Artxiboa: 2013 11

Erretiratuak ospakizunetan murgilduta

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 18:25 | Aisia

 

Baigerak antolatuta, Aste Nagusia ospatzen ari dira astelehenetik herriko jubilatu eta pentsiodunak. Gaur, osteguna, hitzaldia izan dute arratsaldean Baigera Ieko aretoan, Olatz Arangurenen eskutik. Ondoren txokolate-janaren txanda etorri da, Baigeraren...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lizasotarrak: aita-semeak bertsotan

Urola Kostako Hitza | 2013-11-21 : 17:01 | Kultura

Txapelketa Nagusirako prestatu da Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso aita maisu duela, eta bertsolaritzat hitz egin diote Hitza-ri. Garai bateko bertsogintzarekin lotzen dute beren bertsokera, Joxe Lizaso aitonarekin.

 

Xabier Euzkitze: "Korrikak kateatu egin nau guztiz"

Urola Kostako Hitza | 2013-11-21 : 16:27 | Kirolak

Behobia-Donostia korritu berri du, eta gustura dago lortutako markarekin. Zaletasun horrek harrapatu egin du azpeitiarra. Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio, Arkupean gehigarrian eskualdeko pertsonaia ezagunen zaletasunei eskaintzen dion tartean.

Asteartean abiatuko da 2014ko aurrekontuak osatzeko parte hartze prozesua

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 13:53 | Udala

Azken bi urtetako gisan, 2014rako udal aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesu parte-hartzailea abiatuko du asteartean, azaroak 26, Azpeitiko Udalak. Bilera Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita.

 

Ilusio bila nabil, begi tristeentzako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2013-11-21 : 11:00 | Iritzia

Autobusaren zain nengoela, ume bat ikusi dut. Jostailuz betetako katalogo horietakok bati begira zegoen, adi-adi, eta inbidia eman dit haren begietako distirak. Ilusio horixe nahi nuke azkenaldian ikusten ditudan begi...

»» Erantzunak: 2 (Lurdes Arrizabalaga, kolin)

Irantzu Varela: "Edertasuna ez da gaitasun bat, ezaugarri bat bakarrik da"

Urola Kostako Hitza | 2013-11-21 : 10:35 | Gizartea

Azpeitiko Emakumeen Txokoan bihar eta larunbatean Bellas a lo bestia tailerra izango da. Bertan izena eman nahi dutenek Emakumeen Txokora jo beharko dute, 943-15 70 55 telefonora deituta edota emakumetxokoa@azpeitia.net helbidera idatziz. Irantzu Varela (Portugalete, 1974) Faktoria Lilako kideak emango du tailerra. Gaur egun "emakumeen polita izateko beharraz eta inposatzen den edertasunaren eredu bakarraz" ariko da, hainbat material aztertuz eta horri aurre egiteko moduez jardunez. Urola Kostako Hitza-k Varelarekin hitz egin du.

 

Mikel Labaka eta Asier Cuevas Gipuzkoako Urteko Kirolari izateko hautagai

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 09:53 | Kirolak

Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du kirolari onena aukeratzeko prozesua, eta abenduaren 9a bitartean eman daiteke bozka Gipuzkoako Kirol Zuzendaritza Nagusiaren webgunean. Federazioak modalitate desberdinetako 31 kirolari proposatu ditu.

Jokin Uranga: "Nik egin beharrekoa eginda dudala uste dut"

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 10:19 | Kultura

Zapatuan kantatuko du Jokin Uranga azpeitiar bertsolariak Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioan, Elizondon. Urangarekin Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Julio Soto, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga izango dira oholtzan. Saioa 17:30ean hasiko da, Baztan pilotalekuan.

Epaiketa politikoen aurkako harresia eta konponbiderako zubia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Libre Azpeitia | 2013-11-21 : 10:11 | Politika

Joan den larunbat arratsaldean burutu zen 'Eskutik eskura dabilen harriari goroldiorik ez' ekimena. Libre dinamikako...

Itsasikoek euren eguna ospatuko dute zapatuan

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 09:19 | Kultura

Zapatuan, 11:30ean, mezarekin emango diote hasiera egunari. Gero, dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute, eta segidan bazkaria izango dute Itsasiko kideek eta kide ohiek.

 

Oñatzetik Loiolara ibilaldia egingo dute gaztetxoek

Uztarria.eus | 2013-11-21 : 08:44 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, zapatu goizean egingo dute txangoa. Gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna.

Urriko langabezia tasa %17,20koa izan da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2013-11-20 : 16:52 | Ekonomia

Iraurgi Berritzenek 2013ko urriko Buletin Sozioekonomikoa sarean jarri berri du, eta bertan Urola Erdiko herriz herriko zenbait datu ikusi daitezke. Hala nola, langabezia tasaren, langabetuen prestakuntzaren nahiz kontratazioen inguruko datuak irakurri daitezke.

Lander Lasa: “Talde moduan jokatuta gara arriskutsu eta horretaz konturatzen ez bagara, azken postuetan jarraituko dugu”

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-20 : 15:45

Azpeitia Azkoitia ISBko kapitainak onartzen du minduta daudela, dinamika negatiboan sartuta baitago taldea. Baina aurrera begira jarri ezean, gaitzak berdin jotzen jarraituko duelakoan dago.

 

Aske utzi dute Juan Carlos Arruti 'Paterra'

Uztarria.eus | 2013-11-19 : 13:49 | Politika

13:10ak aldean atera da Paterra Kordobako Alcolea espetetxetik, 24 urte preso igaro ostean. Bertan diren azpeitiarrek Uztarria.com-i azaldu diotenez, "dena oso lasai joan da". Atzo eman zuen Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Arruti Paterra aske uzteko agindua, goizean auzitegi bereko fiskaltzak ETAko bederatzi eta GRAPOko lau preso aske uztea eskatu eta gero. 

 

»» Erantzunak: 6 (kanka, IrekiAteak, bi, Bego, joxelu...)

Bizkaiko kultur teknikariei Azpeitiko Kultur Mahaiaren berri ematen, Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-11-20 : 13:15

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko unibertsitateak deituta, Azpeitiko Kultur Mahaiak bere egitura eta egitekoari buruzko azalpenak eman dizkie gaur Bilbon herrialde hartako udal kultur teknikariei. Azpimarratu diena: bilgune plurala eta...

Dagoeneko eska daitezke Urola Erdiko ekintzaile proiektuentzako laguntzak

Urola Kostako Hitza | 2013-11-20 : 12:39 | Ekonomia

Egitasmoren baterako ideia dutenak ostirala, hilak 22, baino lehen Iraurgi Berritzen-era zuzentzeko eskatu dute.

 

CNT, Urolan ere bai

Uztarria.eus | 2013-11-20 : 08:57 | Ekonomia

Sindikatu anarkosindikalistak taldea eratu du eskualdean. Euren jardueraren berri emateko informazio kanpaina abiatu dute eta, horren barruan, solasaldia izango dute gaur, asteazkena, Sindikatu Zaharrean (19:30). Eddy Carrasco azpeitiarra eta Xabier Lopez azkoitiarra Urolako CNTko kideekin hitz egin du Uztarria.com-ek.

 

'La vida de los otros' filma izango da ikusgai gaur gaztetxean

Uztarria.eus | 2013-11-20 : 10:31 | Kultura

Fernando Oregik irabazi du Mendiko XVIII eta Udazkeneko XXIV. Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2013-11-20 : 10:23 | Kultura

 

Fernando Oregik irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako XVIII. Mendiko eta XXIV. Udazkeneko Argazki Rallya. Horrenbestez, 180 euro eta garaikurra jasoko ditu. Sailkapenean bigarrena Carlos...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guk ere badugu bizipoza

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2013-11-20 : 09:25 | Kultura

Xabier Gantzarainek Raimundo Amador-ek igandean eman zuen kontzertuaren gainean egindako kronika.

 

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11