Artxiboa: 2012 10
7 eta 13 urte artekoentzako ikastaro trinkoa egingo dute udal igerilekuan
2012-10-31 : 17:47 | Kirolak
|Azaroaren 28tik abenduaren 20ra, hamabost egunekoa izango da eta saioak 18:00etatik 19:00etara egingo dituzte. 2013rako ikastaro eskaintza ere ari dira osatzen Kirol Patronatuan; zazpi hilabeteko haurretatik hasita, adin-tarte guztietarako proposamenak prestatu dituzte.
Joxe Labaka: "Rallysprinteko txapela ustekabean etorri da"
2012-10-31 : 16:47 | Kirolak
|Aitor Otaegi kopilotuarekin batera, Mitsubishi EVO V autoarekin irabazi du txapelketa. 34 urte daramazki auto lasterketetan Labakak.
Nagore Aranburuk zuzendutako umorezko saio bat estreinatuko dute ETB1en
2012-10-31 : 16:10 | Kultura
|Zortzi irakasle xelebreren gorabeherak kontatuko ditu saio berriak. Ostegunetan emango dute.
Su Ta Gar eta Vostok 108 kontzertuen ordutegi aldaketa
2012-10-31 : 14:52 | Kultura
|Zapatu honetan Su Ta Gar eta Vostok 108 taldeek emango duten kontzertuaren ORDUA ALDATU egin da. 23:00etan hasi ordez, 22:15ean hasiko dira. Beraz, Sanagustineko ateak 21:45ean zabalduko ditugu. Barka eragozpenak. Sarrerak aurrez erosteko, hemen.
Dena prest XXX. Antzerki Topaketetarako
2012-10-31 : 13:07 | Kultura
|Aurtengo edizioan bi antzezlan estreinatuko dira: Publikoari gorroto eta Su Txikian. Antzerki amateurrak eta haur eta gaztetxoen lanek topaketetan lekua izango dute beste behin, eta III. Antzerkizale Saria ere Azpeitian banatuko dute aurten. Gaur, asteazkena, egin dute topaketen aurkezpena udaletxean.
Aizpuru III.na Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoko finalean izango da
2012-10-31 : 11:02 | Kirolak
|Zapatuan, azaroak 3, izango da finala Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Aizpuru III.na Endikarekin arituko da, eta Ezkurra II.na eta Olazar izango dituzte arerio. 16:00etan hasiko da norgehiagoka.
Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen alde egiteko deialdia egin du Herrirak
2012-10-31 : 10:40 | Gizartea
|Herrira mugimenduak antolatuta, Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen aldeko kamisetak eramateko deialdia "indartzeko", entrenamendu saioa eta spot grabaketa egingo dituzte zapatuan, Loiolako basilikaren aurrean, 11:00etan hasita.
Baserritik.com-ek urteurrena ospatzeko azoka antolatu du
2012-10-31 : 10:24 | Gizartea
|Igandean, hilak 4, izango da plazan. Bertan hainbat produktu eskuratzeko aukera izango da 10:00etatik aurrera. Bestalde, mokadua egiteko postua ere jarriko dute, eta umeentzat poniak-eta izango dira.
Antonio Pantín jardunaldiko bost jokalari onenetan
2012-10-30 : 12:42 | Kirolak
|Iraurgi SBko jokalaria Adecco Ligako hirugarren jardunaldiko bost jokalari onenen barruan sartu dute, Solobasket.com saskibaloiaren inguruko webguneak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak.
Aldizkariaren aurrerapena: Geldirik ez
2012-10-30 : 11:17 | Gizartea
|Uztarria herri aldizkariaren azaroko zenbakiaren aurrerapena da bideo hau. San Martin egoitzako egoiliarren eguneroko ekintzak-eta agertuko dira azaroko zenbakiko argazki-erreportajean. Bideoan egoiliarrak agertzen dira musikoterapian.
Omenaldia 33 azpeitiar odol-emaileri
2012-10-30 : 10:45 | Gizartea
|Igandean omendu zituzten eskualdeko odol-emaileak eta tartean ziren azpeitiarrak. 22 herritarrek 25 ateraldi egiteagatik jaso zuten diploma, eta 11k urrezko domina, 50 ateraldi egiteagatik.
Aurrerantzean arratsaldeko meza zazpietan izango da
2012-10-30 : 10:19 | Gizartea
|Azaroaren 2tik aurrera, arratsaldero Parrokian egiten duten mezak aldatuko dira orduz. Baina, zapatu arratsaldetako, jaiegunetako eta igandeetako elizkizunen ordutegia ez dute aldatuko.
Haurrentzako gida didaktikoa atera du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak
2012-10-29 : 17:53 | Hezkuntza
|Familiarekin edo eskolarekin museora joaten diren umeei orientazioa ematea da materialaren helburua, museoko edukiak erakutsiz eta burdinbidearen historiara gerturatuz. Bestetik, lurrunezko trena abenduaren 9a arte martxan izango da, neguko ordutegiarekin.
Sanagustin kulturgunean aste mamitsua aurrekoa ere
2012-10-29 : 13:27
|Sanagustin kulturgunean aste mamitsua izan dugu aurrekoa ere. Asteazkenean Azpeitiko Erabaki produkzioak-en Oinaze egoitzak film laburraren aurkezpenera 150 bat lagun etorri ziren, zapatuan trenaren zikloan umeentzako Doraemon eta denboraren trena...
Antzerki Topaketetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak
2012-10-29 : 12:05 | Kultura
|Astebururo, helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean. Aurreneko zozketa asteazken honetan, urriak 31, egingo du, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek: Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela?.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria)
Ainhoa Sanzek eta Mikel Mujikak irabazi dute IV. Kros Mistoa
2012-10-29 : 11:32 | Kirolak
|Lehenengo azpeitiarrak, berriz, Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebak izan ziren. Eguraldi txarra egin arren, 114 bikotek hartu zuten parte lasterketan. Lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.
Azken minutuetara arte ezin izan du neurketa erabaki Iraurgi SBk
2012-10-29 : 10:59 | Kirolak
|Pantinek eta Motosek lortutako saskiratzeei esker 52 eta 59 irabazi zuen gipuzkoar taldeak Prat Herrialde Katalanetako taldearen kontra.
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketara aurkezteko azken eguna, gaur
2012-10-29 : 10:54 | Kultura
|"Landa eremuarekin eta lehen sektorearekin zerikusia duen guztia, alde positiboa edo negatiboa (salaketa argazkia) erakustiz" da argazkiak ateratzeko gaia.
Imanol Lazkano: "Plazari izu izugarria izan diot beti"
2012-10-28 : 14:30 | Kultura
|1936ko urtarrilaren 12an Azpeitian jaio zen bertsolaria. 1982 eta 1989ko txapelketa nagusietako finalista, 50 urtetik gorako ibilbidearen ostean, abenduan esango dio agur plazaz plazako jardunari. 1987tik 2005era Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da, eta 2003an 'Aho-bizarrik gabe' izeneko memoria liburua argitaratu zuen. Bertsolari lanak etxegintza enpresako zuzendaritzarekin uztartu ditu. 'Argia'-k elkarrizketa egin dio azken zenbakian.
Hemengo ahotsak
2012-10-27 : 12:45 | Kultura
|Aurtengo Durangoko Azokan Ahotsenea gunean abenduaren 6an Pako Aristik, Fernando Morillok eta Xanti Rodriguezek euren liburuak aurkeztuko dituzte, solasaldi batean, eta 9an Iñaki Segurolak berea.