Artxiboa: 2010 11

Kulturaldia 2010

Kultur Mahaia | 2010-11-26 : 15:11

Azpeitiko Kultur Mahaiak I. Kulturaldia antolatu du. Azaroaren 28tik (igandea) abenduaren 19ra bitartean hainbat emanaldi antolatu ditu. Hona kulturaldiko ekimenak iragartzen dituen bideoa:

Lapurretak salatzeko elkarretaratzea egin dute merkatariek

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 15:11 | Gizartea

Azken asteetan herriko denda eta tabernetan egindako lapurretak salatu dituzte

Herri seguruago bat nahi dugu! Nork babesten gaitu? lelopean egin dute kontzentrazioa

 

"Pentsio duinak bermatzeko" eskaera

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 13:11 | Gizartea

Gaur goizean, pentsiodunek elkarretaratzea egin dute udaletxe azpian

Pentsioak bermatzeko alternatiba bakarra "Euskal Gizarte Segurantza Sistema osatzea" dela adierazi du LABek

 

Azpeitiko bi enpresa Zubietako errauste planta egiteko lehian

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 12:11 | Ekonomia

Bi enpresa talde lehiatuko dira azpiegitura berria eraikitzeko, eta horien artean daude Azpeitiko Antzibar eta Altuna y Uria enpresak

Lanen eskaintza hurrengo urteko urtarrilean egitea espero du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak

Azkeneko albistea (12:40). Donostiako Auzitegiak baliogabetu egin du plantaren proiektua onartzeko Partzuergoak 2009an sinatutako akordioa

Igandean derbia jokatuko du Lagun Onakek Garmendipen

Urola Kostako Hitza | 2010-11-26 : 12:11 | Kirolak

Zarautzen kontra jokatuko du partida, 17:00etan Garmendipen

Igandean Klubaren Eguna du Lagun Onak-ek eta bazkideek ere sarrera ordaindu egin beharko dute

»» Erantzunak: 1 (soziyue)

Emakumeenganako indarkeriaren aurka elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek, atzo

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 12:11 | Gizartea

.100 bat lagun elkartu ziren kontzentrazioan

Bihar, Autodefentsa txokoa izango da 09:30ean, Sindikatu Zaharrean

Bertso Parrandako azken kanporaketa, Jim Clark-en

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 12:11 | Kultura

Gaur izango da, 23:00etan hasita

HATXE eta SEI taldeak ariko dira kantuan

Iritsi da elurra

Uztarria.eus | 2010-11-26 : 11:59

Gaur, ostirala, elurra egin du Azpeitia inguruetan. Xoxote zurituta ikusi ahal izan dugu eta Urrakin ere gogotik egin du elurra goiz partean. Argazkian, Urrakiko bidea 08:00ak inguruan. (Enekoitz Esnaola)

Juan Joxe Agirreren argazkiak izan dira Udazkeneko Rallyko onenak

Urola Kostako Hitza | 2010-11-26 : 11:11 | Gizartea

Bihar da argazkien emanaldia eta sari banaketa Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan

Gaztetxoetan lehen sariduna Aiora Labaka azpeitiarra izan da

 

»» Erantzunak: 1 (itxas)

2011ko Kilometroen aurkezpen ekitaldia ordubete atzeratu dute

Urola Kostako Hitza | 2010-11-25 : 18:11 | Hezkuntza

Bihar (ostirala) da; baina, arratsaldeko zazpi eta erdietan izan beharrean zortzi eta erdietan izango da, Izarraitz pilotalekuan

Ikastolako guraso bat hil da, eta bihar arratsaldean haren aldeko hileta elizkizuna da; horregatik atzeratu dute ekitaldia

Kilometroetako logotipoa eta leloa aurkeztuko dituzte ekitaldian, baita arropa aukera ere

Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria 'Errautsak' antzezlanak jaso du

Urola Kostako Hitza | 2010-11-25 : 15:11 | Kultura

Azpeitiko XXVIII. Euskal Antzerki Topaketek "erantzun ona" jaso dute

Azaroaren 5etik 21era bitartean hamazazpi antzezlan izan dira Izarraizpe pilotalekuan, Gaztetxean eta kalean; Eskola Antzerkiaren baitan, berriz, sei antzezlan

Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko eskaera

Uztarria.eus | 2010-11-25 : 12:44

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Azpeitiko Udalak puntu moreak jarri ditu eraikin publikoetan. Bestalde, Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:30ean plazan...

Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur

Uztarria.eus | 2010-11-25 : 12:11 | Hezkuntza

Betharrametan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita

Ikasleek unibertsitateko informazioa jasotzeaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango dute

Santa Zezili gogoratuz

Uztarria.eus | 2010-11-25 : 11:54

Atzo, asteazkena, Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek emanaldia eskaini zuten, Santa Zezili Egunaren harira. Astelehenean izan zen Santa Zezili Eguna eta, hori dela-eta, hainbat ekimen antolatu dituzte...

Ezker abertzaleak bat egin du Sahararen aldeko manifestazioarekin

Uztarria.eus | 2010-11-25 : 11:11 | Gizartea

Larunbatean, 12:30ean abiatuko da plazatik

Ezker abertzaleak "parte hartzeko deia luzatu" die azpeitiar guztiei

»» Erantzunak: 1 (Ezker Abertzalea)

Argazkigintza digitaleko ikastaroan ez dago lekurik

Uztarria.eus | 2010-11-25 : 11:11 | Gizartea

Gaur hasiko da ikastaroa, 19:00etan

Datorren urtean bigarren ikastaroa antolatzea aurreikusten dute

Lapurretak salatzeko merkatariek elkarretaratzera deitu dute biharko

Urola Kostako Hitza | 2010-11-25 : 10:11 | Gizartea

.12:45ean egingo dute elkarretaratzea, plazan

Azken hamabost egunetan herriko bi tabernatan eta denda batean egin dute lapurreta

»» Erantzunak: 6 (baita, tipobat, gaztie...)

Lagun Onak Mendi Bazkunak bi irteera ditu asteburu honetarako

Urola Kostako Hitza | 2010-11-25 : 09:11 | Kirolak

Mugarik Muga ekimeneko hirugarren etapa larunbatean izango da, eta gaur da izena emateko azken eguna

Igandean haur eta gaztetxoekin Mendukiloko kobetara egun guztiko txangoa egingo dute

Lehenengo Kulturaldia antolatu du Azpeitiko Kultur Mahaiak

Uztarria.eus | 2010-11-24 : 17:11 | Kultura

Igande honetan izango da aurreneko ekitaldia: Bustilehorreko poemak, Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillagaren eskutik, 19:00etan, Gaztetxean

Abenduaren 19n bukatuko da Kulturaldia; abenduaren 11n Sanagustin irekiko dute

Felipe Murillo: "Abaron egiten duguna erakutsi dugu txapelketan eta gustura gaude"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-11-24 : 12:57 | Kultura

Gipuzkoako Euskal Kantu txapelketan hartu du parte Abaro taldeak eta finalera iristea lortu dute. Txapelketa amaitu da eta Felipe Murillo taldeko abeslariak, beste gauza batzuen artean, nola joan zaien azaldu dio lapikue.net Azpeitiko kultur webari.

Emaitzak: 148 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8