Artxiboa: 2012 5

Bukatu da Gazte Astea

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 10:24 | Besterik

Joan den igandean, hilak 13, bukatu zen 2012ko Gazte Astea film laburren emanaldiarekin. Astelehenean hasita, egunero ekimen desberdinez gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Ostiralean, parriladaren ostean, zenbait gaztek parodia egin...

Sanagustin kulturgunea eta baserritarrak, elkarlanean

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 18:30 | Ekonomia

San Isidro egunez aurkeztu dute dagoeneko martxan duten hornitze-sistema. Garaian garaiko produktuak indartzen hasi da dagoeneko kulturgunea bere ostalaritza zerbitzuan, bertako ekoizleei erosiak. Urtean zehar bertako baserritarrek emandakoekin hiru otarre ere zozkatuko ditu Sanagustinek bazkideen artean; aurrenekoa gaur bertan eman dute. Elkarlanean aurrera egin eta garatu asmo dituzten ekimenen berri eman dute bi aldeetako ordezkariek.

 

Maiatzaren 21ean irekiko dute Juan Antxieta Musika Eskolan datorren ikasturterako matrikulazioa

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 17:15 | Hezkuntza

Dagoeneko ikasle direnentzako izen-emate sisteman aldaketak egin dituzte eta, horiek azaltzeko, aste honetan zehar bilerak egingo dituzte gurasoekin. Musika eskolan egiten duten lana eta eskaintzaren berri emateko ekimenak ere izango dituzte aste honetan eta datorrenean; besteak beste, Musika Bandak kontzertu didaktikoa emango du ostiralean, maiatzak 18, Sanagustinen.

Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 14:43 | Gizartea

Ander E. azpeitiarrak adingabeen egoitza batean hamar urte egin beharko ditu, eta beste bost urtez zaintzapeko askatasuna izango du, urruntze aginduarekin

»» Erantzunak: 2 (aerol, iber)

Umeen Eguna ospatuko dute hilaren 26an Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 11:26 | Aisia

Ostirala, hilak 18, izango da izena emateko azken eguna. Umeen Egunean parte hartu nahi duten gaztetxoek herriko ikastetxeetan banatu dituzten oharrak bete beharko dituzte. 

 

»» Erantzunak: 3 (naroa03, ainara)

Betiko Kafea eta Iparproject Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 10:38 | Kirolak

Aldiz, nesken Betiko Kafea B eta mutilen Betiko Kafea taldeek Gipuzkoako azpitxapeldun izatea lortu dute.

 

Vespa eta Lambretta motoen dozenaka zale bilduko da igandean herrian

Urola Kostako Hitza | 2012-05-15 : 10:26 | Aisia

11:00etan Azpeitian herriko plazan ongi-etorria egingo zaie, eta 12:00etan moto erakusketa izango da.

Elkartasun flash mob-aren entsegu orokorra egingo da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2012-05-15 : 10:20

Elkartasun Eguna gerturatzen ari dela-eta, beste ekimen batzuen artean, elkartasun flash mob-a egingo da (egingo...

Aranburu, Realaren bihotza

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 17:23 | Kirolak

Realarekin azken partida jokatu eta Anoetan jasotako omenaldiaren hurrengo egunean, igandean, Euskal Telebistak Mikel Aranbururi eskainitako saio berezia eman zuen. Azpeitikoaren ibilbidearen laburpen batekin batera, futbolari izateari utziko ziola...

Areto futboleko neskak, finaletara

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 16:50 | Kirolak

Azpeitiko Areto Futboleko seniorrek Gipuzkoako Ligaren Udaberriko Txapelketarena jokatuko dute maiatzaren 26an; Neguko Txapelketa irabazia dute jada. Kadete mailan, berriz, Ikasberri Kirol Elkarteko taldeak hilaren 19an jokatuko du finala Donostian.

Walter Becerrak irabazi du Izarraizko mendi lasterketa

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 12:54 | Kirolak

Emakumezkoetan Maud Combarieu nagusitu zen, eta ordura arteko denbora onena hobetu zuen. Gizonezkoetan bigarrena eta hirugarrena azpeitiarrak izan dira: Xabat Manzisidor eta Enekoitz Aizpuru, hurrenez hurren.

Bandaren kontzertua Sanagustinen

Sanagustin Kulturgunea | 2012-05-14 : 11:46

Joan den zapatuan, maiatzak 12, Azpeitiko Udal Musika Bandak maiatzeko kontzertua eskaini zuen, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Jende ugari bertaratu zen eta estilo desberdinetako kantuak entzun ahal izan zituzten...

Txolarte egun jendetsua

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 11:06 | Gizartea

 

Joan den zapatuan, hilak 12, ospatu zuten Azpeitian aurtengo Txolarte Eguna. Gipuzkoako zein eskualdeko 400 lagun bertaratu ziren urteroko festaz gozatzera. Udaletxeko balkoitik jaurti zuten suziriarekin eman zioten hasiera egunari...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Mikel Salegiren Oiartzuneko nesken taldea igoera fasetik kanpo gelditu da

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 10:28 | Kirolak

Mikel Salegi Kortatxo (Azpeitia, 1977) OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldeko entrenatzailea da. Atzo, igandea, etxean Sevillaren kontra jokatu zuen igoera faseko lehen kanporaketa Oiartzunek, eta 0 eta 2 galdu zuten.

Urolako Trenaren inguruko erakusketa zabaldu dute Trenaren Museoan

Uztarria.eus | 2012-05-14 : 10:27 | Gizartea

Erakusketa bi zatitan dago banatuta; kanpoan jarri dituzten panel batzuetan 30 argazki daude ikusgai, eta tren bateko bagoian ikus-entzunezko lan bat ikusi daiteke.

 

Mikel Aranbururen egun handia

Uztarria.eus | 2012-05-12 : 23:35 | Kirolak

 

Futbolari izateari utzi dio, eta omenaldi beroa jaso du Anoeta estadioan, goiko bideoan ikus daitekeen bezala. Behekoan, partida ondoren Mikel Aranburuk egindako adierazpenak. Omenaldiko argazki bilduma (Berria.info).

Udalak oroigarri bat eman dio Aranbururi

Uztarria.eus | 2012-05-12 : 23:30 | Kirolak

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak Udalaren izenean plaka bat eman dio Realeko jokalariari Anoeta estadioan, partidaren ostean. Udaleko ordezkaritza bat Aranbururen agurreko Reala-Valentzian izan da, palkoan. Alkateak, Arnaldo Otegi presoak kartzelan duen zenbakia zeraman elastikoan. 

 

Aranburu: "Ibili naizen martxatik irteteko eskatzen dit gorputzak"

Uztarria.eus | 2012-05-12 : 13:05 | Kirolak

(gaurko 'Berria'-ko elkarrizketa) Iruretarekin 1997an debuta egin arren, bi urte geroago egin zuen tokia Mikel Aranburuk Realean, Krauss aulkian zegoela. 427 neurketa jokatu eta gero, badoa.

Aranbururen omenaldiko xehetasun batzuk

Uztarria.eus | 2012-05-12 : 10:20 | Kirolak

Gaur utziko dio Mikel Aranburuk futbolari izateari, eta omenaldia jasoko du. Reala-Valentzia partidaren aurretik eta ondoren izango dira ekitaldiak. Besteak beste, Azpeitiko Udalak hartuko du parte.

 

'Bateragune auzia'-ren epaia salatzeko elkarretaratzea

Uztarria.eus | 2012-05-11 : 19:28

Dozenaka herritarrek egin dute bat ostiral arratsaldean herriko plazan, Bateragune auzia-ren epaia salatzeko Gernikako Akordioak deituta eta, besteak beste, Azpeitiko Udalaren babesarekin egin den elkarretaratzean. Prozesuaren aurkako erasorik ez...

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9