Artxiboa: 2012 5

Urola Garaiko eta Urola Erdiko industrialdeen fusioaren kontra azaldu dira Azkoitiko eta Azpeitiko udalak

Uztarria.eus | 2012-05-23 : 17:57 | Ekonomia

SPRI enpresen garapenerako agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua kritikatuz adierazpena plazaratu dute. "Urola bailararen industria garapenean oztopo bezala ikusten dugu fusioa. Gainera, baltzua handitzean udalen ordezkaritza murriztu egiten da, eta hori gure kalterako da", diote bi udaletako ordezkariek.

 

Harrera ona Gartxot ekimenei

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-23 : 17:55 | Kultura

Ostegunean ehunen bat lagun joan ziren filma ikustera eta ostiralean ikuskizunera 340. Ikuskizunean Azpeitiko 120 lagunek hartu zuten parte. Gaur Pako Aristiren eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia zen egitekoa, baina atzeratu egin da. Argazkian, ostiraleko ekitaldia, bukaeran. (eta hemen argazki bilduma)

 

Baigerakoak eta Gaztetxekoak sexismoaz solasean

Uztarria.eus | 2012-05-23 : 16:54

Baigera herriko erretiratuen elkartea Esperientziaren Eskolak programan ari da parte hartzen aurten ere, Mugabe Elkartearen eskutik. Ekimen horren barruan, herriko beste talde eta eragileekin esperientzia eta iritzi trukaketak bilatzen...

Unai Orbea txirrindularia izan da Ataun-Aian lehena

Uztarria.eus | 2012-05-23 : 13:00 | Kirolak

Tarteko helmugetako garailea, berriz, Oier Ibarguren izan zen (13. postuan helmugaratuz) eta taldekako sailkapena ere lortu zuten Lagun Onak-ekoek.

Sanjuandegiko Ume Egunean parte hartuko duten begiraleei zuzendutako bilera, bihar

Uztarria.eus | 2012-05-23 : 12:31 | Besterik

Sanjuandegiko Iluntze auzo-lokalean izango da bilera, 20:30ean hasita. Ume Eguneko antolatzaileek esan dutenez, "zapatuan begirale izateko prest dagoen oro gonbidatzen dugu bilera informatiboan parte hartzera".

Eneko Etxeberria: "Krisiak nabarmen eragin dio gure herriari"

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2012-05-23 : 11:41 | Politika

Urtebete pasatu da udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik. Hori dela-eta, Urola Kostako Hitza-k eskualdeko udal agintari gehienen urtebeteko jardunaren balorazioa jaso du; baita Azpeitiko udal agintariena ere.

Emakumeen ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute ostiralean

Uztarria.eus | 2012-05-23 : 11:21 | Gizartea

Jaialdia 19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean. Lehenengo gitarra tailerrekoen emanaldia izango da eta, segidan, antzerkia eskainiko dute urte guztian antzerki tailerrean aritu diren emakumeek.

 

Azpeitiko Iraurgi Cup futbol txapelketan 32 talde lehiatuko dira

Urola Kostako Hitza | 2012-05-23 : 10:55 | Kirolak

Ekainaren 15ean, 16an eta 17an jokatuko da futbol 8ko "maila handiko" norgehiagoka Garmendipen

 

Elkartasun Eguna'12

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herrira | 2012-05-22 : 18:57 | Politika

Eskerrik asko Azpeitiko Herrira Herri Bilgunearen izenean egun hori posible egiteagatik, bai antolakuntzan ibili zaretenoi...

Igoera borobiltzeko, txapela

Uztarria.eus | 2012-05-22 : 18:31 | Kirolak

Bi aste lehenago igoera ospatu ondoren, Erregional Preferente mailako Lagun Onakek liga txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan Zarautzen, txapelketaren finalean Touring-i irabazita. Infantil Txiki mailan, berriz, Kopa lehiaketa irabazi dute Lagun Onakekoek.

 

Vespak eta Lambrettak euripean

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2012-05-22 : 16:38 | Aisia

 

Vespa eta Lambretta motoen lehen bilkura egin zuten herenegun, igandea, Azpeitian, motorzale talde batek antolatuta. 50 bat zaletu bildu ziren aurreneko jardunaldi honetan, eta euriari aurre eginez motoan Loiolara joan...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Urola Kostako alkateen babesa jaso du Berria-ren 'Zure ziztada behar dugu' kanpainak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Berria-ko ziztada | 2012-05-22 : 14:37 | Komunikabideak

Berria Taldearen Zure ziztada behar dugu kanpainak Urola Kostako 11 herrietako alkateen babesa jaso du gaur, Azpeitiko udaletxean egindako agerraldian. Euskarazko komunikabideen aldeko apustua egiten dutela adierazi du Eneko Etxeberria...

 

Ikasberri Kirol Elkarteko kadete neskak areto futboleko Gipuzkoako Txapeldun

Uztarria.eus | 2012-05-22 : 11:53 | Kirolak

Bestalde, Iraurgi ikastetxeko eta Ikasberri Ikastolako talde banak Gipuzkoako Txapelketa irabaztea lortu dute asteburuan.

 

Aimar Irigoienek jantzi du Gipuzkoako harri-jasotzaileen txapela

Uztarria.eus | 2012-05-22 : 10:49 | Kirolak

Txapelketan hiru harrirekin aritu dira, eta errezildarra izan da hirurekin onena.

Mendi Asteko lehenengo proiekzioa, gaur

Uztarria.eus | 2012-05-22 : 10:43 | Kirolak

Gorka Karapetok eskainiko du solasaldia, Harrizko Ametsak izenburupean. 21:00etan izango da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren aretoan.

Festa herrikoien batzordea "bizi-berrituta" dator

Uztarria.eus | 2012-05-22 : 10:29 | Festak

Joan den ostiralean, hilak 18, aurkeztu zuten haujijiJAI! festa herrikoien batzordea. Urte osoan Azpeitiko eta inguruko auzo eta herri txikietako festak landuko dituen talde baten beharra ikusi zutela-eta sortu dute batzordea.

 

»» Erantzunak: 2 (Nekane Zinkunegi)

Sanagustin beteta flash moberako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2012-05-21 : 17:32

Zapatuan Elkartasun Egunean Sanagustin kulturgunea dantzarako gogoz zegoen jendez bete zen. Skandalue elektrotxarangaren kantuarekin prestaturiko flash mobaren emaitza duzue bideoan. Plaza Nagusian zen egitekoa, baina euria zela-eta azkenean kulturgune barruan...

Elkartasun zipriztinak

Uztarria.eus | 2012-05-21 : 17:31 | Politika

 

Ez zen inoizko jendetsuena izan, inguruko herrietan ere presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldiekin bat egin zuelako eta, nola ez, eguraldiak ez zuelako batere lagundu. Hala ere, ehundaka lagunek hartu zuten parte...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Ostiralean hasiko da Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus | 2012-05-21 : 12:35 | Kirolak

Sei bikotek hartuko dute parte txapelketan, bi taldetan banatuta. Partidak 18:30ean izango dira, ostiraletan, eta finala ekainaren 15ean izango da.

 

Euriak euri, bigarren eskuko azoka jendetsua

Uztarria.eus | 2012-05-21 : 11:36 | Gizartea

 

Joan den ostiralean, hilak 18, bigarren eskuko eta bidezko merkataritza azoka egin zen plazan. Euria egin zuen arren, jendea bertaratu zen azokan buelta bat emateko. Ostiral arratsaldean, bestalde, Museoen Nazioarteko...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9