Artxiboa: 2012 5

Pako Aristiren eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia atzeratuta

Uztarria.eus | 2012-05-21 : 10:50 | Kultura

Lertxundik afonia arazoak dituela-eta atzeratu egin dute emanaldia. Antolatzaileek esan dutenez, "oraindik zehaztu gabe dago data berria".

260 lagunek bukatu dute Elkartasun Krosa

Uztarria.eus | 2012-05-21 : 10:21 | Kirolak

 

Aurtengo Elkartasun Krosa 260 lagunek bukatu zuten zapatuan, hilak 19. Aurtengo ibilbidea bost kilometrokoa izan da, eta Imanol LarraƱaga azkoitiarra izan zen azkarrena. LarraƱagaren atzetik iritsi ziren helmugara Garikoitz Uzkudun...

»» Ikusi argazki guztiak (24) »» Erantzunak: 1 (Miren)

Azkarateko zubia, hesituta

Uztarria.eus | 2012-05-18 : 18:00

Azkarate gaineko zubiaren bi aldeetan hesiak jartzeko lanak ia bukatuta zeuden atzo, osteguna, arratsaldean (argazkian). Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditu lanak, hura da-eta Azkaratetik igarotzen den errepidearen arduraduna. Azken urteetan...

Mikroenpresei zuzendutako zerbitzu katalogoa osatu nahi du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus | 2012-05-18 : 17:38 | Ekonomia

Mikroenpresak mugimenduan proiektuaren bigarren fasean kokatu dute ekimena. "Eskualdeko lehiakortasunean eta enpleguan garrantzitsua izan daitekeen proiektua" dela eta, eskualdeko mikroenpresen parte-hartzea eskatu dute arduradunek.

 

Dena prest azokarako

Uztarria.eus | 2012-05-18 : 13:21

Gaur, ostirala, bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azoka izango da plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Jada postuak-eta muntatu dituzte, eta ia dena prest dago arratsalderako. Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak...

Flash mob-erako motorrak berotzen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2012-05-18 : 11:52

Elkartasun eguna gainean dugula-eta, herritarrak ensaiatu eta ensaiatu ari dira flash mob-erako: ikasleak, urrestildarrak, xanjuandeitarrak...

Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea

Uztarria.eus | 2012-05-18 : 10:51 | Kirolak

Asteartean, asteazkenean eta ostegunean proiekzioak izango dira 21:00etan hasita, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. 

Elkartasun Eguna kantuz, dantzan eta aldarrikatuz

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 17:17 | Politika

Hamabigarrenez egingo da bihar, zapatua, Elkartasun Eguna Azpeitian. Egun osoko egitarau zabalarekin, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldarrikapenak eta jai giroak bat egingo dute. Herrira bilguneak Euskal Herri osoan eta aldarrikapen berarekin plazak betetzeko egin duen deialdiarekin ere bat egingo du aurten Elkartasun Egunak. Azpeitiko Herrira bilguneko Garikoitz Armendarizek bietaz hitz egin du Uztarriarekin: Elkartasun Egunaz eta Herrira bilguneaz.

Kontzertu didaktikoa eskainiko du Musika Bandak, gaur

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Musika Banda | 2012-05-18 : 09:47 | Kultura

Gaur, ostirala, Udal Musika Bandak kontzertu berezia emango du 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Batik bat, musika eskolako haurrentzat eta musika instrumentuak ezagutu nahi dituen edonorentzat izango da.

Kantu laburrez osatutako...

Atzerrian eginiko ikasketen homologazioan laguntzeko zerbitzua martxan da Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Emakumeen Txokoa | 2012-05-17 : 18:28 | Gizartea

Atzerrian egindako ikasketen homologazioari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri da Emakumeen Txokoan. Gainera, homologazio prozesua martxan jarri nahi dutenei prozesuan zehar kudeaketarako laguntza eskainiko zaie.

Parekidetasun Sailak eta...

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2012-05-17 : 17:05 | Kultura

Bihar, ostirala, ate irekien jardunaldia izango dute. Eguneko hitzordu nagusiak arratsaldean izango dira: Zumaiako San Pedro Abesbatzak kontzertua emango du 18:30ean, eta Lourdes Odriozola historialariak Urolako Trenaren gaineko hitzaldia 19:30ean. 

Loiolako turismo bulegoak ireki ditu ateak

Uztarria.eus | 2012-05-17 : 15:57 | Ekonomia

"Nahiz eta Aste Santuan eta maiatzeko zubian zabalik eta zerbitzua eskaintzen egon den, 2012ko denboraldia gaur hasi dela esan genezake", adierazi dute Iraurgi Lantzeneko arduradunek. Urte amaiera arte martxan izango da bulegoa.

4 eta 13 urte artekoentzat igeriketa ikastaro trinkoa antolatu dute uztailerako

Uztarria.eus | 2012-05-17 : 15:24 | Kirolak

Bi taldetan banatuko dituzte ikasleak: 4 eta 7 urte artekoak batean eta 7tik 13rakoak bestean. Aurreneko taldekoen ordutegia 12:00etatik 13:00etara izango da, eta bigarren taldekoena 11:00etatik 12:00etara.

Rafaela Maria Donearen omenezko meza izango da, bihar

Uztarria.eus | 2012-05-17 : 10:09 | Besterik

Bihar, ostirala, izango da meza Esklabetako elizan, 17:00etan hasita.

Lagun Onak TE-koek hiru lasterketa izan dituzte aste bukaeran

Uztarria.eus | 2012-05-17 : 09:13 | Kirolak

Joan den aste bukaeran, maiatzaren 12an eta 13an, hiru lasterketa izan zituzten Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek. Kadeteek zapatu goizean izan zuten lasterketa Zumaian. Zapatu arratsaldean jubenilen txanda izan zen eta Arantzazura igoeran hartu zuten parte, eta igandeak Euskadiko Txapelketan izan ziren jubenil mailako txirrindulariak.

 

Ostegunean, 21:30ean, 'Gartxot'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Paradisu Zinema | 2012-05-15 : 19:35 | Kultura

Ikasturtea bukatutzat emana bagenuen ere, film honek pena merezi duela eta, aste osoko egitarauarekin bat eginezGartxot filma botako du ostegunean, hilak 17, Ta 3. zine klubak.

Gaur hasiko dira hondakinen inguruko batzarrak

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 14:34 | Gizartea

Gaur, asteazkena, egingo dute hondakinen kudeaketaren inguruko aurreneko batzarra. Guztira bost batzar egingo dituzte eta gaur izango da lehenengoa Urrestillan, 20:30ean hasita.

Solasaldia izango da Emakumeen Txokoan, gaur

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 11:49 | Gizartea

Denak al gara Mariren alabak? izenburupean, 19:30ean hasiko da hitzaldia, Emakumeen Txokoan. Margaret Bullen eta Jone Hernandez izango dira hizketan.

Aratzerrekan torerorik zegoenik ere...

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 11:13 | Festak

Zezenketa-parodia eta guzti ospatu zituzten 2012ko sanisidroak Aratzerrekan. Las Ventas bat ezean, frontoi ondoko plazatxoan moldatu zuten ikuskizuna Jabier 'Niño de Ibarrola' toreroak, 'Txikiye de la Capea' banderilleroak eta 'Loiolako...

Igeriketako asteburua Azpeitian

Uztarria.eus | 2012-05-16 : 10:57 | Kirolak

Joan den zapatuan eta igandean alebin mailako Igerilari Osoa Saria eta Gipuzkoako XXIX. Eskolarteko Txapelketa jokatu ziren, hurrenez hurren, Azpeitiko igerilekuan. Igandeko proban lortutako emaitzei esker, Eva Astigarraga, Maialen Aizpuru eta Aiora Beristain Zarautzen izango dira maiatzaren 26an Gipuzkoako Selekzioarekin, Euskadiko Eskolarteko Alebinen Txapelketan.

 

»» Erantzunak: 1 (nerie)

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9