Artxiboa: 2013 11

Denboraldia hasiko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-11-06 : 15:14 | Kirolak

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 2013-2014 ligako lehen jardunaldia izango dute...

Partaidetzazko aurrekontuetara aurkeztutako proposamenak bozkatzeko bilera, gaur Azkoitian

Uztarria.eus | 2013-11-06 : 15:36 | Gizartea

Aldundiaren prozesu parte-hartzailearen lehen fasean 124 proposamen egin zituzten Urola Erdiko bizilagunek. Orain, aurkeztutakoen artean zein proposamen lehenetsi erabakiko dute herritarrek. Batzarra Elkargunean izango da, 18:30ean.

Mondragonek, Fagorrek eta instituzioek gaur arratsaldean egingo dute bilera

Uztarria.eus | 2013-11-06 : 12:09 | Ekonomia

15:00etan egingo dute bilera Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta bertan izango da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Grumal herriko enpresaren jabea Fagor Etxetresnak delako eta Udala Grumalen etorkizunaz "oso kezkatuta" dagoelako.

Egin da aurtengo Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2013-11-06 : 11:50

Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatuta, Mendiko XVIII. eta Udazkeneko XXIV. Argazki Rallya izan zen pasa den igandean. 09:00etan hasita, eguraldia lagun, hainbat argazkilarik hartu...

Jokin Uranga Gernikako finalaurrekoan izango da, zapatuan

Uztarria.eus | 2013-11-06 : 10:46 | Kultura

Zapatuan, hilak 9, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da Txapelketa Nagusiko aurreneko finalaurrekoa, 17:30ean hasita. Jokin Urangarekin batera oholtzan izango dira Amets Arzallus, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo.

 

Hiru baserri-bide babestuta

Uztarria.eus | 2013-11-06 : 09:48

Baserri-bideetako segurtasuna hobetzeko helburuarekin, Azpeitiko Udalak bide-babesak jarri ditu herriko hiru gune arriskutsuenetan. Hiru gune arriskutsu horiek Urrestillako Arsuaga bidea, Arbe, Atia eta Katain baserrietako bidea eta Loiolako Agite auzoak...

Sorturen Herri Batzarra izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sortu | 2013-11-05 : 16:06 | Politika

Zapatuan, azaroak 9, Azpeitiko Sorturen Herri Batzarra egingo da. Bertan, 2013-2014 ikasturteko plangintza proposamena aurkeztuko...

60 herritarretik gora Sanjuandegi eta Garmendiko auzo-konposta ikastaroan

Uztarria.eus | 2013-11-05 : 18:23

Sanjuandegi eta Garmendi auzoetan auzo-konposterako guneak jarri ditu Udalak, hondakinen kudeaketarako abian duen Gugandik hasita kanpainaren barruan. Herritarrek gune horiek erabili ahal izateko ikastaroa egin zen azaroaren 30ean, Betharrameko aretoan...

Azaroaren 9ko manifestazioan parte hartzera deitu du ELAk

Uztarria.eus | 2013-11-05 : 17:36 | Ekonomia

"Mobilizatuz beste politika batzuk posible direla pentsatzen" duelako egin du bat sindikatuak zapatuan 18:30ean hasita herrian egingo den mobilizazioarekin.

Mobilizazioak hasi dituzte Grumaleko langileek

Uztarria.eus | 2013-11-05 : 12:38 | Ekonomia

Elkarretaratzea egin dute gaur, asteartea, Grumaleko langileek, Laboral Kutxa eta Lagun Aroren buelgoaren aurrean, eta enpresaren 148 langileen egoera salatu dute.

 

Barcinari tartak bota zizkiotenei elkartasuna adierazteko ekintzak egingo dituzte Azpeitian

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2013-11-05 : 10:51 | Gizartea

Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta gisa 2011. urteko urrian Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak bota zizkioten ekintzaileei babesa emateko ekimenak egingo dituzte Azpeitian eta Azkoitian. Hala nola, tartalariek hitzaldia eskainiko dute asteazkenean eta elkarretaratzea egingo dute ostegunean, plazan.

 

Lin Ton Taunen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-11-05 : 10:04 | Kultura

Azaroaren 9an, zapatua, izango dira Lin Ton Taun eta Malder taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko Nongoa da Lin Ton Taun taldea? galderari erantzun behar zaio azaroaren 8ko, ostirala, 11:00k baino lehen, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2013-11-05 : 09:35 | Udala

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, ur zerbitzuan etxebizitzen tarifako kontsumo tarteak erroldaren arabera ezartzeko Ur Konsortzioak egindako proposamena.

Hamaiketakoentzat bilgarri berrerabilgarriak banatuko zaizkie Lehen Hezkuntzako ikasleei

Uztarria.eus | 2013-11-04 : 18:25 | Hezkuntza

Joan den ikasturtean abian jarritako Eskola Berdeak ekimenaren barruko neurri berrietako bat da, eta plastikozko hondakinak gutxitzea du helburu.

 

»» Erantzunak: 1 (aupa_anai)

Iraurgikoak Euskadiko txapeldun Gipuzkoarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-04 : 17:06 | Kirolak

Gasteizen jokatutako kadete mailako txapelketan irten dira garaile gipuzkoarrak, tartean Iraurgi Saskibaloiko zortzi ordezkari zirela.

 

Haujijijai hilzorian!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordie | 2013-11-04 : 15:39 | Festak

Badira pare bat urte Festa Batzorde honek bere ibilbideari ekin ziola. Urte hauetan zehar hainbat ekintza eta festen parte izan da eta herriari bizia ematen saiatu da, beti ere bere...

Atzeratu egin dute Mondragonek, Fagorrek eta instituzioek arratsaldeko bilera

Berria.info, Uztarria.com | 2013-11-04 : 12:00 | Ekonomia

Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria ere bileran parte hartzekoa zen, baina Mondragonek ezin duela joan esan du. Grumal enpresako langileek beren egoera salatuko dute bihartik aurrera egingo dituzten mobilizazioetan. Besteak beste, bihar, asteartea, kontzentrazioa egingo dute Lagun Aro eta Laboral Kutxaren egoitzaren aurrean, Artzubian, 12:00etan hasita. Azken ordukoa (13:15): Mondragon taldearen, erakundeen eta alkateen arteko bilera asteazkenean izango da Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, 15:00etatik aurrera.

Txanponaren bi aurpegiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-11-04 : 12:46 | Kirolak

Hainbat gauza dituzte amankomunean biek, Hodei Mendinuetak eta Jagoba Beobidek.

Biak azpeitiarrak dira, biak Lagun...

»» Erantzunak: 3 (Uztarria, andoni4, Ikasberri Kirol Elkartea)

Modako hiru sari jaso ditu Aitor Martinezek

Uztarria.eus | 2013-11-04 : 11:18 | Gizartea

Moda diseinu ikasketak bukatu berri ditu Aitor Martinezek (Azpeitia, 1988), Bartzelonako Felicidad Duce (FD) eskolan. Ikasketen bukaerako lan moduan INC bilduma osatu zuen, eta hari esker hiru sari jaso ditu azpeitiarrak. Orain "benetako lan mundua" ikusten ari da, Mango enpresako gizonezkoen saileko diseinu laguntzaile moduan, eta bertan "ekipo desberdinei diseinu soportea ematen diet, momentuko beharrak asetuz".

 

Datorren asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-11-04 : 12:34 | Kultura

Asteburuko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean. Zozketa ostegunean, azaroak 7, egingo du Uztarriak, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek: Asteburuko zein antzezlanetan ikusi ahal izango dira oholtzan Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola ama-alabak?. Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira osteguneko 11:00ak baino lehen.

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11