Artxiboa: 2013 9
60 lagun Hernion, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin
2013-09-30 : 22:02 | Kirolak
|60 lagun izan dira Hernion Lagun Onak Mendi Bazkunak iraileko azken iganderako antolatutako mendi bueltan...
Manifestazio jendetsua, Eneko Ibargurenen eta Herrira-koen atxiloketen kontra
2013-09-30 : 19:49 | Politika
|Ehundaka lagunek egin du bat protestarekin, Konponbideari erasorik ez. Utzi bakean Euskal Herria. Kurku askatu zioen pankartaren atzean. Ibargurenen arreba Leirek jakinarazi duenez, komunikatutako atxiloaldian dago azpeitiarra, baina haren berririk ez dute goizean atxilotu dutenetik. Ostegunean Madrileko Auzitegi Nazionalera eramango dutela uste dute. Azken ordukoa (20:30): Eneko Ibarguren Madrilera eraman dutela jakinarazi du Azpeitiko Herrirak bere Twitter-eko kontuan.
»» Erantzunak: 3 (euli, jare, kanka)
Unai Iparragirrek hirugarren postua lortu du Txinako Itzulia IIko sailkapen nagusian
2013-09-30 : 18:17 | Kirolak
|Unai Iparragirre Txipa-k (Euskadi Fundazioa) hirugarren postua erdietsi du Txinako Itzulia II lasterketan, gaur (astelehena) Pekinen jokatutako etapan hirugarren helmugaratu ondoren. Itzuliko azken lasterketa esprintean amaitu da; azpeitiarraren aurretik...
Light Paintingaren making off-a
2013-09-30 : 12:26 | Azoka herritik
|Hemen, Azoka Herritiken baitan eskaini genuen Light Painting saioaren making off-a.
»» Erantzunak: 1 (Anjel)
Sute txiki bat izan da Erdikaleko etxebizitza batean
2013-09-30 : 13:11 | Besterik
|Eguerdian, 13:40ak aldean, piztu da sua.
Asteazkena, bigarren eskuko azokako materiala eta dirua jasotzeko azken eguna
2013-09-30 : 10:53 | Azoka herritik
|
'Adiskide bat nuen' eleberria aurkeztuko du Joxean Agirrek bihar
2013-09-30 : 10:45 | Kultura
|Donostiako Elkar aretoan izango da aurkezpena, 11:00etan hasita. Hainbat gai jorratzen ditu Agirreren nobela berriak. Hemen, liburuaren aurrerapena.
Kontzertu gogoangarria eskaini zuten Non Servium eta Urola Terror taldeek
2013-09-30 : 10:39
|Aretoa txiki geratu zen. Urola Terror taldeak eman zion hasiera iluntzeari eta, motza baina intentsoa izan zen eskaini zutena. Ikusmina sortu zuten eta 400 bat pertsona izan zituzten aurrean. Abesti...
Azpeitia Azkoitia ISB Euskal Kopako txapeldun
2013-09-29 : 14:27 | Kirolak
|Finalean 74 eta 65 irabazi dio Askatuaki.
Uzkudun nagusi Joxe Larrarteren omenezko pilota txapelketan
2013-09-30 : 09:29 | Kirolak
|Aizarnazabalen jokatu zituzten norgehiagokak ostiralean, eta Uzkudun eta Ojuel 13 eta 22 nagusitu ziren Urretabizkaiaren eta Murgiondo azpeitiarraren kontra.
Otaegi gogoan, haren hilketaren 38. urteurrenean
2013-09-30 : 08:13 | Politika
|Joan den ostiralean 38 urte, Francoren erregimenak bost lagun fusilatu zituen. Tartean ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztar eta Angel Otaegi nuarbetar ETAkideak. Urteroko legez, ostiralean izan zen Gudari Egunaren...
Corrugados Lasaoko langileek "enpresaren itxiera ate joka" antzematen dute
2013-09-27 : 17:00 | Ekonomia
|Lantegian "antolakuntza falta beldurgarria" dutela salatu dute, "ez dugu administraririk, ez komertzialik. Lehen lantegitik bertatik egiten ziren lanak, orain Gallardok Jerez de Los Caballerosen (Extremadura, Espainia) duen lantegitik egiten dituzte". Langileak kaleratu aurretik hiru errelebotara ari ziren lanean Lasaon, orain bakarrera eta lanerako ia lehengairik gabe. Enpresak datorren urtearen hasierara arte iraungo duen zalantza dute.
»» Erantzunak: 1 (faborez)
Ertzainek lagun bat identifikatu dute Gudari Egunaren harira
2013-09-27 : 12:26 | Politika
|Gaur, irailak 27, 38 urte, Francoren erregimenak bost lagun fusilatu zituen. Tartean ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztar eta Angel Otaegi nuarbetar ETAkideak. Gaur, goizean, 10:00etan, Otaegiri omenaldia egin...
»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 3 (Jonmi, faborez, IrekiAteak)
Badator 2013ko zerbeza feria!
2013-09-27 : 10:00 | Aisia
|Ostegunean irekiko ditu ateak Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-i egingo zaion omenaldiarekin eta urriaren 3, 4, 5, 11 eta 12an egongo da zabalik.
Urola Terror hirukoak irekiko du Non Servium-en saioa
2013-09-27 : 10:40 | Kultura
|Kontzertua Sanagustin kulturgunean izango da bihar, zapatua. Tabernariek antolatu dute emanaldia, eta 23:00etan hasiko da. Urola Kostako Hitza-k biharko kontzertuez erreportajea egin du,
Lau azpeitiar erremonteko Oriamendi Promozio Torneoan
2013-09-27 : 10:09 | Kirolak
|Bihar, zapatua, hasiko da txapelketa, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Labakak, Otaegik, Aizpuru III.ak eta Matxin VI.ak hartuko dute parte.
Urriaren 20an sokamuturra egongo da, Zezen Beltzek antolatuta
2013-09-27 : 10:00 | Aisia
|Aurten elkartearen festak berrikuntza batzuk izango ditu. Haietako bat: lehenego aldiz helduen sokamuturra egongo da.
Ucles eta Zyle dira Azpeitia Azkoitia ISBren azken fitxaketak
2013-09-26 : 14:33 | Kirolak
|Biak pibotak dira eta egun batzuk daramatzate Iker Buenoren esanetara.
"Gure irakasle izan zirenek erakutsitako baloreak mantenduz, kirol munduko berrikuntzak sartuko dizkiegu pilotariei"
2013-09-26 : 13:20 | Kirolak
|Joanes Otamendi eta Iker Arakistain Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kideak irakurleen galderak erantzuten izan dira 12:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. On line elkarrizketako erantzun guztiak irakurtzeko egin klik hemen.
Azokako hondakinak gaika bilduko dituzte asteartetik aurrera
2013-09-26 : 12:51 | Gizartea
|Urriaren 1ean hasiko dira hondakinak gaika jasotzen. Udalak azaldu duenez, neurri horrekin "azokan sortzen diren hondakinak behar bezala kudeatuko direla ziurtatu" nahi dute. Horrenbestez, plazan eta Berdura plazan hondakinak jasotzeko gune desberdinak jarriko dituzte.