Artxiboa: 2012 5

Mailari eustea lortu du Hirugarren Mailako Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 09:11 | Kirolak

Mailari eusteko aski zuten puntu bat Iñaki Eskisabelen mutilek, eta halaxe egin zuten. 0 eta 0 amaitu zuten Zallaren kontrako partida.

Bi gizonezko atxilotu dituzte bart, emakume bat sexu harremanak izatera behartzeagatik

Uztarria.eus | 2012-05-06 : 15:39 | Gizartea

Bart goizaldean gertatu da erasoa. Senarrak emakume bat behartu du berarekin eta bere lagunarekin sexu harremanak izatera. Emakumea ukatu, eta eraso egin zion senarrak. 39 eta 42 urte dituzte bi atxilotuek.

Erregional Preferenteko Lagun Onak mailaz igo da

Uztarria.eus | 2012-05-05 : 18:29 | Kirolak

Gaur, zapatua, Oriokori 0 eta 1 irabazi eta gero lortu du Lagun Onakeko bigarren taldeak mailaz igotzea. Hori dela-eta, datorren urtean Ohorezko Erregional mailan izango dira mutilak. Alain Guridik sartu du garaipenaren gola partidako lehenengo zatian.

 

Mikel Aranbururen agurra, barrutik

Uztarria.eus | 2012-05-04 : 17:12 | Kirolak

 

Mikelen agurrean ikusi ez zena izenburuarekin, bideo hau jarri du Realak bere webgunean. Mikel Aranburuk atzo, osteguna, prentsaurreko batean iragarri zuen futbolari izateari utziko diola denboraldi hau bukatzearekin batera. Kazetariak...

»» Erantzunak: 1 (juan)

Elkartasun 'flash mob'-a

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2012-05-04 : 15:38 | Gizartea

Azpeitiko Elkartasun Egunerako (maiatzak 19) abesti lehiaketa Skandalue taldeak irabazi zuen 'Distantziak laburtuz' abestiarekin. Elkartasun...

Astelehenean aztertuko dute 'Azkue auzia'-n defentsaren helegitea

Urola Kostako Hitza | 2012-05-04 : 15:18 | Gizartea

Defentsa abokatuak akusatua absolbitzeko eskatu dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiari; saio irekia izango da. Joan den hilean epaileak hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari.

»» Erantzunak: 1 (iber)

Mantangorria hasi da Sanjuandegira gerturatzen

Uztarria.eus | 2012-05-04 : 12:10 | Festak

Hilabete baino gutxiago falta da Sanjuandegiko festetarako. Konturatzerako, udan sartzear gaude eta, amona mantangorria auzora bidean da dagoeneko. Otsailetik burubelarri ari da lanean auzotar taldea 2012ko festak antolatzen eta ia...

Astelehenean hasiko da Gazte Astea

Uztarria.eus | 2012-05-04 : 11:29 | Gizartea

Astelehenean, hilak 7, hasiko da Gaztetxeak antolatuta, 2012ko Gazte Astea. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik igandera bitartean. Besteak beste, hitzaldia, mahai-ingurua, dokumental emanaldia, bazkaria, bertso trama izango dira datorren astean.

 

Herriarteko Txapelketako estreineko partidan Azpeitiak Azkoitiaren kontra neurtuko ditu indarrak

Uztarria.eus | 2012-05-04 : 11:15 | Kirolak

Hamazortzi herritako taldeek hartuko dute parte aurtengoan. Zozketa ere atzo egin zuten, eta final zortzirenetako kanporaketan arituko dira Azpeitia eta Azkoitia elkarren kontra. Orduan hasiko dira bi herriotako taldeak txapelketan parte hartzen.

Gizarte zerbitzuek antolatutako ikastaroa, bukatuta

Uztarria.eus | 2012-05-04 : 11:01

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzu sailak antolatutako etxez etxeko laguntza eta Geriatria erizaintzako ikastaroan hamasei lagunek hartu dute parte, azaroaren 10etik apirilaren 30era bitartean. Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak azaldu...

Azpeitiko Rallysprintak beste ibilbide bat du aurten

Urola Kostako Hitza | 2012-05-04 : 10:38 | Kirolak

Lapatx eta Etumeta arteko bidean jokatuko dute lasterketa bihar, zapatua, 15:00etatik aurrera. Lapatx (Azpeitia) eta Etumeta (Errezil) artean jokatuko dute, eta 11 kilometro izango ditu. 11 azpeitiar gidarik hartuko dute parte biharkoan.

 

Elkartasun kroserako izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2012-05-04 : 10:19 | Kirolak

Maiatzaren 19an, zapatua, izango den Elkartasun Kroseko dortsalak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azpeitian igerilekuan, Aradi...

Kultur Mahaiko bazkideen arteko maiatzeko zozketen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-04 : 10:00 | Kultura

Azpeitko Kultur Mahaiak hilero bazkideen artean egin ohi duen zozketa egin berritan, jarraian duzue emaitza. Hilabete honetan, zozketagaien artean aipagarria da herriko baserritarrek osatutako otarra zozkatu dugula, garaiko produktuekin betea. Urtebetean hiru zozkatuko ditugu, garai berri bakoitzeko bat. Otarrarena posible egin ahal izan da, Sanagustin kulturguneak baserritarrekin abian jarri duen proiektuarengatik, izan ere, herriko nekazarien produktuak eta garaian garaikoak erabiltzen hasia baitiago kulturgunea.

Mikel Aranburuk futbola uztea erabaki duela iragarri du

Uztarria.com, Berria.info | 2012-05-03 : 17:25 | Kirolak

Joan den zapatuan Realarekin Ligan 400. partida jokatu ondoren, gaur, osteguna, eman du erabakiaren berri. Realak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera eskaini zion arren, "momentua ailegatu" zaiola esan du azpeitiarrak. Infantil mailatik egon da Aranburu Realean.

»» Erantzunak: 6 (gazte82, JUANTXO, makolo, betizuekin, nineunauk...)

Elurretako zakurrak heziz

Urola Kostako Hitza | 2012-05-03 : 16:38 | Kirolak

Zaletasuna ogibide bilakatu du Andoni Azpillaga azpeitiarrak; musher-a da, zakurrek tiratako leren gidaria. Herrialde Katalanetako Salardu herrian bizi da, zakurrak prestatu eta probatan lehiatuz.

Urrakiko Igoera txirrindulari probaren ibilbidea aldatu egingo dute aurten

Urola Kostako Hitza | 2012-05-03 : 16:05 | Kirolak

Zarautz alderako itzulia eta Zakila bira egin beharrean, Mandubia aldera joko dute lasterketako txirrindulariek. Igandean jokatuko da elite eta 23 urtez azpikoen proba, Lagun Onak Txirrindularitza Elkarteak antolatuta.

Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-05-03 : 11:08 | Kultura

Bestalde, joan den apirilaren 21ean eta 22an, Juan Antxieta musika eskolako abesbatza Ripollen (Girona, Herrialde Katalanak) izan zen, eta bi kontzertu eskaini zituen han.

 

Nerea Etxeberria nagusi Azkoitiko Duatloian

Uztarria.eus | 2012-05-02 : 18:16 | Kirolak

Azpeitiarra proba hasiera-hasieratik jarri zen lasterketaburu. Bigarren egin zuenari, Ainhoa Lendinezi (01:50:01), minutuko aldea atera zion helmugan. Aurreneko denboraldia du Etxeberriak duatloian eta udan triatloiak egiteari ekingo dio.

 

Lehengo eta oraingo Azpeitia alderatuz

Uztarria.eus | 2012-05-03 : 09:12 | Kultura

Asier Sustaetak osatu egin du lehen hasita zuen lana. Hala, argazki bidez garai bateko Azpeitia eta oraingoa alderatu ditu hamar bat inguruko bideoan. Lehen hasita zuen hura bukatu gabeko proiektua...

»» Erantzunak: 4 (gaantadek, Zelailuze, Apek Iugelas, Juankar Arellano)

Grupo Zaher ISB txapeldun Euskal Ligako Lauko Finalean

Uztarria.eus | 2012-05-03 : 08:43 | Kirolak

Grupo Zaherrek Easoren kontra neurtu zituen indarrak finalean, eta 57 eta 56 nagusitu zen azpeitiar taldea. Hori dela-eta, maiatz bukaeran jokatuko den Espainiako Txapelketan izango dira mutilak. Bestalde, kadete mailako neskak ere iritsi ziren finalera, baina galdu egin zuten.

 

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9