorioz, desberdintasun egoera horretan finkatzen gaituzten tentsio, gutxiespen eta...

Ligako lehen jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-11-12 : 00:45 | Kirolak

Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz taldeko infantil eta junior mailako igerilariek ligako lehen jardunaldia...

Jokin Uranga, hurrengo saiorako prest

Uztarria.eus | 2013-11-11 : 19:36 | Kultura

Gernika-Lumon, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen lehen itzuliko saioan bigarren sailkatu zen azpeitiarra. Lehen itzuli hori osatzeko bi saioren faltan, badaki dagoeneko finalaurrekoen bigarren itzulian izango dela. Bezperan oheratu zenetik Gernikan saioa bukatu artean egindakoak eta sentitutakoak errepasatu ditu Urangak Uztarria.com-erako.

 

Xabat Manzisidor hamargarren Behobia-Donostian

Uztarria.eus | 2013-11-11 : 16:45 | Kirolak

111 azpeitiarrek bukatu zuten atzo, igandea, lasterketa. Aurreneko emakumea Nerea Etxeberria izan zen.

Hasi dituzte ospakizunak San Martin Egoitzan

Uztarria.eus | 2013-11-11 : 15:53 | Aisia

Gaur, zaindariaren eguna, hasi eta zapatua bitartean ospatuko dute egoiliarrek beren astea. Goizean, udal ordezkariekin eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleekin ireki dute egitaraua.

 

Jendetza Lin Ton Taunen kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2013-11-11 : 11:08 | Kultura

Zapatuan, hilak 9, Malder eta Lin Ton Taun zestoar taldeek kontzertua eskaini zuten Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekin taldeak antolatuta. 400 bat lagun izan ziren kulturgunean, eta giroa paregabea izan zen. Hemen...

Martxan da kantu jira

Uztarria.eus | 2013-11-11 : 10:50 | Kultura

Hainbat lagunek ostiralean, azaroak 8, egin zuten aurrenekoz, abian jarri berri duten kantu jira. Aurrerantzean hileko bigarren ostiralero egingo dute jira, 19:00etan, Baigera I aurretik hasita. Hemen, ostiraleko kantu...

Argazki topaketa arrakastatsuak

Juan Mari Ibarzabal eta Azpeitiko Argazki Elkartea | 2013-11-11 : 10:38 | Kultura

 

Eguraldia lagun, giro ederrean pasa zuten zapatua, Argazki Topaketetara gerturatu ziren lagunek. Goizean Xanti Rodriguezek hitzaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean, eta solasaldiaren ostean taldeko argazki erakusketa egin zuten. Eguerdian, bazkaldu...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Orkatz eta Olatz Libre eguna izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Libre Azpeitia | 2013-11-11 : 10:08 | Politika

Orkatz eta Olatz Libre! eguna ospatuko da datorren zapatuan, azaroak 16, Azpeitian. Herritar guztiak gonbidatzen...

Urrezko hiru puntu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-11-11 : 09:28 | Kirolak

Lagun Onak 1- Beasain 0: Urrezko hiru puntu.

Lagun Onaken amaikakoa:

- Atezaina: Andoni Errasti.

- Atzelariak...

Dantza solte ikastaroa antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Itsasi Euskal Kultur Taldea | 2013-11-11 : 07:19 | Kultura

Azaroaren 16tik abenduaren 18ra bitartean dantza solte ikastaroa eskainiko dugu. Astelehen eta asteazkenetan izango dira...

Azkenean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-10 : 20:16 | Kirolak

Azpeitia Azkoitia ISBk denboraldiko lehen garaipena lortu du bigarren zati ikusgarria eginez.

 

 

Duintasun eske, duintasunez

Uztarria.eus | 2013-11-09 : 20:14 | Gizartea

Eragile eta herritar askok egin zuten bat Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat manifestuarekin eta manifestaziorako deiarekin, eta ehundaka izan dira gaur, azaroak 9, aldarrikapen horrekin kalera atera diren azpeitiarrak...

Gure herriaren garaia da, Euskal Herriaren garaia

IƱaki Portilla (EH Bilduko Azpeitiko zinegotzia, udalbiltzakidea) | 2013-11-09 : 21:30 | Iritzia

Testuinguru bezala "Azpeitiak une hauetan bizi duen egoera mingarria” esaldia erabilita, Azpeitiko EAJ-PNVren udal taldeak demagogikoki esan du “eskandalagarria" dela udalak Udalbiltzari –15.000 euroko– laguntza ematea (PNVren adierazpena). EAJ-PNVren inboluzio nazionalaren beste seinale bat da. Azpeitiko EH Bilduren udal taldea saiatuko da gure arrazoiak azaltzen, pedagogia eginez.

Libre Egunean parte hartzera deitu dute herriko hainbat eragiletako ordezkariek

Uztarria.eus | 2013-11-08 : 18:17 | Politika

"Azken hilabete honetan epaitzen ari diren euskal herritarrei, bereziki Orkatz Kultur Elkarteari eta Olatz Izagirreri" euren "elkartasuna eta konpromisoa" adierazi diete Azpeitian eremu ezberdinetan lan egiten duten hainbat pertsonak.

 

"Aurrekontuen azken eurora arte" Azpeitian inbertitzea eskatu du EAJk, Udalbiltzari emandako laguntza salatuz

Uztarria.eus | 2013-11-08 : 17:03 | Udala

Udaleko jeltzaleen bozeramaile Aitor Gorrotxategirentzat "eskandalagarria" da Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrari 15.000 euro ematea, "Azpeitiak une hauetan bizi duen egoera mingarriaren aurrean".

»» Erantzunak: 1 (nekane)

Bozkatu dituzte bailarako proposamenak

Urola Kostako Hitza | 2013-11-08 : 16:08 | Gizartea

Urolako trenbide zaharreko bidegorria egokitzeak eta Zestoatik Zumaiara bidegorria egiteak jaso zuen boto gehien. Horrez gain, ingurumenari, mugikortasunari eta jarduera ekonomikoari lotutako proposamenak izan ziren bozkatuenak.

Gorenaren zain ez egotea eta bederatzi preso aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak

Berria.info, Uztarria.com | 2013-11-08 : 15:14 | Politika

Parot doktrinaren aplikazioaren gaineko bozketan, zortzina berdindu dute alde eta kontra zeudenek, eta Grande-Marlaska aretoko presidenteak baldintzatu du bozketa, kalitatezko botoarekin. 197/2009 doktrina aplikatuta duten ETAko presoetako bat da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra.

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11