Artxiboa: 2013 6

Batzuk ezagutzen ditut

Erabiltzailearen aurpegia da hau Alaitz Olaizola | 2013-06-20 : 15:11 | Iritzia

Badira, emakume, gazte eta haur ausartak. Nik batzuk ezagutzen ditut. Azpeitian bizi dira gehienak, nahiz eta denak ez diren bertan jaioak. Lagunak dira bihotza lapurtu didaten hauek guztiak.

Helduak dira...

Nagore Illarramendi: "Guztira 80-100 lagun inguru izango gara biharko emanaldian"

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 14:00 | Kultura

Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak hamar urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, bihar, ekainak 21, emanaldi berezia eskainiko dute Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Egungo koruko ikasleez gainera, abesbatzaren sorrerako urteetan ibilitakoak ere igoko dira oholtzara, eta zenbait musikariren laguntza ere izango dute. 

 

Jose Maria Guibert: "Aldaketa teknologikoei nola jarraitu, hor dugu erronketako bat"

Urola Kostako Hitza | 2013-06-20 : 12:07 | Gizartea

Deustuko Unibertsitateko errektore berria da Azpeitiko jesulaguna, orain aste batzuetatik. Ingeniaritzan doktorea da, eta unibertsitateko kontuez harago, krisi ekonomikoaz eta baloreen krisiaz ere eman du iritzia. Gaur elkarrizketa argitaratu du Urola Kostako Hitza-k 'Arkupean' gehigarrian. 

Ikusgai dago 'Irria dario haizeari' dokumentala

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 10:49 | Politika

Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuten Irria dario haizeari dokumentala Errezilgo eskolako kiroldegian. Familia bat da dokumentalaren protagonista. Maritxu Uzkudun errezildar presoa eta haren senitartekoak (ahizpa, ama eta iloba...

Musikaren laguntzaz, agur ikasturteari

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 10:40 | Kultura

 

Atzo, ekainak 19, egin zuten Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia. Soreasu antzokian egin zuten emanaldia eta musikaz eta dantzaz gozatu zuten bertaratutakoek. Hemen jaialdiko argazki batzuk:

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Igandean dantza emanaldiarekin ospatuko da San Juan bezpera

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 10:24 | Festak

Plazan izango da emanaldia, 22:00etan hasita, eta sua pizteaz gain dantza ikuskizuna eskainiko dute Itsasi dantza taldekoek.

 

Gaur amaituko da XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartelen erakusketa

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 10:11 | Kultura

Bihartik aurrera Arte eta Diseinu ikastegiko erakusketa egongo da ikusgai Betharram aretoan: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. Urtean zehar egon diren ikastaro ezberdinetan landutako lanak erakutsiko dituzte bertan. 

Uraren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2013-06-20 : 09:59 | Gizartea

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatu du mahai-ingurua, eta Uraren prezioa, tarifak eta kudeaketa mota izenburupean eztabaidatuko dute bederatzi lagunek. 18:00etan hasiko da, eta besteak beste Eneko Etxeberria alkateak edo Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua izango dira hizlariak.

Txantxiku Saria izango da Oñatin, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-06-19 : 10:45 | Kirolak

Zapatuan, ekainak 22, Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa udal igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek...

Liliko Madalen azpeitiarrak

Uztarria.eus | 2013-06-19 : 19:20 | Kultura

Ainhoa Casina eta Leire Egaña dira Zestoako jauregian abian jarri duten antzeztutako bisitaldi gidatuetan aktore lanak betetzen dituzten lau aktoreetako bi. Jauregiaren historia eta, bereziki, Lilitarren azken etxekoandrea "kristoren aurkikuntza" izan dira bientzat. Proiektuan parte hartzea, berriz, sekulako esperientzia.

 

Fernando Morillo: "Liburu adiktiboak sortzea dut helburu, euskaraz ere katigatuta geratzeko"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-06-19 : 17:01 | Kultura

Gaur goizean aurkeztu du Donostian Gaumin argitaletxearekin kaleratu duen 'Pasio krimena' eleberri beltza. Argitaletxeak jakinarazi du ostiral honetan, Iñigo Ibarguren azpeitiarraren liburu berria, 'Triangelu irristakorra' izenekoa, aurketuzko dutela Azpeitiko Liburutegian.

 

Bihotz-biriken suspertze ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus | 2013-06-19 : 10:47 | Besterik

Saioak uztailaren 1ean eta 2an izango dira. Bi eguneko ikastaroa irekia izango da, eta ez da aurretiazko osasun ezagutzarik beharko. Ordutegia 16:30etatik 21:00etara bitartekoa izango da eta 80 euro ordaindu beharko da. Izena emateko DYAk Azpeitian duen ordezkaritzara (Urola kalea) joan edo 943 46 46 22 telefonora detu beharko da. 

Vicente Herreraren artelanak Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba | 2013-06-19 : 10:40

Egurrean egindako tailak ditugu erakusketan. Urtetan zehar lantzen joandakoak dira eta orain jendaurrera ateratzea erabaki du azpeitiarrak. Herrerak bere kasa ikasi zuen tailagintza eta barietate handia dago artelanetan; musika, natura...

Juan Antxieta musika eskolako jaialdia, gaur

Uztarria.eus | 2013-06-19 : 10:18 | Aisia

Ikasturte amaierako ekitaldia Soreasu antzokian izango da, 19:30ean hasita. 

 

Abortuaren legearen erreformaz ariko gara gaur, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2013-06-19 : 10:18 | Gizartea

Uda aurretik antolatzen dugun azken hitzaldia izango da gaurkoa. 19:00etan hasiko da Emakumeen Txokoan bertan, eta Emagin Elkarteko Miren Aranguren izango da hizlaria.

2+6=8 azpeitiar Realean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-06-19 : 10:06 | Kirolak

Aurreko astean konfirmatutako beste bi herritar Realera joango dira, eta jadanik 8 azpeitiar ditugu talde txuri-urdinean. Datu pozgarria da, eta ikusten da Azpeitiak harrobia izaten jarraitzen duela Realarentzat, azken urteotan izan den...

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, andoni4)

'Gazteekin nola komunikatu' hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus | 2013-06-19 : 10:02 | Hezkuntza

Gaur, asteazkena, izango da Gaztelekuan, 19:00etan hasita. Gazteria sailak antolatu du eta Amaia Vazquez ariko da hizketan.

Ikasberri Garoa Erregional mailako taldearentzat oroigarria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2013-06-18 : 12:32 | Kirolak

Iraurgi Cup-ek aurten egindako denboraldi onagatik eta igoera lortzeagatik, joan den igandean oroigarri bat eman...

Gatazkaren konponbidearen inguruko herri batzarra izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sortu | 2013-06-19 : 08:49 | Politika

Gaur, asteazkena, gatazkaren konponbidearen inguruko herri batzarra egingo dugu. Hain zuzen ere, Foro Sozialetik ondorioztatutako...

Corrugados Azpeitiako 76 langilek sinatu dute azkenean kitatze-agiria

Uztarria.eus | 2013-06-18 : 13:16 | Ekonomia

Kaleratze gutuna jaso eta gaur, asteartea, goizean lantegira finikitoa sinatzera joan direnean, ez dagoela kalte-ordaina emateko diru-sarrerarik adierazi diete eta hasieran ezin izan dute kaleratze agiria sinatu. Baina, eguerdirako kontua konpondu dute eta sinatzeko aukera izan dute.

 

Emaitzak: 199 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10