Artxiboa: 2012 5

Iñigo Saizar: "Mantentzea izaten da Lagun Onaken helburua"

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 18:10 | Kirolak

Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du Espainiako Hirugarren Mailako futbol ligako azken partida, Durangon (18:00). Aurreko aste bukaeran matematikoko mailari eustea ziurtatu ondoren, denboraldia lasai agurtzeko moduan dira azpeitiarrak. Iñigo Saizar kapitainak taldeari "nahiko luze" egin zaion denboraldiaz hitz egin du Uztarriarekin.

 

»» Erantzunak: 2 (kolin, botijo)

Sanisidroak ospatuko dituzte Aratzerrekan asteburuan eta asteartean

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 17:34 | Festak

Gaur eta bihar, ostirala eta zapatua, musikaz lagundutako ohiko poteoak eta afariak izango dituzte. Nobedade bezala, zezen-ikuskizuna ere prestatu dute; frontoian egingo dute zapatuan, 18:00etatik aurrera. Asteartean, maiatzaren 15ean, zaindariaren eguna ospatuz bukatuko dituzte festak.

Maiatzeko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Musika Banda | 2012-05-10 : 09:05

Larunbatean, maiatzak 12, Azpeitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Sanagustin aretoan, arratsaldeko 7etan.

Kontzertua 'Niño del Arrabal' pasodoblearekin hasiko dugu, Cruz Alberdi 'Poxpi' azkoitiarrak eta Jesus Castillejo legazpiarrak eginiko pasodoblearekin...

Igeriketako asteburu oparoa izango da Azpeitian

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 12:52 | Kirolak

Bihar, zapatua, Azpeitiko igerilekuan Gipuzkoako alebin mailako Igerilari Osoa Saria jokatuko da. Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko XXIX. Igeriketa Txapelketa izango da ikusgai.

 

Lauroba taldeak disko berria kaleratu du

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 11:35 | Kultura

Ane Bastida Lauroba musika taldeko baxu jotzailea da, eta diskoaren emaitzarekin "oso gustura" gelditu dela esan du: "Hasieran genituen kantak asko aldatu dira estudiotik bueltan, eta oso gustura gaude emaitzarekin".

Izarraizko mendi lasterketarako 150 lagunek eman dute izena aurrez

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 11:03 | Kirolak

Mendiko probetan marka onak egin dituzten kirolariak datozela aurreratu dute antolatzaileek. Bestalde, 25 azpeitiarrek hartuko dute parte proban.

Herriko tabernariekin bilera egingo dute Udalak eta Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 10:58 | Udala

Asteartean, hilak 15, izango da bilera 15:30ean hasita. Batez ere, pintxoak dituzten Azpeitiko tabernei zuzendutako dagoela esan dute arduradunek.

Lotutako ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2012-05-11 : 09:20 | Kirolak

(gaur 'Berria'-n argitaratutako artikulua da)

Lehengo asteko ostegun arratsaldean futbolari izateari utziko diola esan Zubietan, eta afaltzerako han zen Azpeitiko soziedade batean Mikel Aranburu (Azpeitia, 1979), ostegunero bezala, lagun...

'Bateragune auzi'-ko epaia salatzeko ostiralean egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitu du Udalak

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 18:05 | Politika

Gernikako Akordioak deitu du elkarretaratzea eta plazan egingo da, 19:00etan. Udalak epaia salatzeko eta herritarrak mobilizaziora deitzeko bandoa atera du. "Azpeitiko Udaleko Bilduko eta Hamaikabateko zinegotzien iritziz, epaia bidegabea eta onartezina da" irakur daiteke bertan, besteak beste.

»» Erantzunak: 1 (nekane)

Elkartasunik handiena Bateragune auzian zigortutakoei

Aitzol Aristorena (Urola Kostako LABeko idazkaria) | 2012-05-10 : 18:40 | Iritzia

Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoari konponbidea emateko ireki den eszenatoki politiko berri baten aurrean bagaude ere, Estatu espainolak bere betiko praktikari jarraituz eta aipatutako konponbide prozesuari blokeoaren posiziotik erantzunez...

Mugikortasun ereduaren ondorioak gainditzeko proposamenak eraman dituzte ikasleek Udalera

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 17:27

Herriko ikastetxeetako LHko eta DBHko ikasleen ordezkariak udaletxeko areto nagusian hartu ditu gaur (osteguna) arratsaldean Eneko Etxeberria alkateak (argazkian). 2003-2004 ikasturteaz geroztik urtero egin izan duten bezala, Eskolako Agenda 21...

Mikel Aranburu izango da protagonista Realaren ligako azken partidan

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 12:37 | Kirolak

Juan Antonio Larrañagari (Azpeitia, 1958) elkarrizketa egin diote 'El Mundo Deportivo' egunkarian, eta esan duenez, "hunkitu egingo dela uste dut, Realean hainbeste urte pasatu eta gero, bere futbol ibilbideko azken partida izango delako". Anoeta bete egingo da larunbatean.

»» Erantzunak: 1 (Txetxu Urbieta)

Bide horretan aurrera goaz, eta ez gaitu ezerk geldituko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ezker Abertzalea | 2012-05-10 : 12:30 | Iritzia

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko kideen kontra Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta erdi eta sei urteko kartzela zigorra berretsi berri du...

Azpeitian ere badira Athleticen zaleak

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 11:56

Azpeitian ere baditu jarraitzaileak Athleticek. Atzo, asteazkena, Bukaresteko Estadio Nazionalean  jokatu zuten Athleticek eta Atletico Madrilek Europako Ligako finala, eta Erdikaleko Azpeitia tabernan elkartu ziren Athleticeko jarraitzaile azpeitiar batzuk. Partidak...

»» Erantzunak: 2 (makolo, petopetue)

Partaidetza araudiak hasierako onespena jaso du

Urola Kostako Hitza | 2012-05-10 : 10:47 | Udala

Orain araudiaren gainean ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera egongo da. Bestalde, herriko kaleetan eta plazetan mahaiak eta aulkiak jarri eta erabiltzea arautuko duen udal ordenantzari ere hasierako onespena eman dio Udalak. Baita herri barruko bide publikoen erabilera, trafiko, zirkulazio eta segurtasuna arautuko dituen udal agintaraua aldatzea ere.

»» Erantzunak: 1 (ekhine)

Plan Urbanistiko berriaz, udaletxean

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 10:56

Azpeitiko Udaleko ordezkari politikoak udaletxean bildu ziren atzo, maiatzak 9, Plan Urbanistiko berriaren proposamena aztertu eta ekarpen zein proposamenak lantzen jarraitzeko. Argazkian, atzoko bilerako une bat.

Hondakinak gutxitzeari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 10:28 | Gizartea

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean. Ekoshopper nola egin erosketa, zaborra ez erosteko izenburupean emango dute hitzaldia Sanmarko Mankomunitateko kideek.

Bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azoka maiatzaren 18an izango da

Uztarria.eus | 2012-05-09 : 17:48 | Gizartea

Bertan saltokia jarri edo saltzeko bigarren eskuko materialak eman nahi dituztenek, informazioa jaso edota erreserbak egiteko epea irekita dago. Azoka 17:00etatik 20:00etara egingo da, herriko plazan, eta karpak eta mahaiak Udalak jarriko ditu.

 

'Gartxot ekimena' Azpeitian maiatzaren 17tik 23ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-09 : 11:56 | Kultura

Euskal Kantuzaleen Elkartearen dei batek akuilu lana eginda sortu dute Gartxot ekimena, Azpeitiko Kultur Mahaikoek. Gartxot Itzaltzuko Bardoaren istorioarekin ikuskizuna prestatzeko gonbita jaso zuten: "Antzezleak, musikariak, dantzariak eta abeslariak beharko...

Hondakinak nola kudeatu erabakitzeko prozesua ireki du Udalak

Uztarria.eus | 2012-05-09 : 11:54 | Udala

Hainbat gai landu zituzten atzo, asteartea, ohiko udalbatzarrean, baina alde desberdinen arteko eztabaida hondakinen inguruko mozioek eragin zuten (EAJk, Bilduk eta Hamaikabatek mozio bana aurkeztu zuten). Mozioen bozketan, Bilduk aurkeztutakoa soilik onartu zen.

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9