Artxiboa: 2012 11
Alde Zaharreko Mahaia osatu eta aurreneko bilera egin dute
2012-11-30 : 17:42 | Herria
|Hainbat eragilek, bizilagunek eta Udalak osatu dute taldea. "Alde Zahar biziagoa lortzea" dute helburu, elkarlanaren bidetik. Lehentasunak finkatu eta 2013rako landu beharreko hainbat kontu dituzte esku artean.
30 gidaritik gora ariko dira igandeko Slalom-ean
2012-11-30 : 16:49 | Kirolak
|Landetako industriagunean osatutako zirkuitoan jokatuko dute proba, 11:00etatik aurrera. Denboraldiko azken auto-lasterketa izango da eta txapelketa erabakitzeko balioko du.
Korrika 18 antolatzeko batzarra egingo dute asteazkenean
2012-11-30 : 12:56 | Euskara
|Azpeitian Korrikaren harira ekintzak antolatzeko eta martxaren nondik norakoak jakiteko bilera egingo du Korrika Batzordeak asteazkenean, abenduak 5, Sindikatu Zaharrean, 19:00etan hasita.
Abenduaren 5ean hasiko da III. Kulturaldia
2012-11-30 : 12:30 | Kultura
|(III. Kulturaldiko orain arteko ekitaldietako argazkiak) Kultur Mahaiak antolatu du Kulturaldia, eta, 'Zuloak' dokumentala, Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua, Pako Aristiren hitzaldia, Sahararen aldeko afari musikatua, Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa, herriko artisten lanen erakusketa dendetan eta 'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango dira. Bideoan: 'Zuloak' dokumentalaren trailerra. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide (urtean 10 euro dira, eta hilero zozketak izango dituzu)
Ima Eizmendi: "Irratiaren osasuna ona da, eta etorkizun ona ikusten diot"
2012-11-30 : 11:29 | Komunikabideak
|Duela 30 urte, azaroaren 23an, egin zuen lehenengo emisioa Euskadi Irratiak. Hasiera haren lekuko izan zen Ima Eizmendi (Errezil, 1961) Azpeitiko bizilaguna, eta hiru hamarkada eta gero bertan jarraitzen du lanean, irratiko administrazioan.
Gaztaina-jana egingo dute bihar Urrestillan
2012-11-30 : 10:57 | Besterik
|Aurten bosgarrenez egingo dute gaztaina-jana, eta 19:00etan hasiko da. Eguraldi ona bada, plazan egingo dute eta kaxkarra egingo balu, zumetariopean.
Umeen eta familien meza egingo dute bihar
2012-11-30 : 10:45 | Gizartea
|19:30ean izango da Parrokian. Aurretik, 18:30ean ohiko meza izango da.
'Itzalen sua' liburua eta DVDa aurkeztuko dituzte gaur Durangon
2012-11-30 : 10:34 | Kultura
|"Unibertso zahar bat zaharberritzeko aukera paregabea da lan hau", azaldu du Fernando Morillok.
Teresa Egurrola gogoan
2012-11-29 : 19:25
|Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! leloa idatzita duen pankarta plazara atera du, beste behingoz, Bilgune Feministak. Oraingo honetan, herriko plazan elkartu diren lagunek Teresa Egurrolaren hilketa izan dute gogoan, indarkeria matxista...
Imanol Lazkano: "Baserri giroan geratu balitz, museoan legoke bertsolaritza"
2012-11-29 : 18:37 | Kultura
|Plaza behar du bertsolariak, eta bertan dabil duela 60 urtetik azpeitiarra. Uztera doa, ordea. Abenduaren amaiera aldera utziko die plazei. Bertsolaritzaren inguruko esperientziez galdetu dio Urola Kostako Hitza-k.
"Rallyetan esperientziak gehiago balio du tokia ezagutzeak baino"
2012-11-29 : 18:06 | Kultura
|40 urtetik gora dira Iñaki Etxenagusia lehen argazkiak ateratzen hasi zela. Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea da, eta herriko zein kanpoko argazki rallyetan parte hartzea gustuko du. Rallyetan ibilita, besteen lanak ikusiz, asko ikasten dela uste du.
Foru Aldundiaren 2013rako aurrekontuak aurkeztu dituzte Sanagustinen
2012-11-29 : 16:57
|2012. urteko jardunaren balantzea eta 2013rako prestatu duen aurrekontu proiektuaren berri ematen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia azken asteotan hainbat herritan. Atzo, asteazkena, Azpeitiaren txanda izan zen. Sanagustin kulturgunean izan...
Loiolako liburutegia irekita egongo da azterketa garaiko asteburuetan
2012-11-29 : 13:05 | Hezkuntza
|Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan irekita egongo da. Abenduaren 8an, zapatua, itxita egongo da jai eguna delako.
Euskaraz bizi nahi dugunon garaia
2012-11-29 : 11:36 | Euskara
|Izenburua irakurrita seguru nago hainbat egoera etorriko zaizkizuela gogora, izan ere, askotan erabilia izan da norbaiten edo zerbaiten garaia dela, eta, akaso, errepikari ere bihurtu izan da. Halere, oraingoan izenburu...
Sortu: "Ezkertiar eta abertzale sentitzen den edonork hartu dezake parte eratze prozesuan"
2012-11-29 : 10:35 | Politika
|Azpeitian Sorturen sorrerako lan taldea martxan hasi da, eta larunbateko batzarra prestatzeko lanetan ari direnekin bildu gara, prozesuaren nondik norakoak azaldu ditzaten.
Inkestan galdera berria: 'Gabonetan jaiotza jartzen al duzue etxean?'
2012-11-29 : 10:29
|Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Gabonetan jaiotza jartzen al duzue etxean?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Aurreko galdera: Egunkaria irakurtzeko, papereko ala Interneteko edizioa nahiago...
Durangoko Azokarako autobusa antolatu dute Liburutegiak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean
2012-11-28 : 17:29 | Kultura
|Abenduaren 6an, osteguna, Durangoko azokara joateko autobusa antolatu dute Udal Liburutegiak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean...
Ainhoa Goenaga Espainiako Absolutuen neguko txapelketan izango da asteburuan
2012-11-28 : 17:23 | Kirolak
|Ainhoa Goenagak denboraldiko lehen zita garrantzitsua du ostiraean, larunbatean eta igandean Palma de Mallorca-ko Son...
Lagun Onak Futbol Taldeak urteko batzarra egingo du zapatuan
2012-11-28 : 11:12 | Kirolak
|Lagun Onak Futbol Taldeak Urteko Batzar Nagusia egingo du zapatuan, abenduak 1, 11:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.
Lagun Onak Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordea.
'La vida de Pi' filma izango da ikusgai asteburuan
2012-11-29 : 09:38 | Kultura
|Zapatuan, igandean eta astelehenean izango dira emanaldiak. Zapatuan, normalean filmak 22:00etan hasten badira ere, zapatu honetan 22:15ean eskainiko dute.