Artxiboa: 2012 5

Gipuzkoako Foru Aldundiak ildo estrategikoak aurkeztu ditu Azpeitian

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 10:20 | Politika

Egitasmo nagusien berri emateko aurreneko bilera horren ondoren, gizarte politikan, mugikortasunean, hondakinen kudeaketan eta garapen ekonomikoan eta fiskalitatean eskualde mailako ekintzak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, horretarako eratu nahi diren lau lantaldeetan parte hartuz. Ekainaren 11n izango da bigarren bilera hori.

 

Ion Etxeberriak Erremonteko Udaberriko Torneoa irabazi du

Uztarria.eus | 2012-05-28 : 14:03 | Kirolak

Utergarekin batera jokatu zuen finala zapatuan, eta 39 eta 40 nagusitu zen bikotea Oinatz eta San Miguelen kontra. Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketan, berriz, Etxabe II.a-Zubizarreta eta Etxeberria IV.a-Aizpuru II.a izan ziren irabazleak aurreneko jardunaldian.

 

»» Erantzunak: 2 (Lagun Onak Futbol Taldea, Amaia Altuna)

Ume Egun jendetsua Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2012-05-28 : 11:18 | Aisia

 

Joan den zapatuan, hilak 26, Ume Eguna ospatu zuten Sanjuandegin. 260 bat ume bertaratu ziren, eta egun osoa jolasean eta dantzan pasatu zuten haur eta gaztetxoek. 30 begiraleren laguntza izan...

»» Ikusi argazki guztiak (13) »» Erantzunak: 2 (alarra, naroa03)

Joseba Albizuk Soplao lasterketa irabazi du

Uztarria.eus | 2012-05-28 : 10:58 | Kirolak

Albizuk 7:20:47 denbora behar izan zuen helmugaratzeko. Bigarrenak, berriz, bi segundora bukatu zuen lasterketa.

Azpeitiarrek gaizki hasi dute Herriartekoa

Uztarria.eus | 2012-05-28 : 10:35 | Kirolak

Lehenengo eta bigarrenago partidak alde nabarmenarekin galdu zituzten azpeitiarrek. Aldiz, hirugarrengoan 22 eta 9 nagusitu ziren senior mailako pilotariak. Datorren astebukaeran jokatuko dituzte itzuliko partidak, Azkoitian.

 

Udaleku irekietan izena emateko epea irekita dago

Uztarria.eus | 2012-05-25 : 18:38 | Aisia

Izen-emate orria eta egitaraua batzen dituen esku-programa herriko ikastetxe guztietan banatu dute dagoeneko eta ekainaren 1erako eman behar dute izena parte hartzeko asmoa dutenek; 1996 eta 2008 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera.

 

Soreasu auzoa urbanizatzeko lanak hasi dituzte

Uztarria.eus | 2012-05-25 : 18:15 | Hirigintza

Espaloi berriak egin eta aparkalekuak berritu eta txukunduko dituzte. Lanek 170.000 euroko aurrekontua dute, Ekin enpresa ari da egiten eta, udal arduradunek adierazi dutenez, Santioetarako bukatzea aurreikusten dute.

 

Zaher ISB eta Sein Neskak ISB Espainiako Txapelketarako prest

ISB | 2012-05-25 : 16:40 | Kirolak

Datorren igandean hasi eta ekainaren 2a bitartean Espainiako kluben arteko dadete mailako txapelketak jokatuko dira eta bertan parte hartuko dute ISBko bi taldek: Grupo Zaher ISB mutiletan eta Sein Neskak ISB nesketan. Mutilek Marinera, Galiziara, jo beharko dute; neskek berriz Barbastrora, Huescara. Guztiak ere esperientzia berezi honetaz gozatzeko asmoz eta txapelketan ahalik eta urrunen heltzeko gogoarekin

 

Child Bright Fundazioko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, asteartean

Uztarria.eus | 2012-05-25 : 12:03 | Gizartea

Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue elkarrizketa on-linean izango dira asteartean, hilak 29, 17:00etan hasita. Bidali zuen galderak hona.

 

Mendi Astea igandean bukatuko da, Xoxoteko Egunarekin

Urola Kostako Hitza | 2012-05-25 : 11:14 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek goizeko bederatzietarako antolatu dute Xoxotera irteera.

Tabernariek 2x1 garagardo eskaintza antolatu dute biharko

Uztarria.eus | 2012-05-25 : 11:03 | Besterik

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak, Azkoitiak eta Azpeitiak bihar jokatuko duten Herriarteko pilota partidaren harira, eskaintza berezia prestatu dute. Bi garagardo baten prezioan hartu ahal izango dira 20:30etik 00:00etara bitartean.

Aldundiak plan estrategikoa azalduko du astelehenean, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2012-05-25 : 10:45 | Gizartea

19:00etan izango da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bertaratuko da hitzaldia ematera.

[azpeitiazz.com]Gaikako bilketaren oinarrizko azalpena

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitia Zero Zabor | 2012-05-25 : 10:00

[azpeitiazz.com] Hondakinen gaikako bilketaren inguruko oinarrizko azalpena eskegi du sarean Azpeitia Zero Zaborrek. Honatx...

Hamar urte bete dira "Greban ...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lakrikun Antzerki Taldea | 2012-05-25 : 09:52

Hamar urte bete dira Lakrikunek 'Greban gaude' antzezlana estreinatu zuenetik. Maiatzaren bukaeran izan zen, duela...

Zapatuan jokatuko dute Azpeitiak eta Azkoitiak Herriartekoaren joanekoa, Frontoi Txikin

Uztarria.eus | 2012-05-24 : 18:48 | Kirolak

Aurtengo txapelketako lehen kanporaketa izango da bi taldeentzat, final zortzirenetakoa. Partidak 22:00etan hasiko dira. "Hamar urte azkoitiarrak tokatzeko zain eta, aurten tokatu behar, taldea ahulen dagoenean", dio Jesus Ruiz Argandoña Keuttin Ilunpeko kideak.

Nuarben saldu gabe gelditu diren hiru etxebizitza alokairuan eskainiko ditu orain Etorlurrek

Uztarria.eus | 2012-05-24 : 17:13 | Hirigintza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko enpresa publikoa da Etorlur. Nuarbe sarreran eraiki zituzten sei atxikitako etxebizitzetatik hiru bakarrik saldu dituzte. Hutsik jarraitzen duten beste hirurak hilean 450 euroko alokairuan eskainiko dituzte. Interesa dutenek etxebizitza gabezia izan beharko dute eta Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute azken hiru urteotan. Urteko sarrera ponderatuak jaitsi egin ditu Aldundiak; 9.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenek izango dute izena emateko aukera.

 

»» Erantzunak: 2 (faborez)

Azkue Literatur Saria jaso du Anne Lapeirak

Uztarria.eus | 2012-05-24 : 12:35 | Kultura

Azpeitiarrak narrazio alorreko lehenengo saria eskuratu du, 11 eta 14 urte bitarteko gazteen mailan. 

 

»» Erantzunak: 7 (ekhine, ikastolatik, bazanbat...)

Altuna y Uria eta Inbisa enpresek bat egin dute

Uztarria.eus | 2012-05-24 : 11:35 | Ekonomia

Kanpoko negozioetan garatu ahal izateko sortu dute enpresa bateratua eta, batez ere, Angolako merkatuan lekua hartzeko.

Zezenketetako kartel erakusketa igandean itxiko dute

Uztarria.eus | 2012-05-24 : 11:12

Aurtengo Saninazioetako zezenketarako kartel proposamenen erakusketa zabalik dago joan den astetik. Hainbat lan daude ikusgai eta aurten horietako bat izango da Azpeitiko zezenketen irudia. Igandera bitartean kartelak ikusteko aukera egongo...

Kepa Pe├▒agarikano Kalifornian lehiatuko da

Urola Kostako Hitza | 2012-05-24 : 11:05 | Kirolak

Aspe enpresako beste hiru pilotarirekin batera izango da AEBtan, ekainaren 5a bitartean.

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9