Artxiboa: 2013 6

Espainiako gutxieneko denbora lortu du Paula Urrestillak, Oñatiko igeriketa proban

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-06-27 : 09:59 | Kirolak

Paula Urrestillak denbora ikusgarria egin zuen Oñatiko Txantxiku sariketako 100 metro libreko proban, joan den...

»» Erantzunak: 1 (Aitor Goenaga Arrieta)

Bukatu dira sanjoanak

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 09:53 | Festak

Urrestillan atzo gauean bukatu ziren sanjoanak, zuhaitza bota ondoren. Joan den asteburutik festan murgilduta ibili dira urrestildarrak. Hemen zuhaitzaren entierroko bideoa.

Corrugadoseko langileen topagunea

Uztarria.eus | 2013-06-26 : 17:23

Corrugados Azpeitiako langileek topagunea antolatu dute Arretxe kalean, Amueko biribilgunearen ondoan (argazkian), lantegiko laminazio plantaren ibaiz bestalde. Joan den ekainaren 21ean egindako batzarrean erabaki zuten gunea prestatzea, enpresaren itxieraren...

»» Erantzunak: 3 (zeroze, kaleratua, Langilea)

37 lagun goaz Chivara, Sokako Zezenaren kongresura

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2013-06-26 : 13:50 | Aisia

 

Larunbatean eta igandean izango dira zezen erakustaldiak. Azpeitikoa jaian izango da, 11:00ak aldera, Bergarako zezenekin. Ostiralean abiatuko da herritik autobusa Valentzi aldera.

Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresuan...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ekimenez beteta dator II. Lagun Onak Eguna

Uztarria.eus | 2013-06-26 : 12:03 | Kirolak

Zapatuan, hilak 29, ospatuko dute II. Lagun Onak Eguna. Festa giroa izango da nagusi, eta futbola beste hainbat ekimenekin uztartuko dute. 09:00etan hasiko da egitaraua, eta 10:00etan izango da txupinazoa Garmendipen bertan. Besteak beste, "bizi guztia Lagun Onaken lanean aritu diren" Jesus Epelde eta Joxe Mendizabal omenduko ditu futbol taldeak.

 

Elkarlanerako premia berretsi du Iraurgi Lantzenek 25. urteurrenean

Urola Kostako Hitza | 2013-06-26 : 10:40 | Ekonomia

 

Iraurgi Lantzen Urola Erdiko Garapen Agentziak 25 urte bete zituen astelehenean, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten langileek, Azkoitiko eta Azpeitiko zinegotziek, egungo alkateek eta azken mende laurdenean alkate izan...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxeberria IV.a eta Agirrezabala Foru Aldundiko Txapelketako finalista

Uztarria.eus | 2013-06-26 : 11:07 | Kirolak

Matxin III.ak eta Ionek, berriz, hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko lehian arituko dira, Juaristi eta Zubizarretaren kontra. Bi partidak Zestoako pilotalekuan izango dira, ostiralean, ekainak 28, 22:30ean hasita. 

 

 

Adineko pertsonentzat turismo programa antolatu du IMSERSOk

Uztarria.eus | 2013-06-26 : 10:59 | Aisia

Mota desberdinetako bidaiak eskainiko ditu Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak: kostako turismoa, zirkuitu kulturalak eta naturan ibilbide desberdinak. Izena uztailaren 12a baino lehen eman beharko da. Hala ere, izena emateko bigarren aukera izango da abenduaren 1a bitartean, eta horiek libre gelditzen diren plazak beteko dituzte. 

Noaingo martxarako autobusa jarri dute

Urola Kostako Hitza | 2013-06-26 : 10:13 | Politika

Joatea nahi dutenek zapatua baino lehen eman beharko dute autobuserako izena, Orkatz Kultur Elkartean edo Mendizaleen tabernan.

Gaztetxeko futbito txapelketako finalak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2013-06-25 : 16:36 | Kirolak

Zapatu honetan izango dira Gaztetxeko Futbito Txapelketako finalak, plazan. 17:00etan hasiko da kopako partida...

Anjel Oiarbide: "Garaiak bat egiten du Europa mendebaldeko beste nazio batzuen ziklo hasierarekin"

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 17:51 | Gizartea

Ostegun honetan, hilak 27, aurkeztuko da Gure Esku Dago, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika, Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 19:00etan hasita. Aurkezpenean Anjel Oiarbidek dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kideak emango ditu azalpenak, eta Uztarria.com-ek berarekin hitz egin du. Oiarbideren aburuz, "erabakitzeko eskubidearen inguruko mugimenduaren helburua da herritarrak martxan jartzea, aktibatzea".

'Memoria y sexualidad femenina bajo el franquismo' dokumentala izango da ikusgai, bihar

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 17:41 | Gizartea

Bihar, asteazkena, Memoria y sexualidad femenina bajo el franquismo dokumentala izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, Emakumeen Txokoan. "Memoria historikoaren berreskurapenaz hitz egiten den garai hauetan beharrezkoa deritzogu gizarte zibiliak jasandako errepresio mota desberdinen inguruko memoria ere jasotzea eta eragindako minak errekonozitzea. Horien artean emakumeei sexualitatea askatasunez bizitzeko ezarri zitzaizkien zigor moral zein penaletaz hitz egin beharra dago", azaldu dute Bilgune Feministako kideek. Dokumentalaren trailerra ikusteko egin klik hemen.

Aldizkariaren aurrerapena: Barraren atzekoak

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 12:59 | Gizartea

Datorren astearen bukaeran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren uztaileko zenbakia. Bertan, Patxi Olaizola Fideo de Mileto tabernako zerbitzariari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. Urteak daramatza Olaizolak barraren atzean...

Iñigo Ibargurenen azken liburua eskuragarri Azpeitian ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-06-25 : 12:54 | Kultura

Azpeitiarrak joan den ostiralean aurkeztu zuen 'Triangelu irristakorra' izeneko eleberria —albistea hemen—. Bere hirugarren lana da eta oraingo honetan Gaumin argitaletxearekin kaleratu du. Gaur-gaurkoz, obrak direla-eta herrian liburu dendarik ez dagoenez, Uztarriaren egoitzan eta Sanagustin kulturgunean egongo dira liburuak salgai, gaurtik.

 

 

»» Erantzunak: 1 (Iñigo Ibarguren)

Hasi dira udaleku irekiak

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 12:25 | Aisia

 

Atzo, ekainak 24, hasi zen 2013ko udaleku irekietako lehen txanda, eta uztailaren 5era bitartean 273 haur eta gaztetxok hartuko dute parte. Nerabeak sei multzotan banatu dituzte adinaren arabera: Udan Txiki...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Odola emateko hitzordua bihar, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 10:54 | Gizartea

Bihar, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua uztailaren 22an izango da.

Musika eskolatik Londresera

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 10:42

Joan den ekainaren 19an egin zuten Juan Antxieta musika eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte bukaerako jaialdia, Soreasu antzokian. Jaialdian bertan zozkatu zuten Londresera bidaia, eta 4635 zenbakiaren jabea, Mailu Azkue...

Alde Zaharreko bizilagunen bilera izango da bihar

Uztarria.eus | 2013-06-25 : 10:20 | Herria

Baigeran bilduko dira bizilagunak, 19:00etan hasita. Alde Zaharrean egin diren lanen jarraipena eta balorazioa egingo dute bertan, besteak beste. 

Saninazioak dantzan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordie | 2013-06-25 : 09:59 | Festak

Herriko jaiak alaitzeko asmoz, proposamen berri batekin datorkizue Haujijijai Festa Baztordea. Abuztuaren 1ean, saninazio bigarrenean, herritarrok euskal dantza bat egitea da gure helburua. Haurrek, gazteek, helduek eta edadetuek, guztiek parte...

Infantil mailako neskentzako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | 2013-06-24 : 14:56 | Kirolak

Ikasberri Kirol Taldeko kideok infantil mailako (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) nesken taldea atera nahi...

Emaitzak: 199 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10