Artxiboa: 2013 6

Josu Oiarzabal eta Jon Gurrutxaga, Plazatik Gaztetxerako lehen finalistak

Uztarria.eus | 2013-06-04 : 16:04 | Kultura

Apirilaren 26an Debako Gaztetxean hasi, eta ekainaren 8an Markina-Xemeingo Gaztetxean amaituko da Txapelketa. Josu Oiarzabal Xenpelar eta Jon Gurrutxaga dira lehen bikote finalista, Elgoibarko finalaurrekoan 296 puntu lortu ostean. 

Azpeitiko Kultur Mahaiak egin du hileroko zozketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-06-04 : 13:12 | Kultura

Eneritz Uranga, Kristina Uribetxeberria, Arantxa Olabarria, Andoni Aranaga eta Inazio Egaña bazkideei egokitu zaizkie hil honetako sariak. Eta ekaineko eskuko agenda ere atera du. Zu ere egin zaitezke bazkide, urtean 10 eurogatik eta, Kultur Mahaiari laguntzeaz gain, zozketetan parte hartuko duzu.

Euskal presoen eskubideen aldeko hainbat konpromiso hartu dute EH Bilduko alkate eta zinegotziek

Uztarria.eus | 2013-06-04 : 11:02 | Politika

"Gatazka politikoaren ondorioei aurre egiteko garaia heldu da. Zenbait arlotan aurrerapausoak eman badira ere, asko dago egiteko normalizazio arloak, elkarbizitzan, biktima guztien aitorpenean... baina inolako aurrerapausorik ez da eman presoen eskubideei dagokionez", azaldu dute.

 

Asier Sarasuak Azpeitia eta inguruetako hegazti-izenak jaso ditu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2013-06-04 : 09:55 | Euskara

Asier Sarasua euskaltzaleak Urola Erdiko herrietako (Azkoitian, Azpeitian, Errezilen, Beizaman, Zestoan eta Aizarnazabalen) hegazti-izenak jaso ditu Eibar.org webgunean duen blogean. Sarasuak azaldu duenez, "azken urteotan inguruko baserritarren eta...

Igande honetako partidetan erabakiko dira Erremonte Txapelketako finalistak

Uztarria.eus | 2013-06-04 : 10:24 | Kirolak

Matxin VI eta Zubizarreta Matxin III eta Labakaren kontra arituko dira finalerako txartelaren bila. Finalerako bigarren txartela eskuratzen saiatuko dira Ion eta Segurola zein Otaegi eta Agirrezabala. 18:00etan hasiko da aurreneko partida, Izarraitz pilotalekuan.

 

Kapitalismoaren alternatibez jardungo dute datorren astean, hitzaldi batean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2013-06-03 : 19:21 | Gizartea

'Kapitalismoak ba al du alternatiba ekonomikorik?' hitzaldia izango da datorren ostegunean, ekainak 13. Sindikatu Zaharrean...

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2013-06-04 : 09:48 | Udala

Besteak beste, 2013ko Plan Ekonomiko Finantziarioa eta herritarren parte hartzearen araudia behin betiko onartzekoak dira. 19:30ean hasiko da plenoa, udaletxeko areto nagusian.

Badator baltsa jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2013-06-03 : 16:50 | Aisia

Jakingo duzuen moduan, hilabete eta erdi falta da Gaztetxearen 8. urteurrenerako. Azkenengo urteetan bezala, baltsa...

Hurrengo urtera arte mantangorri!

Erabiltzailearen aurpegia da hau XJ Auzolanean | 2013-06-04 : 00:13 | Festak

Hurrengo urtera arte mantangorri!!!

»» Erantzunak: 2 (XJ Auzolanean, inti)

Azpeitiarrek eginiko film laburra

Uztarria.eus | 2013-06-03 : 17:02 | Kultura

Yuri Agirre azpeitiarrak film labur batean gidoi, produzkio eta posprodukzio lanak  egin ditu, unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikaziozko ikasketen baitan. Azpeitiar ugari bildu dira lana egiteko, aktore lanak Agirrek berak eta...

Zorionak, Jagoba!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-06-03 : 16:36

MEREZI ZENUTEN, MEREZI HUAN!

Pasa den larunbateko iluntzeko zortzietatik aurrera momentu hunkigarriak bizitzen ari da...

»» Erantzunak: 1 (Ikasberri Kirol Elkartea)

Asteburu ikusgarria izan dugu joan den hau eta 1.000 lagundik gora izan dira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2013-06-03 : 13:11 | Kultura

Ostiraletik hasita, Emakumeen txokoa batukadako, Emakumeen kitarra tailerreko, antzerki tailerreko eta bideo tailerrekoen emanaldiak izan genituen. Zapatuan, Itsasi Euskal Kultur Taldeko txikienen dantza erakustaldiak eta, igandean, saloiko dantzen 7 eskolen erakustaldia, ETBrako grabatuta. Denak ere, emanaldi zoragarriak izan dira eta parte-hartze handikoak. Jendeak emaniko erantzuna ere itzela izan da eta hiru egunetan leporaino beteta egon da kulturgunea. Hemen argazki bilduma, asteburu oparoaren erakusle:

Baskonia, Barakaldo, Bansander eta Ermua, Iraurgi Cup-eko azken fasera

Uztarria.eus | 2013-06-03 : 11:45 | Kirolak

 

Asteburuan, zapatuan eta igandean, jokatu da 2013ko Iraurgi Cup Txapelketako aurreneko fasea Garmendipeko zelaietan. 49 taldek hartu dute parte kanporaketetan, eta horietatik 25 Gipuzkoakoak izan dira. Lau talde sailkatu dira...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Floren Nazabal nagusi, Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketan

Uztarria.eus | 2013-06-03 : 12:19 | Kirolak

Bigarrenari, Aitzol Atutxari, hiru minutu inguruko aldea atera zion etxarriarrak. Urrezko Aizkolarien aurretik 18 urtez azpikoen eta 23 urtez azpikoen txanda izan zen eta Otaño eta Erasun nagusitu ziren, hurrenez hurren.

Martxan da Mahai Soziala

Uztarria.eus | 2013-06-03 : 12:06

Azpeitiko Udalak eta behar sozialen inguruan lanean dabiltzan herriko hainbat taldek Mahai Soziala osatu dute. Joan den asteartean egin zuten aurreneko batzarra, 30 herritar bilduz. Parte-hartzaile gehienak arlo sozialean eremu...

Etxebarrietaren pistola

Pako Aristi ('Berria') | 2013-06-03 : 09:27 | Iritzia

Pako Aristi urrestildar idazleak zapatuko Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua da ondorengoa.

Ostiralean abiatuko da Elkartasun Martxaren autobusa Kordobara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2013-06-03 : 10:23 | Politika

Aurreko asteartean egindako batzarrean hitz egindakoaren arabera, ekainak 7, ostirala, gaueko 21:30etan abiatuko da...

Azpeitiko eta Azkoitiko gaztetxoen igeri txapelketa, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-06-03 : 00:34 | Kirolak

Zapatuan, ekainaren 8an, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4...

Iban Arregi da gaurtik aurrera Berria Taldeko kontseilari ordezkaria

Uztarria.eus | 2013-06-01 : 11:37 | Komunikabideak

Joanmari Larrarteren lekukoa hartu du azpeitiarrak. Euskarazko hedabideen enpresa taldeak goizean egin du akziodunen batzarra, Andoainen. 1998-2003ra artean Uztarria Kultur Koordinakundeko lehendakaria izan zen Arregi. "Euskal komunikazio eremu sendo bat" behar dela dio. Berria Taldeak 250 langile ditu.

 

»» Erantzunak: 1 (Enekoitz Esnaola)

Emaitzak: 199 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10