Artxiboa: 2012 5

Asteburuan jazotako gertaeraren harira, Eztabaida Foroa antolatu du Bilgune Feministak

Uztarria.eus | 2012-05-09 : 11:29 | Gizartea

Herriko emakume guztiak deitu dituzte zapatu goizean, hilak 12, Emakumeen Txokoan egingo den Eztabaida Forora. Bilgune Feministak esan duenez, "zuen ekarpena garrantzitsua da eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu".

Bizkaira egun-pasa antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2012-05-09 : 10:14 | Aisia

Maiatzaren 17an izango da irteera, eta Gernikatik Mundakara eta handik Bermeora joango dira. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da.

Saninazioetako ekitaldi antitaurinoak antolatzeko bilera, gaur

Uztarria.eus | 2012-05-09 : 10:10 | Gizartea

20:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean.

Azpeitiko Txolarteko kideak Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 19:59 | Komunikabideak

Oihane Iparragirrek, Ander Alberdik eta Iban Goenagak erabiltzaileek egindako galderak erantzun eta zapatuan Azpeitian ospatuko duten Txolarte Egunerako gonbita luzatu dute. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.

 

Eli Azurmendiren margolanak Sanagustinen

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 18:49

Sanagustin kulturgunean erakusketa berria ireki dute gaur. Eli Azurmendi donostiarraren margolanak jarri dituzte bertan, akuarelak eta olikoak, eta maiatzaren 27a arte egongo dira ikusgai. Azurmendiren lanik gehienen gaia, Sanagustinen jarri...

Ikasberri KE-ko nesken areto futbol taldeak Gipuzkoako finalaurrekoak jokatuko ditu

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 18:17 | Kirolak

Orain arte jokatutako hamasei partiden ondoren, ligako sailkapenaren buruan gelditu dira Azpeitiko neskak. Zaldibiko taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak finalaurrekoan zapatuan, hilaren 12an, Urola Ikastolako estalitako kantxan.

 

»» Erantzunak: 2 (Iraitz Arrizabalaga Izagirre, 1emat)

Aimar Irigoienek irabazi du VI. Gorostidi Harria

Urola Kostako Hitza | 2012-05-08 : 12:31

Gorostidi harria 21 aldiz jasota, Aimar Irigoienek irabazi du VI. Gorostidi Harria Txapelketa.
Igandean, maiatzak 6, jokatu zen harri jasotze txapelketa Adunan. 160 kiloko harriarekin lehian bederatzi harri-jasotzaile aritu ziren. Errezildarrak...

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 11:24 | Udala

19:30ean hasiko da bilkura udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, hondakinen kudeaketaz, herritarren partaidetza araudiaz eta herri barruko bide publikoen erabileraz jardungo dute.

Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute ostegunean

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 11:05 | Gizartea

Urola kalea 6ko udal biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin beharko dute.

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 10:56 | Euskara

Urteroko legez, igandean, hilak 13, iparraldeko ikastolen aldeko eguna, Herri Urrats ospatuko da Senpereko aintziran. Aurtengo leloa Elkartuz zabaldu da. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du eta 09...

Ott eta Atoyebi Zilarrezko Adecco Ligako kanpotar jokalari onenak izendatu dituzte

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 10:32 | Kirolak

Bestalde, Clavijo saskibaloi taldea Alfredo Ottekin interesatuta dagoela jakinarazi dute zenbait egunkarik. Taldea Otten erabakiaren zain dagoela esan dute.

Arkaitz Duranek irabazi du Urrakiko XLI. Igoera

Uztarria.eus | 2012-05-08 : 10:26 | Kirolak

Haren atzetik, taldekidea duen Ariel Sivorik egin zuen (03:07:22) eta hirugarren, denbora berdinaren, Higinio Fernandezek; Lizarte taldekoak.

Hasi da 2012ko Gazte Astea

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 19:13 | Gizartea

 

'Asko dago ikasteko. Asko dago irabazteko. Animau hai gazte!' idatzita zuen pankartaren aurrean txupinazoa bota eta martxan jarri dute Gaztetxeko kideek aurtengo Gazte Astea. Igandea bitartean (maiatzak 13) egunero izango...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Azkueren hilketaren auziko helegitearen gaineko saioa bukatu da

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-05-07 : 17:12 | Gizartea

Epaizain geratu dira bi aldeak. Maiatzaren 17an epai finkorik ez balego, Ander E. aske gera liteke. Martxoan Nuarben erasotu zuten emakumeak deklaratu du lekuko gisa eta defentsa abokatuak erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du.

 

»» Erantzunak: 3 (Lotsie, iber)

Asteburuan emakume batek jasandako "eraso sexista larria" salatu du Udalak

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 16:01 | Gizartea

Gaur, astelehena, plazaratu duen salaketa oharrean, emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko protokoloa onartu eta martxan jarriko duela ere aurreratu du.

Azpeitiko Rallysprintean azkarrenak Labaka eta Bergara izan dira

Urola Kostako Hitza | 2012-05-07 : 12:01 | Kirolak

Bi gidari azpeitiar ibili ziren nor baino nor lasterketan, Joxe Labaka eta Iñaki Alberdi. Baina, azkenean Alberdiri Labakak hartu zion aurrea.

 

»» Erantzunak: 1 (iber)

Udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea zabalik dago

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 11:50 | Aisia

Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute, eta maiatzaren 20rako bidali behar da Curriculuma gib@azpeitia.net helbidera.

Azpeitiko Udalak hondakinen kudeaketaren inguruko batzarrak egingo ditu herritarrekin

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 10:46 | Gizartea

Hondakinen kudeaketaren eztabaidaren harira, Bilduk prentsaurrekoa eman du. Bildukoek diotenez, "urteak daramatzagu Azpeitian nahiz inguruetako herritarraen hondakinak zabortegian pilatzen. Gaineratu dute, "papera, ontziak, beira eta organikoa nahasita botatzen aritu gara eta ari gara gaur egun ere". Gauzak "gaizki egiten ari garela eta "ondorioak larriak" izangi direla jakinarazi dute oharrean.

 

Txolarteko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, bihar

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 09:40 | Gizartea

Txolarteko Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga elkarrizketa on-linean izango dira bihar, asteartea, 19:00etan hasita. Bidali zuen galderak hona.

 

Bigarren itzulian ere Hollande nagusi Hazparnen

Uztarria.eus | 2012-05-07 : 09:36 | Politika

Frantziako presidentetzarako bozken lehenengo itzulian bezala, François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo, maiatzak 6, nagusi Hazparnen (Lapurdi) hauteskundeen bigarren bueltan. 2.152 bozka lortu zituen (%56,51), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 1.656 (%43,49).

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9