Artxiboa: 2013 11

ISBren bazkideen urteko batzarra, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-27 : 16:23 | Kirolak

Soreasu antzokian izango da, 19:30ean. Iraurgi Saskibaloiko abonatu, guraso eta gainerako kideez gain, jarraitzaileak ere gonbidatuta daude.

Jorge del Cid eta Nerea Odriozola Lurreko I. Openeko txapeldun

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 10:38 | Kirolak

Zapatuan lortu zuten Lurreko I. Opena irabaztea, txapelketa horretako azken proban nagusitu eta gero. Horrez gain, duela aste batzuk Errioxako Txapelketa ere irabazi zuten Del Cidek eta Odriozolak.

 

Afaria eta gaztaina-jana egingo dute zapatuan, Batzokian

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 12:55 | Politika

Azpeitiko EAJk Batzokia ireki zeneko urteurrena ospatuko du zapatuan, azaroaren 30ean. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da, eta horretarako nahikoa da Batzokiko batzordeko norbaiti jakinaraztea.

Oñatzetik Loiolara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2013-11-27 : 12:39 | Kirolak

 

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek antolatuta, herriko gaztetxoek eta haien gurasoek Oñatzetik Loiolara mendi ibilaldia egin zutenj oan den igandean. Euria egin bazuen ere, ez zen ibilaldia egiteko oztopo izan. Ibilaldi...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Soziedadeen mus finala zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-11-27 : 12:23 | Aisia

Zapatu honetan (hilak 30) jokatuko da Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketako finala. Lehenengo faseko txapelketa guztiak jokatu dira eta soziedadeek badituzte irabazle eta azpitxapeldunak. Erabakita dago zein bikotek ordezkatuko duten soziedadea larunbat arratsaldean, Sanagustinen. 

 

Eskualdeko ikaskuntza eskaintzari buruzko aholkularitza emango dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2013-11-27 : 11:00 | Hezkuntza

Azkoitian eta Zarautzen ere eskainiko dute zerbitzua aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Etengabeko Ikaskuntza proiektua sortu du, Gipuzkoan bailaraz bailarako ikasketa eta prestakuntza aukerak herritarrei ikusarazteko helburuarekin. Eskualdeko eskola publikoen artean Zarauzko Monte Albertia eta Azkoitiko eta Azpeitiko Urola Ikastolak hautatu ditu Jaurlartizak eskualdean zerbitzu hori gara dezaten.

Azpeitiko gazteen batzarra izango da ostegunean

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 11:49 | Gizartea

Sanagustinpean (udaletxe azpian) elkartuko dira, 18:00etan, baina gero leku "epelagora" joango dira batzarra egitera. Gazte mugimenduak, "hitzordura agertzearen garrantzia" azpimarratu dute, "Azpeitiko gazte koadrila guztietako ordezkariak elkartzea baita helburua".

Denden erakusleiho lehiaketa antolatu dute

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 10:09 | Besterik

Txapelketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a bitartean eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 18an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren.

'Looking for Fidel' filma izango da ikusgai gaur, gaztetxean

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 10:02 | Kultura

Ibairen bideari ekin, Mendi!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-11-26 : 18:15 | Kirolak

Lagun Onak futbol taldeak azken aste hauetan ezaugarri desberdinetako bi albiste jaso ditu. Aurrez adierazi...

»» Erantzunak: 1 (Panpoxa)

'Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik' gogoeta aurkeztu du Tokikomek

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 17:28 | Komunikabideak

2012an abian jarritako prozesuan jasotako datuak, hausnarketak, emaitzak eta ondorioak sarean ere jarri dira. "Lankidetzarako tresna gisa eskaintzen diegu gure lana euskal hedabideei eta erakunde publikoei", dio euskal komunikabideen bateraguneak.

Anexoko futbol zelai berrirako hitzarmena sinatu dute Udalak, GFFk eta herriko futbol taldeek

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 17:00

Garmendipeko anexoan egiten ari diren belar artifizialezko zelaiaren finantziazioari lotuta, hitzarmena sinatu zuten atzo, astelehena, Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Futbol Federazioak (GFF) eta herriko futbol elkarteek, Lagun Onakek eta Ikasberrik...

Hilda aurkitu dute igande goizetik desagertuta zegoen gaztea

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 09:43 | Besterik

Lasaoko gasolindegiaren parean, Urola ibaian, aurkitu dute igande goizetik desagertuta zegoen Jon Contreras azpeitiar gaztearen hilotza. 09:40ak aldean norbanako batek ikusi du gaztearen gorpua ibaian, eta ertzainei abisatu die. Contrerasen aldeko hileta elizkizuna gaur, asteazkena, izango da, 19:00etan, parrokian. Azken ordukoa (asteazkena, 10:30): Ertzaintzak jakinarazi duenez, autopsiaren lehen datuen arabera gazteak ez du indarkeria zantzurik, eta hilketaren hipotesia baztertu egin dute.

 

Sevilla II-ko zuzendaritza ez da harremanetan jarri 30 egunez gose greban dauden presoekin

Berria.info, Uztarria.com | 2013-11-26 : 13:10 | Politika

Borrokaldian dauden euskal presoen herrietako EH Bilduko hautetsiek, (Azpeitiko hiru zinegotzik, tartean) egoera konpontzeko eskatu diete espetxeko zuzendaritzari eta Espetxe Erakundeei. 30 egun daramatzate jan gabe sei euskal presok, eta barauan ez daudenak itxialdia egiten ari dira; Jabi Agirre azpeitiar presoa, esaterako. Igandean Sevilla II-ko presoen egoera salatzeko manifestazioa egingo dute Donostian, eta hara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian. Dagoeneko eman daiteke autobuserako izena Orkatzen.

 

Lagun Onak 1 eta Zamudio 0

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-11-26 : 10:39 | Kirolak

Lagun Onakek 1 eta Zamudiok 0

- Hamaikakoa:

Atezaina: Andoni Errasti.
Atzelariak: Egaña, Celihueta, Ibai eta...

Gaur hasiko da 2014ko udal aurrekontuak osatzeko 'Denon Artean' prozesua

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 10:38 | Udala

19:00etan izango da batzarra, Sanagustin kulturgunean. 2013ko aurrekontuen balorazioa, Udal diru-kontuak, Udalaren gaur egungo jarduera eta herritarrek zer egin dezakete bizi dugun egoerari buelta emateko izango dituzte hizpide, besteak beste.

Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa kalean

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 10:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen atzokoa, eta salaketa kalera atera zuen hainbat herritarrek. Izan ere, elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek 19:30ean hasita, plazan. Gero, 21:00etan...

Beretik eta hutsik egin gabe

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-11-26 : 09:43 | Kultura

Azpeitiar bertsolariek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan egiten dituzten saioak jarraitu ditugua eta hau beste ale bat da. Oraingo honetan, Nekane Zinkunegik egin digu kronika Jokin Urangak Elizondon izandako saioari. "Egindako lanarekin pozik amaitu du berak, eta pozik utzi gaitu ingurukoak ere". Finaletik kanpo geratu direnez Beñat Lizaso eta Uranga bera, hauxe da azkena.

Ainhoa eta Oihana Castelló de la Planara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-11-25 : 21:55 | Kirolak

Aste bukaera honetan, azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa ospatuko da Castelló...

Ibon Guridi asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-25 : 18:20

Azpeitia Azkoitia ISBko hegalekoak 14 puntu sartu eta 5 errebote eskuratu zituen Zornotza STren aurkako partiduan.

 

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 8 9 10 11