Artxiboa: 2010 11

Bertso afaria egingo dute ostiralean, Basazabal elkartean

Uztarria.eus | 2010-11-16 : 12:11 | Kultura

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso izango dira bertsotan

Joan nahi dutenek ostegunerako eman beharko dute izena

Lan Mobel Iraurgik bihar jokatuko du Mallorcaren kontra

Urola Kostako Hitza | 2010-11-16 : 12:11 | Kirolak

Aste honetako jardunaldia bihar, asteazkena, du 20:30ean, Azpeitiko kiroldegian

Espainiako Zilarrezko LEB mailako Iraurgirentzako ez da partida erraza izango

Mugarik muga, bigarren etapa

Uztarria.eus | 2010-11-16 : 10:52

Joan den larunbatean, hilak 13, Mugarik Muga ekimeneko bigarren zatia egin zuten, Matxinbentatik Ibarbia auzora. 60 lagun inguru elkartu ziren ibilaldia egiteko. Hurrengo ibilaldia, hau da, Mugarik mugaren hirugarren etapa...

AZPIJO taldea sailkatu da Bertso Parrandako finalerdietarako

Uztarria.eus | 2010-11-16 : 10:11 | Kultura

Josu Azpillaga, Jokin Sudupe Pio eta Joxin Iturriotzek osatutako taldea izan zen irabazlea Erniarraitzeko epaileek erabakita

Azkoitiko Zurt tabernan jokatuko den finalerdietako saioan izango da AZPIJO taldea

Azken lau antzezlanetarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus | 2010-11-15 : 12:11 | Aisia

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Azpeitiko zein lekutan egongo da laster Antzerkizale Elkartearen egoitza? da erantzun beharreko galdera

Oinezkoentzat babesa

Uztarria.eus | 2010-11-15 : 10:26

Foru Ibilbidean, Super BM parean, piboteak jarri dituzte oinezkoak autoengandik babesteko. Espaloirik ez dago errepidearen alde horretan eta horregatik jarri dituzte piboteak, errepidea eta oinezkoentzako bidea bereizi daitezen. Goiko argazkian...

Gidabaimena euskaraz atera duten lehen hamar herritar saritu dituzte

Uztarria.eus | 2010-11-15 : 10:11 | Euskara

Bi pertsonentzako otordu bat jaso zuten opari

Hamar hauek Urola auto eskolan atera dute gida baimena, baina Lagunak auto eskolan ere badago horretarako aukera

 

San Tomas Egunean postua jartzeko izena emateko epea ostegunean zabalduko dute

Uztarria.eus | 2010-11-15 : 10:11 | Festak

Txorizo zein etxeko produktuen postua jarri nahi dutenek azaroaren 26rako eman beharko dute izena

Postuen kokapenaren zozketa hilaren 29an egingo dute

Aimar Irigoienek harri handien titulua irabazi du

Urola Kostako Hitza | 2010-11-15 : 10:11 | Kirolak

Bosgarren urtez jarraian eraman du txapela etxera errezildarrak

Hala ere, ez zuen lortu 2008ko marka ontzea

Azpeitiarren sailkapenak Behobia-Donostian

Uztarria.eus | 2010-11-14 : 17:11 | Kirolak

Herriko 140 lagunek bukatu dute 20 kilometroko proba. Hemen azpeitiarren sailkapenak. Izen-ematean hiria Azpeitia jarri zutenak daude bertan

Eneko Goenaga izan da lehen azpeitiarra, 1.10.57ko denborarekin. Aurreneko emakumea, Nerea Azpiazu (1.22.54)

Errebalean zezena

Uztarria.eus | 2010-11-13 : 20:45

San Martin festetako sokamuturra izan da gaur (larunbata) arratsaldean Errebalean, ohi bezala. Ia bi orduan sei zezen atera dituzte, Albizu ganadutegikoak. Argazkian, gaurko une bat. (Enekoitz Esnaola) Informazio gehiago

Iraurgi Ikastetxekoak San Martin Egoitzan

Uztarria.eus | 2010-11-12 : 16:49

San Martin egoitzaren festa astea azken txanpan sartuta dago. Iganderaino luzatuko da aurtengorako prestatu duten ekitaldi sorta. Gaur, Iraurgi Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek emanaldia egin dute egoitzan (argazkian), goiz partean...

Gizatasunik ez Osakidetzan

Rakel Lizarralde | 2010-11-12 : 15:11 | Iritzia

Bederatzi urte daramatzat minbiziaren aurka borrokan. Nire bularra fibroquistico-a da, urtero azterketa medikoak egitera behartzen nauena, eta neure kabuz sarritan ukitzera ere bai. Abuztuaren 24an, izututa, lau zentimetroko koskor...

»» Erantzunak: 2 (euli, Ane2)

Euskara irakasle izateko lan poltsa ireki du Udal Euskaltegiak

Uztarria.eus | 2010-11-12 : 13:11 | Gizartea

Interesa dutenek, hilaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera orria

Eskaera egin ahal izateko Magisteritzako ikasketak, unibertsitate ikasketaren bateko diplomatura edo lizentziatura beharrezkoa da

Bazkide egitea, guztion eskura

Uztarria.eus | 2010-11-12 : 12:18

'Berria' eta 'Hitza'-k elkarlanerako proiektua jarri dute abian, Internet eta paperean aurrerapausoa emateko asmoz. Paperezko edizioan produktu berria joan den ostiralean kaleratu zuten lehenengo aldiz. Orain, harpidetza kanpaina jarri...

Asteburu honetako antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus | 2010-11-12 : 12:11 | Aisia

Nork egin du Antzerki Topaketak iragartzen dituen kartela? Galderaren erantzuna Eguzkiñe Egaña da

Maitane Etxaniz, Aiora Iriarte eta Juan Irazu dira irabazleak

Antzerki amateurra, etxekoa eta emakumeek egina

Urola Kostako Hitza, uztarria.com | 2010-11-12 : 11:11 | Kultura

Gaur, ostirala, Zumaiako Itzurungo Uhinak taldea izango da oholtza gainean

Azpeitiko Emakume Tailerreko kideek (Lo)turak antzezlana egingo dute bihar

Bertso Parrandako bigarren kanporaketa, gaur

Uztarria.eus | 2010-11-12 : 11:11 | Kultura

Azkoitiko Etxe Haitz tabernan izango da kanporaketa, 23:00etan hasita

AZPIJO eta XELA taldeak ariko dira lehian

Padel ikastaro berria antolatu du Udaleko Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | 2010-11-11 : 18:11 | Kirolak

Astebukaeretan egingo dute eta bi talde antolatzeko asmoa dute, 13-16 urte artekoentzat bat eta 16 urtetik aurrerakoentzat bestea

Azaroaren 27an hasiko da eta hilean hamabi ordu emango dituzte

Ingurumenaren hilabetean, 'Oceanos' dokumentala

Uztarria.eus | 2010-11-11 : 12:20

Ingurumen hilabetea dela-eta, hainbat ekimen antolatu dituzte Ingurugiro Etxeak eta Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek. Gaur, osteguna, 'Oceanos' dokumentala ikusteko aukera egongo da Betharrametan, 21:30etatik aurrera. Itsasoko hainbat izaki ikusteko...

Emaitzak: 148 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8